Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsas azalaren kirru gozoak, farolen izpiek, mendi ilunduek... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.
-Larri ibili nintzen, kirru handi bat egin nuen zerurantz, eta bertikala hartzen ari nintzela gaitzeko eztanda batek astindu zuen Polikarpov gaixoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 145. orr.
Bibiren eskuek [...] astiro egin zuten laban bularretik gerrira, eta astiroago oraindik gerritik sabelpeko kirruetara, presa barik. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 60. orr.
Ume alai eta ederra, ile kirru beltzekoa. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 97. orr.
Ile sarri, hori eta kirrua. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.
Ile kirru eta beltza bular eta lepoan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.
Ilea kirrua eta luzea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.
Ule kirru zurian pasa zituen eskuak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.
Idun jasoko polo beixaren gainetik galtzen zaio adats kirru gominatua. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 40. orr.
Ilea kirru, bizarraren urdinduak kokotsean. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 35. orr.
Brasilen jaiotako emakume begi-eder eta ile-kirruak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.
ile kirrua (3)