Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

isileko (orobat ixileko g.er.) 1 izlag isilean dagoena, isilean ari dena, isilean egiten dena. ik isilpeko; ezkutu2; gorde; sekretu.

Isileko semeaz arrunt ahantzirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

-Hori isileko maitaleren batek bidali dik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 63. orr.

Huraxe zen gure isileko lotura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.

Berak hartu zuen tiroka polizia eta isileko agente bat zauritu zuen buruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

Isileko poliziek epaileen aurrean ematen zituzten azalpenak entzuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Azken bi egunetan isileko poliziakoek orpoz orpo jarraitzen zioten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Martin Irati aldeko isileko arrantzaria izana zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.

Isileko lanak egiteko eguraldi ezin hobea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.

Diskrezioa eta egiten ari diren «isileko lanarekiko» errespetua eskatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Isileko ekonomia desegiteko.  Berria - Harian   2005-11-10

Multinazionaleko zuzendariak eskatu zuen enpresak egindako azkeneko eskaintzei langileek isileko bozketarekin erantzuteko.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Isileko hitzarmen batengatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.

Delako isileko arma haieri esker.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.

Gaixoen bekaitz zen, baita begiralearen bekaitz ere -doktoreak isileko mandatu misteriotsuak eginarazten baitzizkion-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 198. orr.

Charlieren burutazioa izan zen isileko ehizan edo arrantzan ibiltzekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.

Aita isileko arrantzan edo ehizan aritutakoa zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.

Gau ezin hobea aukeratu genuen isileko arrantzarako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 48. orr.

Nazioen artean isileko gerra industriala piztu da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Bolo-bolo dabilen isileko eztabaida.  Berria - Harian   2005-11-05

Arrazoiaren jarraitzaile ilun eta baketsuen isileko eskerrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Don Facundo burkidearen berbak entzuten ditut egunero isileko mitin batean, La Lucha de Clases irakurtzen dut txapelokerren ezkutuan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

C hepatitisa «isileko izurria» dela dio Europako Droga-menpekotasunaren Behatokiak.  Berria - Gaiak   2004-02-06

· Ohiko belarriak ez ditu bereizten isileko hots horiek.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 269. orr.

2 (izenondo gisa)

Zinegite isileko eta zehatz baten ondorio gisa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.

Iraneko polizia isilekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Komandoa isilekoa zenez, nire komando-lagunek bakarrik zekitean ETAn ibilia nintzela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

Ekitaldia isilekoa izan zen arren, argazkiak atera ziren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 438. orr.

Jada ezin da isilean nabigatu, eta inork ezin du bermatu, era berean, Internet bidezko posta trukea ere isilekoa dela.  Berria - Gaiak   2004-06-23

3 (izen gisa) ik isiltzeko.

Mutilak bazeukan isilekoren bat, errespetatu beharrekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 192. orr.

Iturri onetik jaso duten isilekoa jakinarazi diote Factorykoek. Isilekoak esaten dizkiote elkarri, eta aldizka ozenki egiten dute algara.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.

Baina lasai egon haiteke niregatik, nik bazekiat isilekoak gordetzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta isileko (8); isileko arrantzan (4); isileko ehizan (5); isileko lan (5); isileko lana (3); isileko polizia (3); isilekoak esaten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus