Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marea 1 iz itsasaldia.

Baina alferrik da, marea jaisten ari da, azken oldarrak dira, azkenerako ez dago ezer, ur-hari batzuen jario barea baizik ez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 267. orr.

Marea behean ote dago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

Bera ere zorabiatzeko puntuan zegoenean, konturatu zen marea goraka zihoala.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 129. orr.

Marea goraka zetorren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 126. orr.

Marea erdia zegoen, olatu ederrekin.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 47. orr.

Indiako Andaman eta Nicobar uhartediko Port Blair hiriburuan, bestalde, marea bortizki igo zen atzo.  Berria - Harian   2005-01-12

Orain ikusiko duzue ea Baionak arrazoi duen marea honaino iristen dela esaten duenean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 100. orr.

Esku batek ere hala utzi behar dio besteari protagonismoa, marea batek besteari bezalaxe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.

2 irud/hed

Berehala, Itzalen Armada, ordura arte erretagoardian egon zena, marea grisaren antzera amildu zen, aurrean topatzen zuen guztia suntsituz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 186. orr.

Marea gorria osatu zuten Osasunako zaleek ekainaren 12an Madrilen.  Berria - Kirola   2006-03-18

Behin eta berriro errauts-konoaren leizearen hondoko labeak gori-gori jartzen ziren, gero mendia puztu eta orro egiten zuen marea ekaiztsua balitz bezala, alboetako zirrikituetatik arroka urtuen ibaiak isuriz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.

Eta antikomunismoaren marea gero eta gorago, iraganekoak ahaztuago nahi izango ditu Duranek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 205. orr.

Irudi horiek islatzeko, Annyk marea ilun txikiak sorraraziko lituzke gure bihotzetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.

Kristautasunaren marea, Gizarte Helenikoaren azken aldian hain indartsu goratu zena, beheratzen hasia zela azken egunetan, eta goratu zen Mendebaldeko kristautasun-osteko gizartea kristautasun-aurreko helenikoaren ordena berekoa zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

3 arrantzaldiak irauten duen denbora. ik mareaje.

Geroztik ez zion inori hitzik egin, ilea eta bizarra moztu gabe eman zuen marea osoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 274. orr.

Lehen mailako Burdinazko Gurutzea, Zaldunen Gurutzea Haritz Hostoekin, berrehun eguneko marea itsaspean basera itzuli barik, aliatuei milioi erdi tona hondoratua...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

Oheak oraino senarraren epeltasuna zeukala hartu omen zuen amorantea, marea guztietako portaera zuela huraxe, eta ez beti berarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

· Eta zure erizain soldataren marea erdia ordainduko dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Baina, igandero bezala, hots arrandios batek betetzen du, marea hots batek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

5 marea beltz

Prestige petroliontziaren erruz itsasoan zabaldutako marea beltzak, 300.000 itsas hegaztitik gora hil zituela nabarmendu du Naturarako Mundu Funtsak.  Berria - Gaiak   2004-03-25

1.600 kilometroko kostaldean zehar eragin zuen marea beltza.  Berria - Gaiak   2006-03-12

56 kilometroko marea beltzak triskantza handia eragin zuen munduko koral eta arrezife gunerik aberatsenetakoan.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Ultra liberalismo eta kapitalismo basati baten ondorio diren marea beltz eta hondamendi ekologiko jasanezinen arduradunak eta hobendunak nor diren jakin arte.  Herria   2003-02-06

Lampauleko ostatu keztatuan adiskideak 1976ko Olympic Bravery petrolio kargo erraldoiaren suntsipena kontatu zidan, Portsall luzerako zikinduko eta kutsatuko zuen 1978ko Amoco Cadixen marea beltza iragarriz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

· irud/hed Nola obra jendalde desesperatuaren ahotsa marea beltz politiko bihurtu ez dadin?  Berria - Kultura   2004-02-03

6 marea behera (orobat marea behere g.er. eta mareabehera g.er.) ik itsasbehera.

Beti kostatu zait asmatzea noiz den marea gora, noiz behera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.

Marea behera zegoela eta, argi ikus zitekeen ubidea sigi-sagaka, hareatza zabalak eta uharte arrokatsuak saihesten, eta han-hemenka ur-hegazti saldo handiak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 79. orr.

Barru aldea eremu zingiratsua zen, marea beherean lokatz arriskutsua bihurtzen zena.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 123. orr.

Bidea laburtzeko, estuarioa Praça dos Restauradores pareko uberatik zeharkatzen du, marea behera dagoela aprobetxatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 342. orr.

Hego haizearekin eta marea behera dagoenean itsas belarraren lurrina iristen baita etxeko patiotik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.

Galduta nengoan; marea beherakoan haitzetako lirdingetan trabatutako aingira-kume bat baino galduago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

7 marea behere ik gorago 6.
8 marea bizi

Horrela, euriteren batean, edo marea biziak daudenean, errekak gainezka egiteko arriskua legoke.  Berria - Harian   2006-02-28

· irud/hed Arras ezberdinak dira lehorreko tabernen marea legeak: beti ordu berean dator jendearen gain hartzea, oraintsu izan behar duten ordu bata inguru honetan, eta marea biziak ere izaten dira astean bitan, ostiralean lotsatiagoak, larunbatetan bete-beteak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 226. orr.

9 marea gora (orobat mareagora g.er.)

Beti kostatu zait asmatzea noiz den marea gora, noiz behera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.

-Marea gora arratsaldean izanen da. Marea gora zegoen eta itsasoko olatuak entzun genituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

-Ikusi zelan datorren marea gora.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 130. orr.

Marea goretan kresalaren ukitua kanposantuaren oinarrietan izaten da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

· irud/hed Gorputz izerditsuen marea gora gainditzeko esku-hatzak arraunak balira bezala erabili behar izan zituen marinelak, aurrera egiteko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Fundazioko norbaiti, ordea, ez zitzaion gustatu marea gorak Madrilera eraman zuen zaborra: arrano beltzak, ikurrinak, Euskal presoak Euskal Herrira banderolak, [...].  Berria - Kirola   2006-03-18

Antikomunismoaren marea gora hasia da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus