Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zitzaion psikologiaren itzuli mitzulietan ibiltzen batere laket. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 94. orr.
Mattuk, alimaleko bularrak esku ahurrez haztatu zituen, gorputz itzuli-mitzuli zabala obratzen zuen oroz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 207. orr.
Errepidearen itzuli-mitzuli patartsuak iragaiten ditut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.
Hau da, sortu-hil, sortu-hil etengabeko itzuli-mitzuliari bukaera ematea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 192. orr.
Itzuli-mitzulirik gabe erraiteko: ero-etxe batean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.
Hilketa horren itzuli-mitzulietan sartu gabe [...]. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 17. orr.
Orain arte dena itzuli mitzuli zitzaidan bidea zurgin baten eskuaire bat bezain xuxena dut aitzinean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.
Dena itzuli-mitzuli, dena bihurri eta salbuespen, eta hori batere beharrik gabe gehiago dena... Herria 2005-01-13
Olinpiar jokoetan gimnastek hagetan itzuli-mitzuli ibili ondoren egiten duten bezala. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 40. orr.
Ez zela gehiago koldarkeriatan itzuli-mitzuli ibiliko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.
Etxera bueltatu zen etsi-etsian, espiritua askeagoa zuela, Quenu andrearen lehengusuaren irudia itzuli-mitzuli oroimenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.
Errepidea dena itzuli mitzuli doa, landare eta lore mota guziak hunkitu edo perekatu zein milikatu nahi balitu bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.