Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heriotzera zigortutakoak uretan itoarazi edo hil ondoan uretara botatzea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 313. orr.
Gogoan dut haurra nintzenerako ere horrelaxe maite nituela katuak, nire eskutxoetan itoarazteko bat-bateko gogo horiekin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.
Zomorro-samalda jaisten zaizu kortina lizunetik behera: nik uretan itoarazi nituela uste, baina handik pixka batera berriro azaldu zitzaizkidan hustubidean gora. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.
Baina ikusi egin zenuen ibaian itota, itoarazita, besoa bihurrituta, enbor ustela bezala urazalean jirabueltaka. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 180. orr.
Plost iraunarazi nahiko baligu bezala, gero bertan behera zurrupatzeko eta itoarazteko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 139. orr.
Gero, zinkurin sakon bat itoarazi ondoan, argia itzali eta ohean sartu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.
Oihu bat itoarazi behar izan dut. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 90. orr.
Eta haserrea zen itoarazi nahi nuena, ez soilik atsekabea. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.
Halakoetan inoiz baino gehiago edaten dut, nire atsekabeak itoarazteko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.
Begi itsasoak ziren, gertatutakoa oroimenaren uretan itoarazi zutenak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.
Kilometro batzuk ihesean egin zituen Barakaldokoak, baina Lampre eta Rabobank taldekoen ekimenak ihesaldi denak itoarazi zituen. Berria - Kirola 2006-03-14
bat itoarazi (4); itoarazi nahi (3); itoarazi zuen (3); uretan itoarazi (4)