Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itzuli2 1 iz zerbaiten inguruan, edo zenbait lekutatik igaroz, abiapuntura bihurtu arte dagoen ibilbidea.

[Zeldako] begi xilokatik begiratuz, klixka! klixka! klixka! eta itzulia bururatua denean, dena isilik dagonean, azma! azma!, kalaka berritz haste...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 97. orr.

Ermita eta Basoi gidari, [...], Baigorrin gaindi, itzuli aberats eta zoragarri bat hasten du, mendeetan zehar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

Munduari itzulia laurogei egunetan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 129. orr.

Tro Breiz deitzen zaio Bretainiako itzuliari, eta Erdi Aroan erromesaldi luze bat adierazteko erabiltzen zen izen hori (600 km-ko itzulia da).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 153. orr.

Pasarte hori dela Nietzschek eskaini digun betiereko itzuliaren azalpenik bilduena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

2 (egin aditzarekin)

Enkanteen ondoren, ikuskatzaile berria bere itzulia egiten hasten zen blai-blai eginiko kaleetan barrena pauso laburrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.

Oren erdi guziz, zaintzaleek beren itzulia egiten dute kartierreko zelda guzietan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 97. orr.

Gero, bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin janik, xahakoak hiruzpalau itzuli eginik [...] abiatu ziren berriz beheiti gizonak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Sasien artetik bidea idekiz edo harkaitzaren itzulia eginez [...] nahi nuke iturbegira iragan, ikusteko nola sortu zen, menderen mende aitzinetan, lurraren xilotik ura.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

Hiru aldiz karrikako itzulia egiten dute, hiru lerrotan, jendeen iziarazteko doia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Bakarrik nahi nuke gaineko karrikaren itzulia ere egin eta beldur niz denbora ari zaukula laburtzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 45. orr.

Zazpigarren egunean, zazpi aldiz egingo duzu hiriaren itzulia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.

Egunsentian jaiki eta itzulia egin zuten hiriaren inguruan.  Elizen arteko biblia   Jos 6,15

Behin berriro, uharriaren itzulia egin zuen Algerreko Arrosak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

Handik gutxira, berriz hasi nintzen presondegiaren itzulia egiten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.

Beraz, norbaitek lurraren itzulia egin nahi balu, aski luke beti haratago jarraikitzea partitu den lekura heltzeko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 82. orr.

Munduaren itzulia lehenengoz egin zuena Sir Francis Drake da ingeles askoren ustez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 341. orr.

Afrikako itzulia egiteko, gakoa Esperantza Oneko lurmuturra aurkitu eta biratzea zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 43. orr.

Baratze osoari itzulia egin zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

Jean-Pierre Curutchet Heletako gure berriketariak gaitzeko itzulia egin berri du Ipar-Ameriketan gaindi.  Herria   2003-03-17

· Gero, haren inguru-itzulia egin, eta altxorra zegoeneko piramide berdeari erreparatu zion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

ik itzulinguru.

3 bira.

Bi itzuli egin zituen gelan garrasika.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Ez zen gelditzera ausartzen, gelditasunak sortzen baitzion orduan izua, eta gero eta bizkorrago ibiltzen zen, gero eta itzuli azkarragoak egiten zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 207. orr.

Lurrak bere inguruan itzuli osoa egiteko behar duena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

Lurrak eguzkiaren inguruan egiten duen itzuliaren iraupena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

Soka lodi bat dauka itzuli osoan tatuatua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 81. orr.

Aldapa gogorrik gabeko 16,8 kilometroko zirkuitu bati 11 itzuli eman behar zizkioten, 185,3 kilometro guztira.  Berria - Kirola   2004-08-01

'Match Omnium' Joane Somarriba Zoulfia Zabirovaren aurka (10 itzuli jazarpenean).  Berria - Kirola   2004-01-31

32 kilometro ditu itzuli horrek, eta txirrindulariek hiru aldiz egin beharko dute.  Berria - Kirola   2004-07-25

Gibernauk hirugarren itzulian utzi zuen karrera mekanika arazo bategatik.  Berria - Kirola   2006-03-28

Azken aurreko itzulian zirkuituko errekorra ondu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-27

Itzuli zut bat egin zuen, eta gureganantz hegaldatu zen zuzenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 57. orr.

Zerbaiti heldu nahi zion bakoitzeko, itzuli bizkor bat egiten zion eskuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Konturatu zenean ezin genuela pagatu, ehun eta laurogei graduko itzulia egin zuen Davidek beste aldera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 334. orr.

Palankaren itzuliaren doinu gozoa borreroaren eskupean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 145. orr.

Itzuli kopuruaren arabera sailka daitezke 1 Formulako autoen potentziak.  Berria - Kirola   2004-09-28

Azken urteetan, 1 Formularen garapena ez da itzuli denboran bakarrik islatu.  Berria - Kirola   2004-05-25

Eguzkiaren urte-itzuli askorekin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

3 irud

Errotak itzulia egin zuen laster: 1803tik 1812rat 9 apez berri baizik ez zelarik izan, 1813tik 1823rat 58 izan ziren, 1823tik 1832rat 75, 1833tik 1842rat 88.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.

4 joan-etorria.

Begiak xurituak eni dago eta asteburuetako itzuli hori zor diot.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Gernikara itzuli bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 144. orr.

Pariseko itzulia egiten nuen frangotan nehorekin solas bakar bat ere erabili gabe.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Alabaina guztien artetik egiazki très heureux zegoen bakarra ni nintzen han, Pariseko itzuliari halako etekina aterata: futbol estadio oso bat hankaz gora botatzeko lain leherkari neukan ipurpean, gainera merkea eta segurantziaz erabiltzeko modukoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 155. orr.

Beraz, atzeratu egingo nuela Bilborako itzulia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 147. orr.

Gisa guziz, igandean etxeko itzulia eginen dut usaian bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 138. orr.

Ai misioetako erreinu haiek! niri ere gogoratu zitzaidan ene lur honetako itzulia horrela bururatzea  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 20. orr.

5 itzulingurua.

Norabide bakarrekoak izanik, itzuli handia behar du Nerearen etxera joateko. ozta-ozta baina libratu egin ziren harri beltza jotzetik, autoa itzuli handi bat eginez jiratu baitzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 14. orr.

· irud Lehenbiziko orrialdeetan halako itzuli handi bat egin dut, bide batez, mendeak eta urteak neurtzeko egunero erabiltzen ditugun sistemak nolakoak diren, kuriositate gisa baizik ez bada ere, oroitarazteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

Baina barkatu, berriz ere bat-bateko itzulian sartu naizelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 183. orr.

6 txirrindularitzan eta kidekoetan, lurralde batean zehar egiten den etapakako norgehiagoka.

Itzuli handietan, Giroan, Tourrean eta Vueltan.  Berria - Kirola   2004-01-21

Anquetil izan zen lehena bost aldiz Frantziako Itzulia irabazten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

Euskal Herriko itzuliak ibilbide berria duelako aurten.  Berria - Kirola   2006-04-01

Dotore ari da Robert Hunter hegoafrikarra Suitzako Itzulian.  Berria - Kirola   2004-06-17

2005eko Espainiako Itzulian sei etapa amaituko dira gailurretan.  Berria - Kirola   2004-12-12

Georgiako Itzulian Lance Armstrongek irabazi zuen hirugarren etapako goizeko atala, esprintean.  Berria - Kirola   2004-04-23

Sanchez egun bateko probetan eta itzuli txikietan ahaleginduko da.  Berria - Kirola   2004-01-23

Bederatzi itzuli ageri dira bere palmaresean, ia denak maila handikoak.  Berria - Kirola   2004-04-04

Oscar Freirek irabazi du Mallorcako Itzuliko bigarren etapa, esprintean.  Berria - Kirola   2004-02-03

ik itzuliko.

