Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uste dut bi hijacker ito direla. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 439. orr.
Zergatik ez ote nintzen hil amaren sabelean? zergatik ez ito jaiotzerakoan bertan? Elizen arteko biblia Jb 3,11
Doi-doi izan zuten Linori ito aurretik gerrikoa lepotik kentzeko astia. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.
Ontzigaltzea erabatekoa gertatu zen eta, marinela franko ito zen arren, Badr erregeak, ohol bati eutsirik, kostaldera iristea lortu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.
Eroaldi batean jotzen zuen ura, itotzen ari balitz bezala. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 170. orr.
Ur handiegietan sarturik itotzeko arriskuan ez ote nintzen izanen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 95. orr.
13 bainuzale ito ziren kataluniako itsasertzean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.
Olatx mundura jaio zen egun berean arnasarik hartu ezinez ito zen umeari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 11. orr.
Txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen eta ito. Elizen arteko biblia Lk 8,33
Ez nintzela gai lepotik heldu eta ito arte estutzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.
San Blas, ito arte arnas. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 54. orr.
Ez zen, ikerketak gorabehera, ito egin zen ala ito egin zuten jakin. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 279. orr.
Itotzeko zorian egon zen behin Venezian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.
Denbora gehiegi edan gabe egonez gero, ito egiten naiz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.
Ito arte edan behar izan zian elefantiasiak jota ez hiltzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.
Ito ez zarenean halako zerrenda luzea ahoskatzean! Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.
Ito egiten zen hostaila azkengabe haren azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.
San Blas, doministikuka ito behar naz! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 54. orr.
Lanpeturik, ito antzean pixka bat, baina gaizki ez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 278. orr.
Ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito-ez-ito nekagarri horretan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 146. orr.
· Azken hitza eztarrian ito zait: hori aurkitzeko baldin bazen, hobe nuen isiltzea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 225. orr.
Handikien ahotsa ito egiten zen, mihia ahosabaiari erantsita geratzen. Elizen arteko biblia Jb 29,10
Ez da batere harritzekoa, beraz, egoera horretan, hazkundea berehala ito izana: %4,5 zen 1990ean, eta %0,7 1993an. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.
Uste dut denoi ere jaulier oilartu ziniko hura lepotik heldu eta bertan itotzeko gogoak eman zigula. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.
Bi egun geroago, andre noblearen neskatoa ito zuten Arga ibaian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.
Lepoa bihurrituko zien, ito egingo zituen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 209. orr.
Aurpegi gainean bigungarri bat ipini eta ito egin zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 79. orr.
Baserriko beste zakurrarekin elkartu eta biok antxumea ito zuten. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.
Eritegia utzi eta gizonak lepotik heldu eta ito egin nahi izan zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 100. orr.
Beltz batek zerbait izugarria egina zion eta gero, ito egin zuen... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 468. orr.
Borrokan egin zuten pixka batean, ileetatik tiraka, elkar ito nahian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.
· Hurrengo goizean, ordea, hilik aurkitu zuten musikaria bere gelan, biolin hari batez itoa, leiho txikiko burdinsaretik zintzilik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.
Kartzelako giroak ito egiten nau. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.
Egarriak itotzen bainengoen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 106. orr.
Mozkorzale ezdeus bat, bizian deus onik egin ez zuena eta, emeki-emeki, bere burua alkoholean ito zuena. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.
Uste nuen haserreak ito behar zuela eta joko ninduela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.
Tristura itzelak ito ninduen luzaroan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 75. orr.
Madarikazio bat ito nuen hortzartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.
Bere ugazaba beldurtua guztiz epiteto itsusizko olde batean ito ondoren, ustekabean zetorkion etorkinaren kontra isuri zuen bere haserrea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.
Hemen gelditu zen beilari bat, leher egina eta egarriak itoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Zorrez itoak zirela eta, sekula ez zutela hainbeste lan egin eta... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.
Gero eta lanean itoago ikusten dut. Txillardegi «Putzu», 1999 - 186. orr.
Lan horiek guztiak irentsi behar dituelako dago emakumea ito-larrituta. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.
Portomarin hiri ohia, Miño ibaiaren urek, urtegi bilakaturik, itoa dute. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 216. orr.
Sasiek, haztean, ito egin zuten hazia eta ez zuen fruiturik eman. Elizen arteko biblia Mk 4,7
Bere bi titiek ito nahirik bezala estutu zuten nire txilibitua. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.
Haiek bai harmaila malkartsuak, zabaleraz eta goieraz juxtu behar lukeenaren alderantziz eginak, edonori arnasa itotzeko ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.
Ito nuen, bada, kontzientziaren boz hertsatzaile baina sumaezina. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.
Barrengo harra ito nahian zebilela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.
Amak aurpegira eraman zituen eskuak, oihu bat itotzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.
Barrea ito ezinik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 150. orr.
Negar zotinak aurpegia eskuekin estaliz ito nahi lituzke. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 171. orr.
Sen atabikoak tabernara gidatu ninduen, penak Coca-Colatan ito nitzan. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 92. orr.
Haren adeitasunak usu itotzen zuen haren amodioa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 495. orr.
Maitasuna eta bizia itotzen duten hainbat arau. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 73. orr.
Arrazoimena asmakeria eta itxurapenen azpian ito ez dezaten. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 265. orr.
Beren zuzengabekeriaz egia ito egin dutelako. Elizen arteko biblia Erm 1,18
Oihuka laguntza eskatzen badut ere, ito egiten du nire erregua. Elizen arteko biblia Nk 3,8
Industria pribatuari mozala ipini zion eta jende anitzen ekimenak ito. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 16. orr.
Lurrean hobiratzea bezalakorik ez dago marinel itoarentzat. Bizia itzuli baitzion lekaide ito bati. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.
Berehala berriro hondoratzen diren gorputz itoak bailiren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 149. orr.
Hementxe dago, mela-mela, katu ito baten gisa nire oinetara makurtua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.
Gero giza ahots batek, ahots ito batek, galdetu zuen: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.
Giro itoa zen zuzendariordearen bulegoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.
Liburu-dendako mugarte itoan jaten genituen gure sandwichak eta edaten gure kafe izoztuak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.
Garrasi ito baten oihartzuna. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 205. orr.
Hots mehe itoa zen, ikarak arima hartu duenean sakonenetik irteten dena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 89. orr.
Xotin ito batzuen artean xifrituriko irribarre bat zen haren mintzabidea. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.
Mastetan behera baldan-baldan erortzen uzten zituen haizetxo bigun ito batek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.
Gaixoak gelaxka ito batean lo egiten du orain. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 232. orr.
Irundik gora Erlaitz gaina, Euskal Herriko aldapa itoenetakoa. Berria - Kirola 2006-04-02
East River ibaiak bere ito guztiak paseora ateratzen ditu, baina paseoa urpean da gaur, urpean da desfilea. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 99. orr.
Morillons inguruan atera duten ito bat begiratzera noa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 383. orr.
Iruditzen zitzaidan heriotza emandako haiek guztiak, lepoa moztutako haiek guztiak, pozoitu haiek guztiak, urkatu haiek, ito haiek, saldo beldurgarrian, botoa ematen duten herritarrak bezala zetozela, gizarteari esatera: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 374. orr.
Bera zen itoak sekula gehiago ur azalera ez azaltzeko moduan non eta nola bota behar izaten diren zekien bakarra. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 166. orr.
-Heriotza itsusia da itoarena -erraten zigun halakoetan, adoretu nahirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.
Horra, ordea, biak, igerilaria eta itoa, fantasmazko agindu bila. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 187. orr.
Eta usoak, kontra egiten ahalegintzen ziren, itoan, kutxen hondoetara itzultzen zituen bitartean, begiak zuri, bortxaz irentsitako elikagai hark mozkorturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.
Ezin zaio bildotsari, ia itoan daukan otsoagatik, "otsoa ere hemengoa da" esan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.
Orduan, Florentek, ia itoan, aski ikusi zuela adierazi zuen, ulertu zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.
· Erdi itoan nengoen, hotzak gogorturik, azazkalak odoletan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.
Oso gaixorik eraman dute: erdi itoan, burua galduta. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 169. orr.
Goizean, lanaren itoenean, neska gaztea sukaldera etorri eta bien eskuek topo egiten zuten haragi xehatuaren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.
Eta nire laztura areagotzeko, inoizko itoenean: [...]. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.
Barrez ito zirela nire kontura. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 42. orr.
Barrez ito behar zuen dukesak Santxoren esanak entzunda. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.
Nik uste nuen bertan ito behar zuela barrez. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 114. orr.
Barrearen barrez ito gintuan ia, baina, ligatzeari dagokionez, lehen bezalatsu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 148. orr.
Soina aurrera eta atzera zerabilen, barrez itota. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.
Bere bizkar ari ziren barrez, barrez itotzen, barrez leher gaizto egiten, bere amorru ezinduaren bizkar. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.
Hura barrez ito beharra... Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 21. orr.
Harakinen karrikan, gizon bat ito beharrean ari ziren soldaduak, lepoa uhalez inguratu eta tiraka, bere diruen altxatokia erran ziezaien. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.
Diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, esaten zion: "emadak zor duana". Elizen arteko biblia Mt 18,28
· Eztulka hasi zen itobeharrean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 139. orr.
Hau kiskali beharra; ito beharrean gaude, eta egiten duen bero sapa honekin oinez joan behar alde guztietara. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.
Emakumeak barre egiten zuen beti, ito beharrean, aitak kilimak egiten zizkionean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 40. orr.
Belauniko erori nintzen, ito beharrean, zotinka, arnasestuka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.
Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.
Zalantzaz ito beharrean zebilen, zer egin ez zekiela: ikusitakoa azaldu ala isilik gorde. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.
Aitak abandonatu gintuenetik ito beharrean ibiltzen da beti, korri hona eta korri hara. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 117. orr.
Strogoffen hitz erdi bat entzun orduko barrez ito beharrean jartzen baitzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.
· Burua lehertu eta birikak ito beharrean, oka egin nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 346. orr.
Bihotza ito beharrean zebilkidan taupadaka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.
Dobbyk hots bitxi bat egin zuen ito beharrez eta gero burua paretaren kontra jo zuen eroa bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.
Izadia arnasa hartu ezinik zegoen, antza, ito beharrez ia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Arnasa hartzen saiatuz, Malfoyk Harryren belaunetara zuzendu zuen bere makila magikoa, eta "Tarantallegra!" esan zuen itobeharrez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 163. orr.
Hantxe bertan, harkaitzen kontra jota, edo uretan ito eginda, hil zitezen denak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.
Hona! -garrasi egin zuen Karlosek ito-itoan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.
Hona! -garrasi egin zuen Karlosek ito-itoan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.
ahots ito (5); artean ito (4); baina ito (8); barrez ito (6); barruan ito (3); bat ito (23); bat ito da (3); bat ito du (3); bat ito egin (4); bat ito zen (4); bat ito zuen (3); batean ito (8); batek ito (4); bertan ito (9); bertan ito zen (3); da ito (3); du ito (3); emakume bat ito (3); erabat ito (3); ere ito (8); erori eta ito (4); eta bertan ito (3); eta ia ito (3); eta ito (47); eta ito beharrean (5); eta ito egin (11); eta ito egingo (4); eta ito egiten (4); euskaltegiak ez ito (5); ez ito (8); garrasi ito (3); gizon bat ito (6); guztiak ito (4); han ito (3); hantxe ito (3); harra ito (3); heldu eta ito (4); hots ito (3); ia ito (10); ibaian ito (3)
ito arte (12); ito aurretik (4); ito bat (20); ito batek (3); ito batekin (3); ito baten (3); ito behar (33); ito behar izan (4); ito behar nuela (3); ito behar zuela (4); ito behar zuen (3); ito beharra (6); ito beharrean (42); ito beharrean zegoen (3); ito beharrez (4); ito da (11); ito dira (5); ito du (8); ito edo (6); ito egin (73); ito egin behar (6); ito egin da (6); ito egin nahi (5); ito egin nintzen (4); ito egin zen (15); ito egin ziren (4); ito egin zuen (8); ito egin zuten (8); ito egingo (26); ito egingo haiz (3); ito egingo naiz (3); ito egiten (65); ito egiten da (5); ito egiten ditu (4); ito egiten du (5); ito egiten dute (3); ito egiten naiz (5); ito egiten nau (4); ito egiten nintzen (3); ito egiten zen (5); ito egiten ziren (4); ito ere (6); ito eta (21); ito eta galdu (3); ito ez (15); ito ezinik (3); ito gara (3); ito izana (3); ito liteke (3); ito nahi (28); ito nahi izan (7); ito nahian (8); ito nintzen (3); ito nuen (4); ito ondoren (3); ito zela (6); ito zen (29); ito ziren (15); ito zituen (7); ito zituzten (3); ito zuen (22); ito zuten (10)
ahots itoaz (7); artean itoa (4); erdi itoan (4); erritmo itoa (3); eta itoa (8); eta itoak (3); gero eta itoago (3); ia itoan (7); itoa da (4); itoa dela (3); itoa eta (7); itoa izanen (3); itoa izanen dela (3); itoak dira (3); itoak eta (3); itoak ziren (3); itoen artean (3); itsasoan ito (4); jausi eta ito (3); oihu ito (6); oihu ito bat (5); oro ito (3); sehaskan ito (3); uretan ito (3); zorrez itoa (5); zorrez itoa dela (3)
itoko dira (3); itoko ez (4); itoko naiz (3)
artean itota (4); bat itota (6); bat itota hil (3); batean itota (4); da itota (3); dira itota (4); egarriak itota (4); erdi itota (9); erori eta itota (3); eta itota (8); gizona itota (3); hil da itota (3); hil dira itota (4); ibaian itota (4); itota agertu (7); itota agertu da (3); itota bizi (8); itota dago (5); itota eta (5); itota hil (30); itota hil zela (5); itota hil zen (6); itota hil ziren (4); itota hilko (3); itota hiltzen (4); itota ikusten (4); itota sentitzen (3); itotakoen gorpuak (5); itotakoen gorpuak uretara (3); keak itota (4); uretan itota (3)
arnasa itotzeko (3); bat itotzeko (3); bertan itotzeko (4); eta itotzeko (8); ez itotzeko (14); hartan itotzeko (3); itotzea da (3); itotzeko arriskuan (7); itotzeko asmoarekin (3); itotzeko moduan (3); itotzeko zorian (21); itotzeko zorian egon (5); itotzeko zorian zegoen (3); oro itotzea (3)
artean itotzen (3); aurkaria itotzen (4); bat itotzen (3); batean itotzen (4); bere burua itotzen (4); burua itotzen (4); egarriak itotzen (6); erdian itotzen (3); erdian itotzen ari (3); eta aurkaria itotzen (3); eta itotzen (18); itotzen ari (46); itotzen ari naiz (3); itotzen ari nintzen (3); itotzen ari zela (5); itotzen ari zen (10); itotzen da (5); itotzen du (6); itotzen duela (4); itotzen duen (3); itotzen duten (4); itotzen eta (3); itotzen ez (3); itotzen gaituen (3); itotzen hasi (5); itotzen hasi zen (3); itotzen nau (3); itotzen nauen (3); itotzen ninduen (4); itotzen ninduten (3); itotzen saiatu (7); itotzen saiatuko (4); itotzen saiatuko da (3); itotzen zen (6); itotzen ziren (3); itotzen zituen (3); itotzen zituzten (3); itotzen zuen (14); jokoa itotzen (3); jokoa itotzen saiatuko (3); zapaltzen eta itotzen (3)