Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinean jantzi luze iluna, izur zabalez apaindua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.
Maiteak erortzen utzi zien gonaren izurrei. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.
Errezelen eta ate-oihalen brokatuak, izur bikain-bikainekoak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.
Bi izur eginez josten dira, muxarradura zabalak dituzte goiko aldean... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.
Gure larruazaleko edozein tolesduratan, gure jantzietako edozein izurretan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 139. orr.
Xala soinean lerraturik, izur txikiz egindako papar jantzi bat agerian uzten zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.
Zurrunbilo baten antzera, akordeoi-izurrekiko soineko gorri bat igaro zen haien aurretik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.
Beste inori entzuten ez zitzaizkion hitz miragarriak esaten zituen: gipura, izurdurak, Txinako krepa, larrugaina, ozkar puntua, izur zeharra, gona-taulak, bolantak... Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.
Norbaitek ikusiko balu nolako haserre bat-batekoek zimurtzen zizkioten bekokiko izur eratsuak [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.
Izur sakonez zimurtzen zuen bekoki hartan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.
Haren aurpegia, ahizparena baino osasuntsuagoa, dena zen izur eta toles, sagar gorri zimeldu baten antzera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.
Zimur eta izurrez betetako aurpegia. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 240. orr.
Haren masail grisaren arrakala luzeak eta haren aho ertzean hasten zen izur sakonak halako angelu bat osatzen zuten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 339. orr.
Gure barruko izur guztiak erakutsi izan bagenizkio bezala mintzo dela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 197. orr.
Aldi berean ikus daitezkeenean uraren izurrak eta harri txintxarrak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 105. orr.
Ura emeki zetorren, izur txikiak osatuz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 435. orr.
Gaztaina-koloreko adatsa zuen, gorabeherarik gabeko izur faltsuetan bildua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.
Burua, ordurako errulorik gabea, indarrez inarrosi eta gaztaina argi-koloreko izur berriak orraztu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.
Arroparen toles bat, ezpain izur bat, margolariak deigarri jarria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 368. orr.
Kezka-izur bat ageri zuen begitartean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.
Bere ile izurra, gaztaina-kolorekoa, txukun-txukuna. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 202. orr.