Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jadanik dexente luzatuak garela iruditzen zait. Txillardegi «Putzu», 1999 - 156. orr.
-Baina, ama, jadanik esplikatua dizut... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 46. orr.
Eta horra, jadanik, Poyo de Roldán mendixka famatua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 78. orr.
Lehenik, jadanik erran bezala, heineko izari bat behar dela izan induljentziaren eta haren emateko arrazoiaren artean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.
Ez ditut jadanik sentitzen denboraren irristatzea eta ukitu arinak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.
-Holako zerbait ez ote didazu jadanik ere errana? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 19. orr.
Erakutsi dugu ezen jadanik, ez duela nagusitasun osorik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 529. orr.
1271. urtean kausitzen dira jadanik dokumentuetan Gorosgaray, Irauzketa eta Ibañetako Salbatore kapera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 38. orr.
Ile bakan blaituek erdizka kukutua eta heriotzak jadanik zorroztua, ezin antzik eman begitarte iharrari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.
-Amadisek Oriane ezagutu du jadanik? -hurbilagotik errepikatu zuen galdera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.
Nire Melaniak josteari ekin dio jadanik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.
Haren arrastorik ez dago jadanik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.
Jadanik hilotz zetzanaren gelan sartu zen, herioaren misterioaren jakile bakarra bailitzan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.
Jadanik ez zen biharamuneko hiltzaileen beldur -aienatuak ziren, ahaztuak, bere giza bizitzan etsai zituen pertsona eta gertakari ugariekin nahasiak-. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.
-Hori, jadanik banekien... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.
Frantxua jadanik lanera joana zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.
Ikusia nuen jadanik bidean, aitzinatu baitzitzaidan, keinu bat ere egin gabe. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.
Nagusia jadanik han zegoen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 135. orr.
Amatxi, enetzat, jadanik lore bilakatua zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.
Musika jadanik itzalia zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
Lizarraga jenerala ere jadanik Lizarran zegoela jakin dut. Txillardegi «Putzu», 1999 - 167. orr.
Bazirudien jadanik bertan zuela heriotza. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.
Dakidana da frangotan gogoan nuela jadanik guti-aski aipatua dizudan Maider hura. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 29. orr.
Iñaki-k bazituen bost horietarik biga ikasiak jadanik Baionan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.
Nerau ere saiatu nintzen gorpuarengana, lurra jotzen ari baitzen jadanik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.