Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi agenteak isilean abiatu ziren Parisko karrika zaratatsuetan barrena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 90. orr.
Badakigu hainbat aldiz elkarrizketatu zela isilean Frantziskorekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.
On da ixilean jokatzea hori baita diplomatikoen lana. Herria 2005-11-10
Beti goseak egoten nintzen eta isilean lapurtzen nuen ogia kalean paseoan nenbilen bitartean jateko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.
Gizonak isilean behatu zion, eta hortik segitu zuen ezen hobe zuela ez hitz egitea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 253. orr.
Tratua isilean egingo da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 60. orr.
Ez zuen hura salatu nahi, eta isilean uztea erabaki zuen. Elizen arteko biblia Mt 1,19
Hura zer ote zen galdetzen zion isilean bere buruari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.
Orduan isilean egin zuena "Orion" sarean, orain badakigu zer izan zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.
Gaur egun arte emakume askok isilean pairatu dute indarkeria klase hori. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.
Zu isilean biziki maitatzeari askietsirik, neure amodioaz gozatzen nuen bederen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.
Baina hainbeste urtez hegaldi haren inguruan sortutako zenbait anekdota isilean egon dira. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.
Nik neuk, isilean, eskuineko zaldiaren gainean etorri ohi zen "postilloi" mutikoa miresten nuen bereziki. Txillardegi «Putzu», 1999 - 48. orr.
Eta esaten zidan isilean: guk odol noblea diagu zainetan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 46. orr.
Jada ezin da isilean nabigatu, eta inork ezin du bermatu, era berean, Internet bidezko posta trukea ere isilekoa dela. Berria - Gaiak 2004-06-23
Enrike Labritekoa enperadorearekin tratuan ari ez ote den bere koinatuaren isilean, Iruñea bakez berreskuratzeko ametsean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 42. orr.
Biharamunean Diharce-ri idatzi zion erranez afera hori osoki haien ixilean tratatu zela. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 110. orr.
Errege Henrike lehenago airatua zen, bere soldadu guztien isilean eta bere koinatu ezaxola madarikatzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.
Nire isilean elkarri zerbait erran nahi diotelarik zuen mintzairan aritzen dira aita-semeak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 257. orr.
Napolesetik Veneziara joan ziren Damián Tuterakoa eta Paolo Zubia, gauaren estalki beltza baliaturik, ezkutuan eta inoren isilean, lapur edo gaizkile gisa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.
Besteen isilean joan nendin, non dagoen jakin beharko nukeela-eta eraman ninduen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.
Aita-amen jakinean ala isilean... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.
Ez iraindu erregea, ez eta zeure baitan ere; ez mintza aberatsaren aurka, ez eta zeure gelako isilean ere. Elizen arteko biblia Koh 10,20
Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak; gaueko isilean-eta biziago mintza soinu horiek guztiak. zer daukan hark bere bihotzeko isilean gordeta Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.
Denbora tarte luze batez isilean bidaiatu genuen, nor bere pentsamenduetan murgilduta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.
Herritik irten arteko tartea isilean egin genuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 59. orr.
Batzuetan pazientziaz eta isilean jasotzen zituen, bestetzuetan garrasika eta auhenka. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 169. orr.
Une batez isilean egon ostean, gizonak, irribarrez, gaineratu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.
Gotainerakoan, eliza hirukunak errezebitu ninduen, isilean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 384. orr.
Ikasi dugu dagoeneko isilean irakurtzen, zorionean ikasi ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.
-Sei eta erdietan abiatu -esan zuen, eta ezpainak isilean mugitzen hasi zen, zenbaketan ari balitz bezala-. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.
Eta handik denbora asko baino lehen, isil-isilean ari ginela eta bigarren ateari heldu nionean juxtu, esan zidan. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.
Gero isil isilean irten, atea kontuz itxi eta kalean goazen esan nion Josemariri. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 20. orr.
Eta laztana ematerakoan, isil isilean belarri zulo-zulora hitzok esan zizkion: [...]. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.
Zuhaitzei isil-isilean hitz eta mintzo xotilak irribarretzen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 143. orr.
Berria isilean gordetzeko agindu zion Arturrek. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 109. orr.
Entzun ondoren inori azaldu gabe isilean gorde behar nuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 413. orr.
Baina, noski, hori aipatzea ez zitzaion komeni, eta isilean gorde zuen. Isilean gordeko nizula hitz emana nion neure buruari. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.
Isilean gorde nahiko dituzten abenturen berri badudala. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 517. orr.
Alabaina, ez zen ausartzen hari hitz erdi bat ere esatera, eta isilean gordetzen zuen bere maitemina. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 93. orr.
Amodioarenak ordea alferrik isildu dituzu: ez ditut zuk bezala isilean gordeko; interes sobera handi batek behartzen nau neure isiltasuna haustera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 446. orr.
Zure sekretua isilean gordetzera behartu nauzu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 47. orr.
Hacquinek isilean gorde zuen aitortza hori 1953ra arte, eta orduan gutun bat bidali zuen Libération egunkarira, Zolaren hiltzaileak bere krimena aitortu ziola esanez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.
-Hain da gizon isilean gorde zalea. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.
arte isilean (3); baina isilean (8); batez isilean (4); erabateko isilean (3); ere isilean (7); ere isilean gorde (3); esan zuen isilean (4); eta isilean (52); eta isilean egon (3); guztia isilean (3); hau isilean (3); hori isilean (4); isil isilean (13); isilean alde (3); isilean ari (6); isilean baina (3); isilean begira (4); isilean bere (3); isilean eduki (5); isilean egin (14); isilean egin zuen (4); isilean egindako (3); isilean egon (8); isilean eta (19); isilean gelditu (4); isilean geratu (4); isilean gorde (40); isilean gorde behar (3); isilean gorde dute (3); isilean gorde nahi (5); isilean gorde zuen (3); isilean gordeko (6); isilean gordetzea (6); isilean gordetzeko (5); isilean gordetzen (13); isilean hasi (3); isilean ibili (7); isilean ibili ziren (3); isilean iraun (3); isilean jaiki (4); isilean jarraitu (3); isilean joan (5); isilean lan (3); isilean sartu (5); ni isilean (3); nuen isilean (5); sekretua isilean (3); une batez isilean (3); zen isilean (6); ziren isilean (5); zuen isilean (10); zuten isilean (3)