Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsasbehera zen, eta hondartzak mugagabea zirudien. Itsas behera zegoen, bezperan bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.
Itsaslaster hau itsasoaren gora-beherek arautzen dute, alegia, sei orduz behin izaten diren itsasgora eta itsasbeherek. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.
Itsasbeherak lehorrean uzten du badiaren erdia eta bereizi egiten du Donostiatik, bera ere mundutik bereiz egonik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 108. orr.
Itsasbeherak agerian utziak zituen ibaiaren erraiak, basatza gris ilun ura, zerriaren hesteak hil berritan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.
10,70 metroraino handitu dute ainguralekuaren sakonera itsasbeheran. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.
Itsasbeheraren kresal usaina ekarri du haizeak gelara. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 40. orr.
Gurutzaden itsasgora eta itsasbeherak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.
Itsasbehera Wall Street-en, itsasgora Bronx-en. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 239. orr.
eta itsasbehera (3); eta itsasbeherak (3); itsasbehera zen (4)