Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

isilpeko (orobat ixilpeko g.er.) 1 izlag isilekoa, ezkutukoa.

Sare horrek Reichetik ateratako isilpeko informazioa jaso, antolatu eta Ingalaterrara bidaltzen dik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 89. orr.

Isilpeko zerbitzu baten egoitza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Estatu Batuetako gobernuaren isilpeko ordezkari bat jarri zen gurekin harremanetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 300. orr.

1938ko apirilean, Himmlerren aginduz, Ahnenerbek isilpeko espedizio bat antolatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Hori isilpeko gauza da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 173. orr.

Etnia, abertzaletasuna, independentzia, kapitalismoa, sozialismoa eta antzeko kontzeptuak aztertu genituen taldean, eta, aldi berean, isilpeko lanetan sartu ginen gero eta gehiago.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.

Isilpeko kontua zen beti, klandestinoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.

Nafarroan ere badira isilpeko ehizan aritzen diren pertsonak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Isilpeko ehiztari asko trofeoak lortzeko aritzen dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Isilpeko irratiak ere badira B.B.C. ingelesa entzuten dugu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

Isilpeko salaketak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

Gure isilpeko adiskidetasunari izena emaiteko modu bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 93. orr.

Gure belarrietara iristen ez zen ixilpeko mundu bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Nafarroa ofiziala baino Nafarroagoa izan daitekeen isilpeko bertze Nafarroa horretan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 14. orr.

Aitortza komunitariotik isilpeko aitortzara pasatu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Giza anaitasuna aldarrikatzen duen eta kideen arteko elkartasuna helburu duen isilpeko elkartea.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Zelanoren hitzen azpian isilpeko kritika nabari daitekeela anai Eliasen aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.

EZLNko Isilpeko Batzorde Iraultzaile Indigenaren Komandantzia Nagusiak.  Berria - Harian   2005-06-22

Jakinarazpena -isilpekoa dioen gainazal batean iritsi zaio- jokabide-araubidearen kopia batekin batera igorri diote.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.

· -Zaindu ardoen kontua -erantzun zuen jeneralak, oso-oso isilpeko ahotsez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.

Kontuan hartu ezin ditugun isilpeko hots horietako bat ez bada.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 85. orr.

2 (izenondo gisa)

Nadiak igarri zuen Mikel Strogoffen ekintza guztiak eragile isilpeko batek zuzentzen zituela, bazegoela ezkutuko arrazoiren bat bere buruaren jabe izaten uzten ez ziona.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 186. orr.

Lantokian bazela pizgailu-industria isilpeko bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

Horrelakoxea duk adiskidetasuna, balentria bat duk, hitzaren zentzu isilpeko eta halabeharrezkoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.

"Gerra zurrumurruengatik, badakizu, jendea asaldaturik dabil", erantsi zidan ahotsa apalduz, kontua isilpekoa balitz bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 69. orr.

Abokatuak bere bezeroarekin antolatzen duen estrategiak isilpekoa behar baitu izan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 159. orr.

3 (izen gisa)

Azkenean, zeharo asperturik, barruan zeraman isilpekoa agertu zion: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.

Ea isilpekoa isilpean behar bezala gordetzen dugun biok.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 215. orr.

Fresnesko hormatzarrek isilpeko asko gordetzen dute, oinaze eta tristezia asko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 198. orr.

Isilpekoren batez jabetu edo azpijokoren bat egin nahi zuenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Berritsuak isilpekoak ere azaltzen ditu, pertsona fidagarriak dena gordetzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,13

Isilpekoak azaltzen dituenak konfiantza apurtzen du, ezin izango du adiskide minik aurkitu.  Elizen arteko biblia   Si 27,16

Jaunak zure isilpekoak azalduko ditu eta zu batzarraren aurrean apalaraziko.  Elizen arteko biblia   Si 1,30

Isilpeko profesionalaren izenean, badakizue.  Berria - Kultura   2006-03-09

Bere isilpeko sekretuak argitzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

4 isilpekotasuna.

Ezerk ere ezin zidak hautsiarazi aitorpenaren isilpekoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 356. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta isilpeko (9); eta isilpekoa (4); isilpeko bat (4); isilpeko batzorde (3); isilpeko batzorde iraultzaile (3); isilpeko ehizari (3); isilpeko eta (5); isilpeko txostenak (3); isilpekoa da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus