Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorde, gordetzen (orobat gordatu g.er.) 1 du ad toki estalian jarri. ik altxatu.

Opariak bildu eta gorde ondoren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Bere idatziak mahaiko tiraderan gordetzen hasi zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Eskuetan neraman liburua gorde dut zorroan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Altxorrik preziatuena balitz bezala gorde zuen funda beltzean bere gitarra zahar eta merkea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 108. orr.

Sofapean gorde zuen arma.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Bakoitza bere kutxan ondo gordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

Atxiloketa egun berean, Miep Gies eta Bep Voskuijl, Frank familiares babesleek, Anneren testuak bildu eta gorde zituzten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 9. orr.

Asisko Komentuan dago gordea pergamino hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 66. orr.

Emazteak diru hori gorde egin nahi zuen, gerra bukatutakoan jantzi berriak erosteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Alkandora azpian gorde ohi zuen dena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.

Nik leku seguruan gordeta daukat neure oinazea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 126. orr.

Orrien artean gordetako gutun intimoren bat...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

· Polizia-etxera eraman eta han, ohitura zen bezala, epaitu gabetan gorde.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.

• 2 da/du ad ezkutatu, babestu.

Txalupa motordunean ailegatu zen Korsikara eta gero Frantzian gorde zen, hil arte.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 278. orr.

Jainko Jaunaren oinotsa entzun zuten gizonak eta emakumeak eta harengandik gorde egin ziren zuhaitz artean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 20. orr.

Bi serora klarisa agertzen zaizkigula eta gero laster gordetzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.

Azken otsoez, Bronxeko hondakinetan gorde zirenetik inortxo ere hurbiltzen ez zaien otsoez, mintzatu nintzaion.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 111. orr.

Gauean, ohera joan ordez, toki ondo ezkutuan gorde eta zain gelditu zen pazientziaz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

Eguzkia gorde bezain laster.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

Erdikoa eta beste hezur guziak ere, begien bistatik gorde egiten baitira egun.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 263. orr.

Maite denari ez zaiola deusik gorde behar.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.

Noiz arte gorde behar didazu zeure aurpegia?  Elizen arteko biblia   Sal 13,2

Bide bazterreko txokoren batean ongi gorde, goroldio eta harri xabal batekin estaliz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.

Juduentzat ez baitzegoen non errefuxiatu non gorde non lasaitu, jakako eskuin aldean Daviden izar horia zeramatenek ez baitzuten aberririk.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.

Solairua moketa batek gordetzen zuen, piztia baten erasotik gorde nahi banindu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Gorde eta babestu zuen hegalpean, zeruko zaindariok!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 152. orr.

Zer agertu eta zer gorde aldez aurretik neurtua nuen burutik buru.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.

Egiazko nortasuna izen faltsuaz gorde eta egitekoren bat burutzeko ardura zuena. ezin izan zuen bere harridura gorde.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 211. orr.

-Gorde nazala Jaunak arbasoen ondarea zuri ematetik!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 78. orr.

Gorde zaitez ergeletatik!.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 199. orr.

Hantxe hartu nahi zuen babesa, hango zuloren batean gorde nahi zuen bere burua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Gertatutako guztia kontatu zion, deus gorde gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 282. orr.

Guarden bistatik gorde zituzten barazki idortuak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

Eta haruzko baso ilunean gorde zait, antzinako jainkosa xahar iduri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 112. orr.

Bi mendien artean gordea zegoen baratze miresgarrira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 28. orr.

Baserri bat eraiki zuen bertan, itsas haizetik gordea, hormak zuri eta teilatua gorri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.

Harrotasun ezin gordeaz mintzo zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Egun hartatik aurrera, Adelaren alde ezkutu bat ezagutzen hasi nintzen, nola adiskide min batek erakusten baitizkizu bere bizitzako tolesik gordeenak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.

Denek beren aurpegia gorderik muntatu prentsaurreko batean. ik beherago 9.  Herria   2003-11-20

Harexentzat neukan bala bat gorderik nire aitaren ezkontzako trajean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Bere burua horrela gordeta, Timnara bidean dagoen Enaim hiriko sarreran eseri zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 90. orr.

Handik berriz ere eskapatzen da, gordatu nahiz Angeluko seroretan edo Baionako Kaputxinetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

• 3 du ad kaltetik begiratu.

Gorde zaitzatela jainkoek gaitz guztietatik, eta ondasunez bete.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 92. orr.

-Zure Jaunak gorde zaitzala, Lope Iraurgikoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.

Jainkoak gorde dezala Errusia santua!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

4 bere barnean bildu.

Esaera batek gorde lezakeen egia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 194. orr.

Ipuin batek beste bat gorde lezake.  Herria   2001-05-31

5 atxiki, ez galdu.

Hartu behazuna, bihotza eta gibela, eta gorde itzazu, sendagai onak baitira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.

Ez dezala inork biharamuneko ezer gorde.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 180. orr.

Eta zorionekoa beretzat ezer gordetzen ez duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 124. orr.

Farfailari ahotsa eman ordez, ahoa itxirik gorde behar dela pentsatzen duten horietakoa nauzue.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Ada oreka gorde ezinik zegoen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 177. orr.

Ninian maitalearen azken irudia gorde nahian Herioren aurka borrokan zihardutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Pariseko euskaldun batzuk nigarño bat ezin gorde begi xokoan...!  Herria   2003-04-03

-Gorde ezak indar pixka bat itzulerako, etor hadi heu orain txopara!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

Beste zatia geuretzat gorde genuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 166. orr.

Ohorea eta emaztearen askatasuna gorde nahiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.

Gizabereak bere muinean gorde duen gaiztotasun geldo eta zakar hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

Zein naziok gorde du askatasuna eta distira hainbeste denboran?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.

Zenbait egitura ia zeuden-zeudenean gorde dira bakterioetatik gizakiraino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.

Zaila baitzen kontsultatu gabe [paperak] garrantzitsuak edo arruntak, gorde beharrekoak edo botatzekoak, ziren erabakitzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.

Oroimenean gorde nituen harria eta mutila, eta egoera berezietan etortzen zaizkit gogora.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 79. orr.

Hanka bat aurrera luzaturik oreka gorde, eta tente-tente gelditu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Zeren dirurik gabe ezin baita gerra egin, ezta bake publikoa gorde ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 149. orr.

Inor ez zen gai izan orden hori gorde eta gordearazteko.  Berria - Mundua   2004-06-08

Erregela honelaxe gordea izatea: hitzez hitz, hitzez hitz, hitzez hitz, eta oharrik gabe, oharrik gabe, oharrik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 549. orr.

Erregelari leialtasuna gordetzeko gomendio sutsuagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 41. orr.

Halaber gorde bedi esandako legea eta araua eta hizketatxoa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 143. orr.

Pobretasun santua gordetzen eta besteei gordearazten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1191. orr.

Preso hartu baitzuten eta preso gorde ia urte batez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Nora giltzapean gordetzea pasatu baitzitzaion burutik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.

Ez zen konturatu Lekeitiokoak eta Orozkokoak ez zirela herri horietan "gordetako" adizki zaharrak, hantxe sortutako berri-berriak baizik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 86. orr.

6 begiratu, bete.

Jesu Kristo gure Jaunaren aginduak eta kontseiluak gorde behar ditugu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Eta nire nahia da, San Frantziskoren aginduak gordetzeko erabaki sendoz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1081. orr.

Jesu Kristo gure Jaunaren hitz hauek eta gainerakoak apaltasunez eta maitasunez hartu, bete eta gordetzera behartuak senti zaiteztela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 104. orr.

Horrela jokatu duzulako, nire ituna eta nire aginduak gorde ez dituzulako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 69. orr.

Mary eta Paparen Berpizkundea ospatzen dihardugu eta okela ez jatearen legea gorde behar dugu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 268. orr.

Profesan agindutakoa gorde eta hurkoari etsenplu ona emanez.  Berria - Kultura   2004-03-31

Gauza hauek dira gorde eta bete beharrekoak, beste hauek, ez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Haitzulo gorde batean ezkutatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 746. orr.

Han ezkutatu ziren, itxuraz, leku gordea baitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 228. orr.

Presoaren espedientea informazio gordea da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 226. orr.

Mendeku kontu gorde hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

Nondik sortzen da gizonaren gaiztotasun gorde hori? imintzio horren esanahi gordea zein ote zen pentsatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.

Edozein mementotan zizelka dezakegu koska berri bat oroimen gorde horretan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.

Pastoralren geroa baldintzatzen dü güdüka gorde horrek.  Herria   2003-09-18

Barren barrengo su gordeak nola atsekabetzen nauen erakutsiz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.

Filmatu baitute kamera gorde batekin.  Herria   2003-03-10

Hauts enamoratuaren muintegi gordean, amodio hazia mamituxe zaio gaurgero.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

Badago beste harmonia bat, are gordeagoa, baina ber gisan nabarmena ene aburuz, zumarraren eta hareharriaren artean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.

· Gainera, motel samarrak begitantzen hasiak zitzaizkidan bakterioak, isil-gorde samarrak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.

8 (era burutua izen gisa)

Begien distira, ilearen kizkurra, lepoaren segaila, gerriaren liraina, besoen zuria, masailen gorria, aurpegiaren obaloa, bularren gordea...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 133. orr.

Bazirudien gaueko gordeak berean zirauela oraindik auzoetan, eguna ordurako argitu samarra bazegoen ere.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 142. orr.

8a gorde-agerika adlag gordetzen eta agertzen.

Egunsentia leihoaz bestaldean, baso esnatzen hasia, milaka txoriren kantu ozenak, zirrimarra argitsu baten antzera ihi mehen artean gorde-agerika doan errekatxo dizdizaria, bainatzera inguraturiko ume biluziz beterik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

8b gordean ik gordean.
9 gorderik adlag isilpean.

Frantziaren jokabide ahalgegarria, beti gorderik edo ixilpean atxiki nahi izan duena!  Herria   2003-11-06

Joko hau legez kontrakoa izanikan ere gorderik aritzen ginen.  Herria   2005-05-12

Beldur zen, beldur denen aitzinean Deabruak salatuko zituela haren biziko huts batzu, gorderik utzi nahiago zituenak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 157. orr.

Erlisioneko seinaleak erabili behar ote dira, ala ez? Erabiltzen badira, nola erabili? agerian? gorderik?  Herria   2003-12-25

10 gordezko izlag ezkutua, estalia.

Anuntxi Arana-k aipatuko dauzkigu ihauteriak, horien gordezko edo agerizko erran nahiak, sinboloak eta interpretazioa.  Herria   2003-02-13

Eta Periklesen gordezko emaztegaia zen Aspasiaz, eta ene ama emaginaz aparte, emazteengan ez naiz anitz fidatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 115. orr.

Gogoetatuak zauden Estatu Batuetako arduradunak ea astirik ukan zutenez delako tresna baliosen eta gordezkoen suntsitzeko, etziten eror Xinatarren eskuetarat.  Herria   2001-04-12

11 ezkutuan gorde

Emakumeak, ordea, gizonak ezkutuan gorde, eta honela erantzun zuen: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 22. orr.

Bertuteak ezkutuan gorde behar dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 366. orr.

Gai horretaz uste zuena ezkutuan gorde nahian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 35. orr.

Manuk, baina, ezkutuan gorde behar izaten ditu etxean.     «Bizia lo», 2003 - 61. orr.

12 galdu-gorde iz garrantzia.

Gauza serioa delako eta ez delako serioa aldi berean, joko bat delako, baina batik bat jolas bat, solas bat (biak gauza bera dira etorkiz), galdu-gorde handiko jolas bat, errealitatearen [...] garaipen zeharokoa eta osotarakoa etengabe auzitan jartzen ari dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

13 gorde-gordeka adlag

Abenduan Jose Ramon Aiestaranek barrengorri batzuk eraman zituen moilan harrapaturiko katua goxo maneatzeko; urtarrilean Torrontegi hoteleko emakume aberats batek Elegantes erre zuen gorde-gordeka.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 24. orr.

14 isilean/isilik/isilpean gorde

Hacquinek isilean gorde zuen aitortza hori 1953ra arte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.

Nahiago izan nuen nire sentimendua isilean gorde.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 139. orr.

Gaur atera bide du urteetan isilean gordetakoa.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 121. orr.

On da erregearen sekretua isilpean gordetzea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 126. orr.

Haiei Haiei biei esan egin bainien gertatutakoa, isilik gorde zezatela aginduta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 194. orr.

Adelak mintza eta mintza jarraitu zuen, etengabe, barruan zerbait piztu balitzaio bezala, isilik gordetako doinuren bat edo.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Oraingoan ere ituna isilpean gorde genuen arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 26. orr.

· Beren anaiaren bekatua isil-isilean gorde bezate.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aginduak gorde (5); armairuan gorde (7); arretaz gorde (5); arte gorde (11); artean gorde (14); atzean gorde (12); azpian gorde (29); azpian gorde zuen (5); baina gorde (6); baitan gorde (5); bakarrik gorde (11); barruan gorde (25); bat gorde (41); bat gorde behar (5); batean gorde (58); batean gorde zituen (8); batean gorde zuen (13); batzuk gorde (7); berak gorde (6); berehala gorde (6); beretzat gorde (27); beretzat gorde zituen (5); beretzat gorde zuen (7); berriro gorde (5); bertan gorde (9); beti gorde (17); betiko gorde (6); bezala gorde (12); bildu eta gorde (7); bizia gorde (6); bizia gorde nahi (6); bizirik gorde (6); burua gorde (6); buruan gorde (5); dena gorde (6); deus gorde (5); edo gorde (5); eguzkia gorde (5); ere gorde (34); eta gorde (119); eta gorde bitez (5); eta gorde egin (13); eta gorde egiten (6); eta han gorde (5); eta patrikan gorde (8); eta poltsikoan gorde (7); eta sakelan gorde (5); etxean gorde (8); ez gorde (14); ez zuen gorde (6); ezer gorde (19); ezer gorde gabe (9); ezin gorde (5); ezkutuan gorde (36); ezkutuan gorde behar (6); ezkutuan gorde nahi (7); gabe gorde (12); gehiago gorde (5); gogoan gorde (11)

gorde ahal (24); gorde ahal izan (6); gorde ahal izango (7); gorde ahal izateko (9); gorde bat (8); gorde batean (6); gorde bedi (5); gorde behar (155); gorde behar da (8); gorde behar dela (5); gorde behar du (7); gorde behar duen (5); gorde behar dugu (6); gorde behar dute (8); gorde behar izan (13); gorde beharko (33); gorde beharko dute (5); gorde beharra (10); gorde beharrak (5); gorde beharrean (7); gorde beharreko (13); gorde beharrik (6); gorde bere (5); gorde beza (5); gorde bitez (21); gorde bitez anaiak (7); gorde da (7); gorde dezake (8); gorde dezala (12); gorde dezan (5); gorde dezatela (7); gorde dira (13); gorde diren (8); gorde ditu (23); gorde dituen (6); gorde ditut (13); gorde dituzte (11); gorde du (53); gorde dudan (6); gorde duen (10); gorde dut (22); gorde dute (17); gorde duten (6); gorde duzu (5); gorde edo (6); gorde egin (74); gorde egin behar (7); gorde egin nahi (5); gorde egin zituen (5); gorde egin zuen (14); gorde egingo (17); gorde egiten (27); gorde ere (9); gorde eta (172); gorde eta gero (5); gorde eta zaindu (5); gorde ez (22)

gorde ezak (10); gorde ezazu (27); gorde ezinik (12); gorde gabe (42); gorde gaitezen (5); gorde gaitzala (8); gorde genituen (6); gorde genuen (9); gorde gura (6); gorde haren (5); gorde huen (6); gorde huen urrea (6); gorde isilpean (7); gorde itzazu (12); gorde izan (31); gorde izana (7); gorde nahi (137); gorde nahi du (7); gorde nahi duen (6); gorde nahi duenak (5); gorde nahi ez (7); gorde nahi izan (24); gorde nahi izatea (5); gorde nahi izaten (5); gorde nahi zuen (7); gorde nahian (11); gorde nahiz (7); gorde nazala (8); gorde nazazu (20); gorde nazazu lurpean (8); gorde nintzen (8); gorde nire (8); gorde nituen (24); gorde nuen (50); gorde ohi (18); gorde ondoren (6); gorde ote (6); gorde zaitez (10); gorde zaitzala (13); gorde zen (29); gorde zeure (6); gorde zezan (5); gorde ziren (16); gorde zituela (9); gorde zituen (71); gorde zituen bere (5); gorde zituzten (32); gorde zuen (192); gorde zuen bere (6); gorde zuten (47)

guztia gorde (5); guztiak gorde (5); haiek gorde (5); han gorde (9); handiz gorde (6); hau gorde (9); hobeto gorde (5); honetan gorde (5); hori gorde (12); horiek gorde (7); hura gorde (7); indarrak gorde (12); isilean gorde (40); isilean gorde nahi (5); isilik gorde (21); isilpean gorde (31); isilpean gorde behar (7); isilpean gorde nahi (6); isilunea gorde (8); isilunea gorde zuten (5); itxurak gorde (5); izoztuta gorde (8); jainkoak gorde (17); jainkoak gorde gaitzala (5); jaunak gorde (10); jaunak gorde zaitzala (5); kolkorako gorde (6); kutxan gorde (9); lurpean gorde (7); luzaroan gorde (5); neuretzat gorde (7); niretzat gorde (6); nola gorde (18); non gorde (27); non gorde huen (6); ondasunak gorde (6); ondo gorde (11); ongi gorde (11); oreka gorde (5); oroimenean gorde (5); partidetarako gorde (5); patrikan gorde (18); patrikan gorde zuen (9); poltsikoan gorde (23); poltsikoan gorde eta (5); poltsikoan gorde zuen (9); sakelan gorde (19); sakelan gorde zuen (5); sekretua gorde (7); sekretupean gorde (5); tiraderan gorde (6); zaindu eta gorde (6); zer gorde (7); zerbait gorde (8); zergatik gorde (6); zorroan gorde (6); zuen gorde (7)

artean gordea (8); batean gordea (12); gordea eta (10); gordea zegoen (8); gordea zen (7); gordea zeukan (5); gordea zuen (11); gordea zuten (9); gordeak zituen (8); ondo gordea (7); ongi gordea (5)

artean gordeta (11); atzean gordeta (11); azpian gordeta (18); azpian gordetako (5); barruan gordeta (8); batean gordeta (27); dago gordeta (5); ditu gordeta (6); eta gordeta (10); etxean gordeta (8); ezer gordeta (5); ezkutuan gordeta (5); gordeta dago (11); gordeta dagoen (10); gordeta dauden (8); gordeta daukat (9); gordeta eduki (14); gordeta egon (14); gordeta eta (13); gordeta geratu (5); gordeta izan (5); gordeta neukan (7); gordeta zegoen (16); gordeta zeuden (16); gordeta zeukan (10); gordeta zeuzkan (10); han gordeta (5); hemen gordeta (5); ondo gordeta (16); oroimenean gordetako (6); zegoen gordeta (5); zeuden gordeta (5); zuen gordeta (6)

bat gordetzeko (7); batean gordetzea (7); eta gordetzea (5); eta gordetzeko (11); ez gordetzeko (8); ezkutuan gordetzea (5); ezkutuan gordetzeko (7); gauzak gordetzeko (6); gogoan gordetzeko (8); gordetzea da (9); gordetzea erabaki (17); gordetzea erabaki zuen (7); gordetzea eta (13); gordetzeko agindu (6); gordetzeko aukera (5); gordetzeko egin (5); gordetzeko erabili (6); gordetzeko erabiltzen (22); gordetzeko erabiltzen zuen (6); gordetzeko esan (5); gordetzeko eskatu (15); gordetzeko eskubidea (5); gordetzeko eta (26); gordetzeko ezer (5); gordetzeko moduko (5); guztiak gordetzeko (5); hori gordetzeko (6); hura gordetzeko (5); indarrak gordetzea (6); indarrak gordetzeko (6); isilean gordetzea (6); isilean gordetzeko (5); isilik gordetzeko (5); isilpean gordetzea (6); isilpean gordetzeko (5); itxurak gordetzeko (8); ondo gordetzeko (5); sekretua gordetzeko (6)

altxorra gordetzen (7); artean gordetzen (8); asko gordetzen (7); atzean gordetzen (6); azpian gordetzen (10); aztarna gordetzen (5); baitan gordetzen (16); bakarrik gordetzen (7); barruan gordetzen (15); bat gordetzen (73); bat gordetzen du (10); bat gordetzen duen (6); batean gordetzen (28); bera gordetzen (6); berak gordetzen (5); bere baitan gordetzen (10); beretzat gordetzen (14); bertan gordetzen (5); beti gordetzen (5); bezala gordetzen (9); dena gordetzen (6); deus gordetzen (5); dirua gordetzen (5); du gordetzen (8); eguzkia gordetzen (5); ere gordetzen (14); eta gordetzen (25); etxean gordetzen (7); ez du gordetzen (6); ezkutuan gordetzen (13); gabe gordetzen (8); garbi gordetzen (8); gibelean gordetzen (5); gisa gordetzen (5)

gordetzen ahal (11); gordetzen ari (19); gordetzen aritu (5); gordetzen baita (8); gordetzen baititu (7); gordetzen baitute (6); gordetzen baitzuen (6); gordetzen da (36); gordetzen dela (6); gordetzen den (34); gordetzen dena (7); gordetzen dira (25); gordetzen diren (27); gordetzen ditu (49); gordetzen dituen (40); gordetzen ditut (11); gordetzen dituzte (18); gordetzen dituzten (18); gordetzen dituzu (6); gordetzen du (69); gordetzen dudan (9); gordetzen duela (24); gordetzen duelako (6); gordetzen duen (67); gordetzen duena (21); gordetzen dugu (5); gordetzen dut (22); gordetzen dute (33); gordetzen dutela (8); gordetzen duten (33); gordetzen dutenak (9); gordetzen edo (6); gordetzen eta (20); gordetzen ez (28); gordetzen genuen (5); gordetzen hasi (8); gordetzen nituen (8); gordetzen nuen (9); gordetzen omen (14); gordetzen ote (13); gordetzen ote zuen (5); gordetzen saiatu (10); gordetzen saiatuko (5); gordetzen saiatzen (8); gordetzen zen (26); gordetzen ziren (18); gordetzen zituela (10); gordetzen zituen (60); gordetzen zituztela (7); gordetzen zituzten (28); gordetzen zuela (15); gordetzen zuen (121); gordetzen zuen bere (7); gordetzen zuena (13); gordetzen zutela (7); gordetzen zuten (30)

eta gordetzera (5); gordetzera behartu (5); gordetzera behartuak (6); guztiak gordetzen (5); han gordetzen (9); handia gordetzen (5); handiz gordetzen (5); horiek gordetzen (5); horrek gordetzen (5); horretan gordetzen (7); hura gordetzen (7); indarrak gordetzen (6); isilean gordetzen (13); isilpean gordetzen (6); isiltasuna gordetzen (6); lurpean gordetzen (5); niretzat gordetzen (5); non gordetzen (21); non gordetzen zuen (5); ondo gordetzen (7); oraindik gordetzen (10); oroimenean gordetzen (10); zer gordetzen (18); zer gordetzen ote (5); zerbait gordetzen (11); zergatik gordetzen (6); zuen gordetzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus