Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hortaz, zenbat eta goragoa itsasaldia, orduan eta beherago joaten da ura bere erorian. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.
Hantxe geratzen ginen, harik eta ia itsasaldi bitartea ailegatzen zen arte, eta orduan aingura jaso eta etxera abiatzen ginen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.
Baina itsasaldiaren aldaketaren unean bakarrik gertatzen dira soseguzko tarteak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
Itsasaldi harroa den guztietan izaten da arrantza ona. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.
Hondartzetan itsasaldiek hondarra lekuz aldatzen dute; ibai eta zingiretan, berriz, edozeinek bota dezake zerbait hondora. Berria - Euskal Herria 2004-08-27
Oroitu nuen neure Italiarako itsasaldia, ezin bareagoa eta ezin jabalagoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 301. orr.
Atlantikoan zeharreko itsasaldi hura. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.
Asteburuetan itsasaldi luzeak egin ditugu elkarrekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 246. orr.
Bere ibilaldi edo itsasaldi haietan, zetak, oihalak, alfonbrak eta alkatifak kargatzen ohi zituen Turkian, gero Espainian, Frantzian, Holandan edo Ingalaterran deskargatzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.
Karga-ontzi baterako bidai txartel bat inguratu dut: baina neguan ez da itsasaldirik, beti dabil tramontana, edo mistrala, edo [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.
Karel artekoa korta bihurturik eroaten zutela itsasaldi luzeetan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 245. orr.
Halako itsasontziek lau arraun ere eramaten baitituzte, haize gabeko itsasaldietarako Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.
Hamaika eguneko itsasaldiaren ondoren iritsi gara uhartearen ikusmenera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.
Eta azpimarratu behar da aurreneko ihesaldi jakinaren eta bigarren ihesaldi ustezkoaren arteko denbora bitartea, itsas armadako gizonen itsasaldiena baino hilabete batzuk luzexeagoa dela. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.