Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsaslaster hau itsasoaren gora-beherek arautzen dute, alegia, sei orduz behin izaten diren itsasgora eta itsasbeherek. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.
Lekuka, ixurgi eskasez eta bereziki itsas-gora zelarik, urak ateratu dira. Herria 2004-05-13
Itsasgora denean, habailetan egiten du itsaslasterrak Lofoden eta Moskoe arteko bitartea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
Ibaiak ekartzen ditu, baina batzuetan itsasgorak ibaira itzultzen ditu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.
Yangtse ibaian, itsasgorak uhin harroak eragiten ditu. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 310. orr.
Behin batean, ordea, behar baino gehiago luzatu zirelako bertan, itsasgorak ustekabean harrapatu eta kobazuloan ito ziren gazteak. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 8. orr.
Morencambeko badia arriskutsua da itsasgora azkar igotzen delako. Berria - Mundua 2004-02-10
Pauso bizkorrez nindoan, ezertan pentsatu gabe, itsasgoraren ertzetik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.
Betetzen ari da Akropolis, itsasgora baletor bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 226. orr.
Gurutzaden itsasgora eta itsasbeherak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.
Orduan, lelotua guztiz, gelditu egin zen, bere burua abandonatu zuen batzuen bultzaden eta besteen irainen artean; olatuek jo eta itsasgorak hondora zeraman piltzar bat besterik ez zen izan handik aurrera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.
Itsasbehera Wall Street-en, itsasgora Bronx-en. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 239. orr.
30eko urteetan, Errepublikarekin berehala zapuztu eta gero, ematen du bere itxaropenak Europako itsasgora autoritarioan ipini dituela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 240. orr.
itsasgora eta (5)