Gaur, hirugarren etapa jokatuko da, Andaluziako Itzuliko etapa nagusia.  Berria - Kirola   2004-02-17

Bihar jokatuko da itzuli honetako azken etapa.  Berria - Kirola   2004-02-06

Petacchik 24 garaipen lortu zituen iaz, horietatik 15 itzuli handietako etapak.  Berria - Kirola   2004-02-25

7 hainbat unetan egiten den prozesu baten zatia.

Irailaren 20an egingo diren presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian.  Berria - Mundua   2004-07-07

Bozka-lege berria berme, bigarren itzulian barne izaiteko lixta batek beharko ditu bozen % 10 bederen ukanak lehen igandean.  Herria   2004-01-22

Lehendabiziko itzulian hautatu zuten 1885eko urriaren 4an, eta behin eta berriz hautatu zuten gero.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.

Ainitzen gostuko, Kirchner-ek du haatik bigarren itzulian nagusitzeko mentura handiena, maiatzaren 18-an.  Herria   2003-05-01

Bigarren itzulia gertatuko da, lehen itzulian zerrenda bakar batek ere ez badu gehiengo absolutua lortu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Lehen itzulian hautatzen da, bigarrenean aldiz baztertzen.  Herria   2001-03-22

Ezusteko handia izan zen atzo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea aukeratzeko lehen itzulian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Lehen itzulian Mari Carmen Gallastegiren aldekoen zati handi batek bigarren itzulian Monteroren alde egin izanak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Lehenengo itzulian uribatzarrek hautagaiak proposatuko dituzte eta, bi herriren sostengua duten hautagaien artean aukeratuko dute afiliatuek bigarren itzulian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Gauderen liburua botazioen laugarren itzulian gailendu zitzaion, lau botorekin, Alan Jauberten Val Paradis lanari.  Berria - Kultura   2004-11-09

Lehen itzuliko lau lixtak egundainokotan plantatuak ziren bozketa eta emaitzak hein bertsukoak izan dira.  Herria   2001-03-22

Finalerdietako bigarren itzuliko bi saio jokatu dira iragan asteburuan [bertsulari xapelketan].  Herria   2005-12-01

Prest dago [errektore kargua hartzeko] bigarren itzulikoak negoziatzen hasteko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

8 (kirol txapelkeketan)

Frantziako kopako lehenengo itzulian.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 38. orr.

Asobal Ligako bigarren itzuliak emozioa izango du.  Berria - Kirola   2004-12-23

Txapeldunen Ligan jokatzeko batez beste lehen itzulian 33 puntu behar dira, eta denboraldi amaieran 63 puntu.  Berria - Kirola   2004-01-16

Joaneko itzulian Baskoniak aise irabazi zuen Granadan (76-93), gaurkoa, baina, partida desberdina izango da.  Berria - Kirola   2006-04-09

Lehen itzuli ikaragarri ona egin genuen, eta bigarren itzulia ikaragarri txarra izaten ari da.  Berria - Kirola   2004-05-21

Realak bigarren itzuli lasaiagoa izango duela dirudi une honetan.  Berria - Kirola   2006-01-07

Lapurtarrek nahitaezkoa ukanen dute puntu kopuru hori lortzea bigarren itzuliko lehen partidan sailkapeneko lehen postua lortu ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-12-07

Futbolean, Frantziako kopako seigarren itzuliko txartela eskuratu du Aviron-ek.  Herria   2002-10-24

9 itzulian1 inguruan.

Ez dute elkar ezagutzen mahai bakoitzaren itzulian jarriak diren jendeek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.

Ziloaren itzulian plantatu ginen, errondan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 123. orr.

Nagusiaren itzulian bildurik biltzarraren egitera gindoazela, telefonoak jo zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 138. orr.

Igandean, Herri Urrats Senpereko aintziraren itzulian.  Herria   2005-05-05

Beraz herriko hautetsiak elgarretaratu dira abuztuaren 31 an Roger Gamoy auzapezaren itzulian.  Herria   2001-09-27

Funtsean, aski da gure itzulian begiratzea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 9. orr.

Elgarretaratzea eguerdi itzulian Beandozeko plazan.  Herria   2005-06-16

10 itzulian2 itzuleran, itzultzean.

Erregina Joana eta printze Henrike bidean dituk, itzulian. Eta abiatzen dira itzulian. Heldu da haiengana mezularia, baina ez dator itzulian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 292. orr.

Hor dator itzulian, bi coca-cola lata eta plastikozko bi edalontzi handirekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 266. orr.

Samariara itzulian zetorren gudarosteari bidera atera eta esan zien: [...].  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,9

Bisirrak eta soldaduek Aladin hiritik bospasei legoatara topatu zuten, ehizalditik itzulian, Kolonbiatik itzulian gatoz, eta Caracaseko aireportuan gaude berriro.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 227. orr.

Nik, Itakatik itzulian bainentorren, dibisa bat jarri nuen etxeko atean: itzulpena itzulera da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 175. orr.

Oihuka zihoazen herrira itzulian, zerri garbitu berriak aurretik zituztela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.

11 itzulietara adlag alderantziz.

Itzulietara jarrarazia zuen, eta jostorratz-hariak behar zituen tokietan pasarazia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

12 itzuliko izlag ik itzuliko. ingurukoa.

Beren itzuliko auzoguneek ere izen horiek hartuak baitituzte.  Herria   2003-07-10

Hain zuen maite bere sort-etxea eta itzuliko mendiak.  Herria   2002-10-10

Itsas horren itzuliko herrialde guziak beharko dira oraino elgarrekin bermatu, denen artean elgar aditurik.  Herria   2005-09-29

Gertatu dena da senar emazte horiek [...] zernahi jende, beren itzulikoetarik, salatu dituztela, heiek ere itsuskeria heietan partzuer izanak zirela erranez.  Herria   2004-07-08

13 ezin itzulizko [adiera nahasgarria: ik itzulezin] atzerakorik gabekoa.

Harrezkeroztik, ezin itzulizkoa ematen zuen botere politikoaren, militarraren, fiskalaren eta monetarioaren zentralizazio-prozesuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

ETAren su-etena ezin itzulizkoa izatea lortzeko, Espainiako Gobernuari lankidetza eta babesa eskaintzera joan zen Josu Jon Imaz Madrilera, atzo.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

14 itzuli bat egin

Gudagizon guztiak joan eta inguratu ezazue hiria, itzuli bat eginaz haren jiran.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.

-Joan hadi heure kasa itzuli bat egitera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 347. orr.

Gero, itzuli bat egin genuen kaian zehar, ilun-bistaren urdin gero eta ilunagoa barneratuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Asteburuetan, amarenganat itzuli bat egiten nuelarik, ahal bezain itzuli laburra egia erran, [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

Trenean bidaiatzea haurtzarora itzuli bat egitea da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 37. orr.

Hiru mila eta bostehun itzuli: puskatzeko arriskua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

15 itzuli-mitzuli ik itzuli-mitzuli.
16 joan-itzuliko adlag

Ondorioz, 2004-2005 sasoian 16 talde ariko dira lehian, joan-itzuliko sailkapen ligan, eta ondoan, finalerdiak eta finala jokatuko dira.  Berria - Kirola   2004-04-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

