Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txikitan ile kizkur eta beltza zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 63. orr.
Ile horia zuen, motza eta kizkurra. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 125. orr.
Ile gris kizkur ugaria zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 127. orr.
Ile kizkur luzearen gainean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 107. orr.
Ile kizkur luzeko neska bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 185. orr.
Ile kizkurreko gizonak agur egin zigun bordaren atetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.
Gorpuzkera txikikoak izaten dira, beltzaranak, ile kizkur eta begi beltzekoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.
Arretaz apaindutako pubiseko bilo kizkurrak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.
Cadineren ileko xerlo kizkurrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
Txima beltz kizkur harrotuez hornituriko buru txiki bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.
Aurpegia jaten zion bizar kizkur eta garbia. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.
Begiak urdin-urdinak eta betileak oso kizkur eta usuak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.
Arrtile kizkurreko izpi luzeez egindako alfonbra harro horietako bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
40-50 urte, ile kizkurrekoa, beltzarana. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 152. orr.
Begien distira, ilearen kizkurra, lepoaren segaila. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.
Ilea gorria eta kizkurra du, kizkur bihurriz josia. Kizkur gaztainkara distiratsuak eta begi ilunak zituen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 113. orr.
Han uzten zituen, lotan, Cadineren txima beltzak Marjolinen kizkur horiekin nahasirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.
Bizarraren kizkur luzeak ebaki zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Kapitelean bolutak jarri zituzten ezkerretik eta eskuinetik zintzilika, ilearen kizkur kiribilduak balira bezala. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.
Adelaren adats beltzetik aurpegian behera zerion kizkur zorabiagarriari begiratzen nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.
Ilea moztu zuen, kizkurrak moldatu zituen lokietan, eta aitaren arropak jantzi zituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 186. orr.
Ilea laztantzen nion, eta kizkurretan hatza sartu eta jiraka aritzen nintzaion, jolasean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 222. orr.
Uso-begiak ageri dira zure kizkurren artean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.
Iraileko haize freskoak altzairuzko distira ematen zien portuko uhin kizkurrei. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.
Paperezko xingola kizkur beltzak eta laranjak Halloween egunerako. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.
Zer, gero? -galdetu zuen Tentetnikovek, ke-hodeitxo kizkur bat jaregiteaz batera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 401. orr.
Orkak sudurretik jaurtitzen zuen iturri zuri kizkurra zen odaiertzean ikusten zen lurrun hura. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.
Itsaso kizkurra atsegin zitzaion Joani maitasuna egiteko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.
· Haren buru beltz kizkurra eta haren begi argiak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 211. orr.
Are nabarmenagoak dira kizkur eta kiribil horiek hatz-mamietan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Ilar-kizkur mehe bat atera zitzaion makila magikotik eta lainoa bezala goratu zen bere aurrean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 310. orr.
Zilar-koloreko gas-kizkurren modukoa zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 195. orr.
Europatik izotz-kizkur zetorren haizeak, gero Afrika burutik jira hartu ostean [...] Galizia aldea berotzen zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.
Arimaren barruan Adelaren irudia aurkitu dut, bizitzaren Nilo horren sinbolo eskuraezin gisa, baina, aldi berean, egunsenti kizkur-eder gisa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 218. orr.
Aza klaseak berak ez ditugu gutxi: aza beltza, aza zuria, aza berdea, aza kizkurra (Milango aza) urraza (letxuga), [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Aza kizkurrak, beren hosto handiekin brontzezko ontzi mahai-apaingarriak ziruditenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Bibote puntaduna zuen eta ile-kizkur bat kopetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Ile-kizkurrak begi paretik kentzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 422. orr.
Ile-kizkur pollit-pollitak zituen! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.
-Hori ez da musua izan -esan zuen Nevada Jonesek, ile-kizkurrak begi paretik kentzen ari zela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 422. orr.
Burua ihintzez betea daramat, ile-kizkurrak gaueko tantaz bustiak. Elizen arteko biblia Kt 5,2
Bestea musugorri eta ile-kizkur bat, beti irribarrez zegoena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 254. orr.
Gizaseme gazte bat eta mutil ile-kizkur bat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
Hortzak erakutsiz barre egiten zuen neska ile kizkur txiki bat, urdinez jantzia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.
Langilea ile-kizkurra zen, eta irribarre egitean ezpainak ere kizkurtu egiten zitzaizkiola zirudien. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.
Laugarrena, txikia, mehea, ipurtarina, [...], ile-kizkurra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.
Astindu egiten zen caniche ile-kizkur bat bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.
Ile beltza du, luzea eta kizkur-kizkurra. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 147. orr.
Kizkur-kizkurrak zituen lokietako xerloak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.
Ile kizkur-kizkurreko mutikoa zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.
Kizkur-kizkur jarri nintzen, hotzari eusteko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.
Baina kizkur-kizkur etsita iraun zuen luzaro. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.
Lurrean kizkur-kizkur etzanda dagoela. Bekaina kizkur-kizkur egiteak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 11. orr.
beltz kizkur (3); bere ile kizkur (4); ile kizkur (40); ile kizkur bat (6); kizkur kizkur (4); kizkur luzeak (3); kizkur txiki (3)
beltz kizkurra (5); ile beltz kizkurra (4); ile kizkurra (24); ile kizkurra zuen (3)
ile kizkurrak (12)
ile kizkurraren (3)
ile kizkurreko (10); ile kizkurreko gizonak (3)
ile kizkurrekoa (3)