Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ja1 (651 agerraldi, 70 liburu eta 268 artikulutan, orobat ya g.er.) 1 adlag dagoeneko. ik jada; jadanik; ik honezkero.

-Ja ez nauzu maite?  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 35. orr.

Ja bost hilabete izango ditu...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 145. orr.

Usain horietara ohitu naiz; ja ez ditut aditzen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 40. orr.

Tabernara, ja ez naiz hain sarri joaten.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 57. orr.

Ez naiz ja espia bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 185. orr.

Eunea herria ja gibelean daukat eta pista hertsituz doa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.

Erromesak ja arribatuak dira helmugara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.

Segi barrura, hor ez daukak ja zer eginik eta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 29. orr.

Donazaharre, Izpura segidan eta ja, Donibane Garazi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Eta ja amaitutzat daukat bidea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Eta bigarren aldia da ja.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 27. orr.

Gu danbarrada guztiaren ondoko umeak gara ja.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 109. orr.

2 (iraganaldiko testuinguruetan) ordurako.

Mutila ez zen ja mutil, gizon heldua baizik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 26. orr.

Ez nion ja ere sinesten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Ametsak ja harrapatua ninduen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.

Eta nik..., nik ja ezin nuen gehiago.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 58. orr.

Berandu heldu ziren promesak eta damuak: ja ez zegoen atzera bueltarik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.

Ordurako haiek jabetuta baitzeuden niri itzuri zitzaidan gauza batez: ja ez ginela gizaki libreak, Autoritatearen mende geundela han.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.

Eta ni berari begira eta karpa baino ixilago nengoan, eta ja zeharo etsi eta ja harengandik ezer espero ez nuenean, bat-batean etxera lagunduko al nion galdetu zidaan...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 71. orr.

Joanden asteko HERRIA-n, ja hori azpimarratzen ginuen.  Herria   2002-12-05

3 bai.

-Ja -esan zuen Irenek, barreari eutsiz-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 158. orr.

Ja, badakit, lagunak eta zabor hori guztia.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 118. orr.

-Ja.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 77. orr.

Adar jotze bat da, bueno, ja, nire bizitza adar jotze handi bat da, hasieratik bukaeraraino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 110. orr.

"Ja!", egin diot, baina ez etsipenez, zer esan nahi didan ulertu-edo diodalakoan baizik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

"Ja!", egin dut ostera, esan nahi zidana ulertu dudala adierazteaz gainera, aurrera jarrai dezala animatuz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus