Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusi egin nahi zenuen errekako putzuan itotako lagunaren eitea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.
Uretan itotako lehen amuarraina, Senpe. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 102. orr.
Uholdeetan itotako milaka abereen gorpuak. Berria - Mundua 2006-04-27
Atxilotuta zeudela itotako 78 musulmanen kasua. Berria - Mundua 2004-10-28
Funtzionarioak luma tintontzian berriz busti, tintan itotako euli bat harrapatu eta atera zuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 67. orr.
Nor arduratuko zen itsasoan itotako luxuzko emagaldu batez? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 270. orr.
Itsasoan itotakoak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 97. orr.
Hainbat eta hainbat [...] urak eraman eta itotakoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 299. orr.
Biriketako arnasa faltaz itotako ahots eten ilaun batez hitz egin zuen Norak: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.
Eztarrian erdi itotako garrasi batzuk entzun ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 204. orr.
Baldar itotako irribarreak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.
Naturaren gorazarrean itotako poesia zen harena. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.
Pila haiek, ibai hura, perla koloreko itzal delikatuez hornitzen ziren, more bigunez, esnez moteldutako arrosez, horian itotako berdeez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Itotakoen gorpuak uretara jaurtikitzen badira [...] seitik hamar egunerako bitartea behar izaten du gorpuak usteltzen hasi eta, usteltze horren ondorioz, ur azalera igotzeko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 138. orr.
Hildako, itotako, galdutako asko izan zen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.
Ezpainak ez ditu inolaz ere moreak, itotako bati legokiokeen bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
Itotakoen urteroko omenaldian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 177. orr.