beste itzuli (12); beste itzuli bat (8); bi itzuli (24); bigarren itzuli (48); hiru itzuli (37); itzuli bat (153); itzuli bat egin (47); itzuli bat eginen (8); itzuli bat egiten (15); itzuli bat egitera (8); itzuli baten (29); itzuli batera (21); itzuli batzuk (8); itzuli ederra (12); itzuli eman (14); itzuli handi (23); itzuli handi bat (11); itzuli handiak (17); itzuli handien (10); itzuli handietako (25); itzuli handietan (30); itzuli hori (19); itzuli hortako (10); itzuli hortan (17), itzuli oso (8); itzuli osoa (33); itzuli osoa egin (8); itzuli osoan (11); itzuli txikietan (11)

alemaniako itzulia (11); andaluziako itzulia (11); aragoiko itzulia (8); asturiasko itzulia (11); bere itzulia (12); bigarren itzulia (118); bigarren itzulia egin (10); bigarren itzulia hasi (10); errioxako itzulia (10); espainiako itzulia (12); eta itzulia (32); euskal herriko itzulia (80); euskal herriko itzuliak (8); frantziako itzulia (92); gaitzeko itzulia (8); gaztela leongo itzulia (14); herriko itzulia (83); italiako itzulia (8); itzulia bukatu (14); itzulia bururatu (9); itzulia egin (76); itzulia eginen (10); itzulia eginez (11); itzulia egingo (9); itzulia eginik (11); itzulia egiteko (8); itzulia egiten (36); itzulia eman (9); itzulia ere (21); itzulia eta (46); itzulia gaur (15); itzulia gaur hasiko (9); itzulia hasi (20); itzulia irabazi (24); itzulia irabazteko (44); itzulia izan (15); itzulia korrituko (17); itzulia korrituko du (8); itzulia korritzeko (8); itzulia zela (13); itzulia zen (35); lehen itzulia (117); munduaren itzulia (15); munduari itzulia (10); murtziako itzulia (16); romandiako itzulia (8); suitzako itzulia (17); valentziako itzulia (13)

aste bateko itzulietan (8); auzapezaren itzulian (19); azken itzulian (9); bateko itzulietan (8); baten itzulian (11); bigarren itzulian (165); bigarren itzuliaren (15); bigarren itzuliari (12); espainiako itzulian (10); euskal herriko itzulian (70); frantziako itzulian (29); frantziako itzuliaren (13); gamoy auzapezaren itzulian (18); herriko itzulian (70); itzulian berean (9); itzulian ere (27); itzulian eta (20); itzulian ez (15); itzulian lortu (8); itzulian parte (13); itzuliaren hasieran (10); lehen itzulian (196); lehen itzulian berean (9); lehen itzuliaren (15); lehenengo itzulian (14); murtziako itzulian (12); suitzako itzulian (13); valentziako itzulian (18)

alemaniako itzuliko (11); andaluziako itzuliko (10); asturiasko itzuliko (8); bigarren itzuliko (39); bigarren itzuliko lehen (8); down under itzuliko (10); euskal herriko itzuliko (21); final laurdenetako itzuliko (8); final zortzirenetako itzuliko (9)

itzuliko azken (29); itzuliko bigarren (30); itzuliko bigarren etapa (15); itzuliko bosgarren (8); itzuliko etapa (27); itzuliko garailea (10); itzuliko garaipena (10); itzuliko hirugarren (21); itzuliko hirugarren etapa (15); itzuliko laugarren (10); itzuliko lehen (43); itzuliko lehen etapa (16); itzuliko lehen etapan (8); itzuliko partida (72); itzuliko partida jokatuko (10); itzuliko partidak (18); itzuliko partidan (37); itzuliko partidarako (14)

bigarren itzulira (30); bigarren itzulirako (23), lehen itzulitik (21); joaneko eta itzuliko (8); laurdenetako itzuliko (8); lehen itzuliko (57); lehen itzuliko azken (14); mallorcako itzuliko (8); murtziako itzuliko (11); romandiako itzuliko (8); suitzako itzuliko (11); valentziako itzuliko (9); zortzirenetako itzuliko (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus