Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jada ez da gaztea, baina gizon ederra da oraindik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 145. orr.
Jada errana dizut nehor ez dela mendian gora abiatzen bidea ezagutu gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.
Ikusia dugu jada Gidariaren lehenengo plana eta konturatu gara gai teologiko-filosofikorik inportanteenak nola dauden adierazirik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.
-Zergatik ez dugu erosten beste bat? hau jada zaharraren zaharrez ezertarako ez zen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.
Ez naiz jada aske, ezin dezaket jada nahi dudana egin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.
Horietarik batzu nor izan diren ikus dezakegu hemen, jada aipatu lagunen gainerat. Herria 2001-11-15
Hona Guendulain, jada pasatua behar nuena. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.
Ingurura begiratu dut eta konturatu naiz Charlie ez dudala jada alboan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.
Esaten dit arazoa konpondurik dagoela jada. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.
Jada bazuen sei oren bidean ginela, artean ixtan bat gelditurik jateko, San Jasito-ra heldu ginen aratsaldean. Herria 2003-10-23
Jada egonak ginenez elkarrekin denbora apur batean, eta hasia zenez nire konpainian zertxobait baretzen, pentsatu nuen iritsia zela hizketa-gaia aldatzeko unea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 296. orr.
Ez nuen jada amorrurik sentitzen, negar egiteko gogoa baizik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.
Baina hura jada ez zen bere etxea. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 12. orr.
Ez zebilen haizerik, jada ez zen orbel-dantzarik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 80. orr.
Bronxville-eko etxea saltzeko kontratua sinaturik zegoen jada, eta behin hilaren bukaeran salmenta egindakoan, dirua ez zen engoitik arazo izango. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.
Eguerdiko mutxikina, ordea, ez zen jada ezer. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.
Poliziek Parisera eroan zuten Xarles, jada hilotz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.
Hodeiertzerainoko erdi bidean, hiriaren soslai urdinxka ageri zen jada. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.