Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itzulezin (orobat itzuliezin g.er.) 1 izond itzuliko ez dena, berriro gertatuko ez dena.

Aukera bakoitzak bere prezioa duela eta itzulezina dela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.

Denbora ez al da beti itzulezina?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 107. orr.

Hemen ez baitago fenomeno itzulezinik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.

2 beste hizkuntza batera ezin itzuli dena.

Badira pasarte itzulezinak, baina horrelako liburu batek aukera ematen du ordezko testu bat sartzeko.  Berria - Kultura   2006-01-28

Hitz hauek itzulezinak izango dira, idiolekto honek itzelezko antza izango du isiltasunarena. sentsazio eta sentimendu horiek hitzetan itzulezinak balira bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.

Itzulezinak itzultzen hasteko ariketak.     «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

3 [adiera nahasgarria: ik lehen adiera; cf itzulgarri] atzerakorik ez duena.

Bakea itzulezina egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-05-07

Itzuliezina da prozesua?  Berria - Harian   2006-03-25

Guretzat su-etenak itzulezina eta unibertsala behar du izan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-07

Normalizaziorako agertoki itzulezina lortzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Ondorio posible horien ezkortasun gradua katastrofikoa edo itzulezina izatea.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Kantariaren egoera itzulezina da, baina makina bati lotuta dagoenez, ez dago jakiterik zenbat denbora iraun dezakeen bizirik.  Berria - Kultura   2004-06-26

4 itzulezinezko izlag bertatik ezin itzul daitekena.

Bide luzea eta nekea segur bainan itzul-ezinezko bidea.  Herria   2003-07-10

Itzulezinezko mugetaraino dituzte eramanak hizkuntza txikiak, hizkuntza bazterrekoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus