Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urruti-minaren minak eragindako oihu isila. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 158. orr.
Etzanik hiru ordu laurdenez, jalgi behar nituen kanpora barneko mamuen oihu ixilak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 83. orr.
Milaka garrasi isil mutu aditu dut. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 146. orr.
Ulu eta kurrinka isil bat entzun ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.
Biharamunetik aurrera, zurrumurru isil bat ibili zen merkatu nagusian zehar. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.
Xuxurla isil eta asaldatu bat entzuten zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 174. orr.
Herbail-aulki baten erroten zirri-zarra isila hauteman zuen Agatak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.
Baiezko isila egin nion nire adiskideari. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.
Otoitz isil labur bat egin nion Jainkoari. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.
Donibane Lohizunen,larunbat eguerditan egin da manifestaldi ixil bat. Herria 2004-03-18
Barre karkara egin zuen, sakona baina isila; abegitsua. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 49. orr.
Mespretxuzko barre isil bat atera zitzaion Malfoyri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 106. orr.
Abeli negar isil, antzinako bat korapilatu zaio eztarrian. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 127. orr.
Tarteka negar-zotin isil batzuek astintzen zioten gorputz osoa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.
Sekula hasi eta sekula amaitzen ez zen musika isila. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.
Haren olesari agur isil batez erantzun nion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 362. orr.
Batek agur ixil bat keinuz igortzen dit. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.
Obusen erauntsi isila, haserre bizian, nire inguruan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.
Lankide guztiok ulertu genuen mezu isila: gerra galdu dugu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 285. orr.
Ordenagailu ondoan dagoen telefono isilean pausatzen dut begirada. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 117. orr.
Hain zuen isila motorra, non kontaktua etenda zeukala uste izan baitzuen Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.
Beste ahotsak, isilagoa eta sakonagoa zenak, nagitasunez eta apal erantzun zion: [...]. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.
Mintza zaitez isilago, Graziana. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 194. orr.
Koloniako hoteleko gela isilean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 205. orr.
Gela zabal ixilean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.
Henrikek txanpon bat ematen zion kotxezainari, kale isilean gelditzen zen, atari zaharraren aurrean eskularruak kentzen zituen, […]. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.
Irakaslearen eta atzealdekoen borroka ia isil hura irabazi ez bagenuen ere [...]. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 31. orr.
Urrats isileko morroi batek gidatu ninduen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.
· Miresle isilik ez zaio falta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 55. orr.
Igande isil eta eguzkitsuaren zama hiri gainean sumatzen zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.
Denbora hila, isila. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 77. orr.
Bizirik dirauenaren poz isil garailea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.
Amairik gabeko langar isila. Txillardegi «Putzu», 1999 - 177. orr.
Bakardade isil iraunkor honetan, nornahi bihurtzen don fiolosofo. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 222. orr.
Lagunen arteko kalaka baino, nahiago du maitasun isila eta artistaren bakardadea. errezelek iragazten duten argitasun motela, erantzitako arropen lekukotasun isila. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.
Adiskidetasun isil eta diskretu batek. gu geu ere animatzen ginen, noizbehinka, goikoen emulazioan; emulazio isilean, erants dezadan, eta ez lehia zaratatsuan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.
Amorostuarentzat jakinduria ez da mintzozkoa, baizik intimitate isila. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 165. orr.
Naturaren konpainia isilean nago eta nabil. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 23. orr.
Ezkutuko tristura isil batek astintzen zion bihotzaren hondoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.
Zorion publikoaren banatzaileek legeriari egiten dioten laido isila. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.
Alabaina, norbaiten presentzia isila suma zezakeen, behatxulotik begira. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
Zeruak ere baditu, ikusmirazalearentzat, bere baldintzak: ederreste isila besterik ez du onartzen, begirada bakartiaren irakurketa biluzia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.
Eta errekei egokituz, sugearen erraztasun ixilarekin lerratzen da bidexka. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.
Hiru eguneko jarraipen isil, zail eta neketsu baten ondoren. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 43. orr.
Hitzez adieraz ez daitekeen egintza heroiko isil baten oroitzapenak irauten duen bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.
Urteetako lan isila. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 111. orr.
Hantxe zeukan muga aitak, gerran; handixe hedatzen zen amildegi ilun isila. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 99. orr.
Hautsa irentsi zuen, hildakoen hautsa, hildakoen hauts isila. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.
Inkubazio isileko gaitz bat besterik ez, oharkabean gugan garatzen doana. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.
Isila bilakatu zen, eta bakan erantzuten zuen silaba bakarra baino gehiagoko hitzez. Jendez gainezka zeuden kaleen zokoetan geratutako gizon isil zarpailtsuak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.
Barda ikusi dudan ingeles gizon ixil eta iduriz adin onekoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.
Espainiar isil bat nuen lagun. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.
Presuna ixil eta langilea. Herria 2001-03-22
Jonas gaztea mutil isil eta liburuzalea zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.
Bi emakume isil haiek, amona-bilobak irudi, halako errespetua ematen zuten sufrikarioak saminduriko dohakabe saldo haren erdian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 279. orr.
Bere behinolako lagun isil begiratuarengana itzulirik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.
Bederatzi urte eta erdiko Lucy isil bat, ile beltz motzarekin eta amarenak bezalako begi biribil marroixkekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.
Stanley Chowder isil baina lagunkina, soropil moztaile eskarmentuduna, poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.
Mamu talde bitxia zen hura; Donostiako egunsentiaren misterioan, lekuko isil. Txillardegi «Putzu», 1999 - 13. orr.
Eliz ataria jende isil eta kopetilunez beterik zegoen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.
Jende bakartia, isila. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.
Elurrak etxea bakarturik utzi zuen, erabateko setioa ezarri zion, iparraldetik iritsitako gudaroste isil eta ilun batek gaztelu bat setiatzen duen bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.
Hainbat soldadu alemaniar daude lurpeko babeslekuan zehar, hanka-zabalik; denak isil geldi, denak hilik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.
-Isila zara... edo isilik zaude? -galdetu zion Julenek. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 135. orr.
Baina, bera ere izaera isilekoa izanik, ez zen ibili egokiera bila neskarekin solasean hasteko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.
· Piztiarik maltzurrenak diren zakur isil horienak bezalakoak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.
Isil eta bare dut barne-gogoa. Elizen arteko biblia Sal 131,2
Kanpoan, denak isil; noizean behin zentinelaren urratsak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.
Etxean arrotz, hango margolanak, estatuak eta kaletik sartzen zen isiltasuna lagun, bera ere isil eta lauso zegoelarik, […]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 16. orr.
Ixil dago kaiolan kokorikaturik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 172. orr.
Lucy isil dabil, ez du sentimendurik agertzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.
Bat-batean isil eta geldirik geratu zen dena, denboran harrapatua bezala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 100. orr.
Dena bare eta isil gelditu arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 47. orr.
Elurra isil ari du kanpoan, teilatu gainetan mutu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 198. orr.
Egun batean goian, hurrengoan behean; muturrekin eta isil goizean, eta barrez eta trufaz gauean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 143. orr.
Eta ziurrenik ere hitzak isil mugituko ziren bere gogoan, zalapartarik gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.
Pertsiana guztiak jaitsita eta dena isil. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.
Gero, ezponda handira heldurik, hortxe dago ibai zabala, mortu, geldi eta isil. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.
-Ibiltzeko moduagatik, uso bat ematen duzu, arin eta isil. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 124. orr.
Ni, halabeharrez, harria baino isilago geratu naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 83. orr.
Hirurak, ordea, harria baino isilago egon dira. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 148. orr.
Hildako bat bezain isil. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
Azkenik trenaren geltoki berria, plazatxo karez zuritu eta hautsez betean, lazareto bat bezain isil. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.
Sugea bezain isila izan haiz beti, baina. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 290. orr.
Berriro ere sofatik alde egina zen, narrasti bat bezain isil. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.
Usoa bezain isil mugitzen den neska horren azken behako bat espero nuen nik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.
Soilik agure kankailu bat azaldu zen, bakardadearen mamua bezain isila. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 33. orr.
Felipe II.-ari bidali eskutitz isila, 1562ko otsailaren 25ean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 151. orr.
-Tratu isil bat, bai, apaizaren geroaz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 94. orr.
Alargun gazteak ez zuela tratu isilaren berri izan behar. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.
Sinbolikoki, idazleak eta diktadurak elkarbizitza baketsuaren antzeko itun isila sinatu dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 293. orr.
Txosten isila. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 152. orr.
Esadazu hitz bakar bat, Martin, eta zure etxera iritsi ez bada, egin ezazu, ahal baduzu, ikerketa isil bat. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 42. orr.
Beti bezain burugabe segitzen nuela adierazi zidan amak, poltsa isila osatzeko beta izanagatik, oso inozo utzi bainuen neure buruaz zernahi egitea. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 124. orr.
ik beherago 23. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Modu isil sekretu batean komunikatzen ziren euren desirak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.
Sekulan ez nuen usteko nik […] isil-ehiztari ikusiko nuenik nor eta inoren gauzak errespetatu behar direla predikatzen diguna bera. -Maite ditut loreak -esan zuen, tupusteko isil-aitorpentxo haietako batean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.
Atsedena akabatuta, lerrokatzen hasiak ginen bazkaltzera abiatzeko, baina oraindik ez ziguten emana isil-agindua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.
Isil-trebetasun horretatik idazketa soil-soilik ideografikora [...] distantzia ahitezina dago. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.
Guk biok emakume batek baino gehiago iraun diagu -jarraitzen du isil-kontuetako tonuan-. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 225. orr.
-Gure agintariek ere ez omen ditek buruz burukorik nahi, halaxe esan zidak aitak -esan zuen, isil keinu batez-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 200. orr.
Batak bestearen aurpegi gorri akitua, isil-negar baten malko-jarioa ikusten du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.
Isil deiak entzun ziren jende artean, eta epaile-longainaz jantzitako agure erkindu batek igo zituen urkamendiko eskailera-mailak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.
Frantzia garaituaren aurpegia, isil orduetan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.
Mundua sortzen laguntzen ari ziren ezkutuko isil-batzar solemne haren entzule. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 86. orr.
Ez zekiten zer jukutria eta isil-joko ustel erabiltzen ariko ziren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.
Salara iritsirik, amonak isil-lekuren batetik bonboi-kaxa ateratzen zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.
ik beherago 25. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bihotz beratuko al zara, andere, zure-zurea den bihotz honen alde, hainbesteko isil-minetan mindurik baituzu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.
Hala amildu zen Cyril Tourner jainko ezezagun batenganantz zeruaren zirimola isil-itunean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.
"Badakik noren kontra jokatzen duen Realak?", galdetu dio, isila nolabait hausteagatik. «Bizia lo», 2003 - 30. orr.
Isila bezain ilun badator elurra .../... Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 114. orr.
Elurra bezain ilun badator isila... Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 114. orr.
Isilaren barnean baitira hitz mutuak eskura jausten. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 122. orr.
Espero zuen papera zabaldu ondoko isila. «Bizia lo», 2003 - 146. orr.
Gauaren isila aprobetxatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 233. orr.
Eta gero, isilik geratzen naiz, isilak bere besoetan har nazan amoreakatik, eta halatan dadin neure izena isilaren izanean disolba eta barreia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 410. orr.
Haur arbuiatuaren gertakizuna isilaren altzoan galdu zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 35. orr.
Gauaren isilean, bat-batean eginiko sokak erabiliz, harresiak jaitsi zituzten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 404. orr.
ik isilean 3.
Berariaz, isilasmoz eta azpikeriaz egin du leku bat, bortxaz, Altzabeheititik 848 kilometrora dagoen espetxe honetako bigarren galeriako presoen mahaian. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.
Zeren Burke jaunaren jeinu ahalguztidunak aurki lerrarazi baitzuen hura ohiko tragediaren arau eta erregeletatik kanpo, zeinean beti kontakizun bat eta isilentzule bat baitzegoen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.
Isil-ezkutuan hasiko nintzen lanean, izenik gabe edo izen faltsuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.
Napoleonen garaiko frantziar gobernuak, britainiar salerosgaiak baztertzeko komedia egin zuen Berlingo dekretuarekin, baina isil-ezkutuan britainiar botak eta gainjantziak inportatu zituen Napoleonen armadetan erabiltzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.
Historia progresista eta aitzinaketariaren apar eta zirimoletatik intrahistoria isilgeldira, utopia historiko guztietatik salbaziozko esentzialismo katoliko eta espainolera. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.
Errespetatu beharreko isil gordea. Berria - Kultura 2004-10-30
Izan ere, begi-bistan dut haien jokabidea; niretzat ez dute isil-gorderik haien erruek. Elizen arteko biblia Jr 16,17
Hortik aurrera, ozenki segitu dute, lehengo isil-gordeak zentzua galduta bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 118. orr.
Zortzi egun baditu alabaina neure eder horren isilgordeen jakitun naizela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 379. orr.
Isilgorderako joera bera zuten batak nola besteak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.
· izond Gainera, motel samarrak begitantzen hasiak zitzaizkidan bakterioak, isil-gorde samarrak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.
Ea zer ezkutatzen nuen, arrazoi isil gorde bat izango nuela hainbeste aitzakia jartzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 119. orr.
Haren belar tarteko ibilera isilgordeak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.
· Ttipi eskola-emaile, Ttipi isil-gordezale, Ttipi sekretu-ebasle. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.
Aldiz, berari zegozkionetan, isil-gordekeria setatia zuen bertzeen gaineko jakin-gose ezin-asearen gehigarria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.
Izokinak harrapatu zizkidan isil-gordean ibaitik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.
Ingurumarietara begiratu zuen isil-gordean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.
Isil-gordean negar egin dut nire begi bilduen atzealdetik, zinkurin ozenik ez egiten ahaleginduz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.
Isil-gordean negar egin dut nire begi bilduen atzealdetik, zinkurin ozenik ez egiten ahaleginduz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.
Eta Fishguardeko atera iritsi ginen, gizon bat, Evans jauna bezala lepoko batean bildua, tabernatik isilgordean ateratzen zen une berean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.
Baina ixil-gordean, ezkutuan, ezinean, jende prestuen begiratu gaiztoaren pean, ohore gezurrezko guztietatik garbi eta eredu izatetik ezin urrunago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.
Isil-gordeka jarraitu zion Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.
Ez dut uste Harryk isil-gordeka ibili behar duenik ikastetxetik kanpo, Black libre dabilen bitartean... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.
Gau hartan ikastetxera itzuli nahi bazuen, denbora behar zuen berriro Honeydukesera isil-gordeka sartzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.
Pertsona bakar bati isil-gordeka kontatzea, baldinbaitere, pertsona gehiegiri kontatzea bezalakoxea zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.
Gaizkileen gorpuak isil-gordeka lurperatzea eskatu zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 109. orr.
Gizon batek baino gehiagok isil-gordeka kontatu dit ez lukeela inolaz ere atzetik hartuko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.
Baina beti jarri nau sutan niretzat munduko gauzarik naturalena zena isilgordeka eduki beharrak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.
Bazen lagunartekotasun halako bat, isil-gordeko kontu hura partekatzeak elkarren lagun minago bilakatu izan balitu bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.
Weldon andreak bazuen beste zaletasuntxo isil-gordekorik ere, noizik behin aitortu ohi zuenik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.
Betiereko burutazio arin eta isil-gordekoa zuen akuilu, agian gau hartan gauzak onbideratzen has zitezkeelakoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.
Betiko atea ireki zuen, isil-isila eta, behin sartuz gero, berehala hetsi zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 44. orr.
Minutu batez aitatxi isil-isila egon zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.
Jendeak isil-isila eta kontent zeuden. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 120. orr.
Karrika isil isila zegoen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.
Apalen artean eskuin ezker isil-isila ibili zara. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 257. orr.
Bestea, baina, bere baitara bildua egon zen, isil-isila. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.
Liburu Sainduen eta Elizako Aiten iturrietara itzulia zen isil-isila. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.
Afifi anderea isil-isila geratu zen Hamida kafearen azpilarekin sartzen ikusi zuelarik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.
Beti isil-isila, beti beltzez bezti, soa apal. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.
Bi gasna zerra eder jan genituen ixil-ixila. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.
Eta han gelditu nintzen, tente, ixil-ixila, kamiunttoari beha eta beha. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.
Eskola-txirrinak jo du eta ilara bitan lerrokatu gara, isil-misilik, hogeina haur inguru. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.
Aita joan egin zitzaigun, eta gu guztiok haren heriotzagatik negarrez ari ginen, isil-misilik, nor bere kasa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.
Isil-misilka aldendu nintzen emakumearengandik, mantso-mantso. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 98. orr.
-Tira -erantzun zion Malfoyk, isil-misilka-, alde batetik, bai, Potter. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 105. orr.
Ondotxo ikasia zuen isil-misilka mugitzen lanean zebilelarik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.
Norbait pasabidean zebilen isil-misilka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 207. orr.
Gaineratekoan, Nabarrenkoxetik isil-misilka atera zen mutikoa izenez baizik ez zen Garrüze gordean utzi zuen bera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 230. orr.
Haren zalgurdia isil-ostuka zebilen aurrera, kaleko buxaduraren erdian galdurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.
Gurinaren pabiloira bihurtu zen isil-ostuka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.
Erudituei, jakinmina dutenei, isilostuka ibili eta ahopeka aritzeko aldi luzean autore bila zebiltzanei. Berria - Kultura 2004-06-18
Demagun erakundeei sos batzuk geratzen zaizkiela isil-poltsan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.
Baina Gorriaren ahoa isiltokia da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.
Sakrilegio haren esalea Sandro zen, Sandro isilzuloa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.
Egun horretan, penitentzian, Probidentziak naraman lekuan, meza isil bat entzunen dut. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 272. orr.
Azaroaren 11ko omenezko meza isiletan batez ere, orduan zuelako egiazki sentitzen zinez laxoa eta herabetia izan zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.
· Lehen meza, isila zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.
ahots isil (4); arin eta isil (3); arte isil (3); arte isil isilik (3); baiezko isil (3); baina isil (10); baina isil nadin (3); bat bezain isil (5); bezain isil (13); borroka isil (3); dena isil (5); denak isil (7); denak isil isilik (4); dut isil (3); edo isil (4); ere isil (9); ere isil isilik (3); eta isil (70); eta isil gordean (5); eta isil gordeka (5); eta isil isila (7); eta isil isilik (21); ezkutuan eta isil (4); gau isil (5); gela isil (5); geldi eta isil (3); gizon isil (4); gizon isil eta (3); guztiak isil (3); guztiak isil isilik (3); harry isil (4); harry isil isilik (3); hermione isil (3); hots isil (4); irudi isil (3)
isil ari (3); isil baina (4); isil bat (56); isil bat egin (4); isil bat egiten (3); isil batean (11); isil batek (5); isil baten (4); isil batez (6); isil eta (74); isil geldi (3); isil geratu (3); isil gordean (32); isil gordeka (51); isil gordeka gaztelutik (3); isil gordeka ibili (3); isil haren (4); isil hark (5); isil horrek (3); isil hura (5); isil isil (5); isil isila (57); isil isila egon (8); isil isila eta (3); isil isila geratu (10); isil isilean (13); isil isilik (294); isil isilik dago (6); isil isilik egon (16); isil isilik egongo (4); isil isilik egoten (3); isil isilik entzun (4); isil isilik entzuten (4); isil isilik eta (6); isil isilik gelditu (7); isil isilik geratu (25); isil isilik joan (4); isil isilik zegoen (8); isil isilik zeuden (7); isil isilka (6); isil mandatari (5); isil misilean (6); isil misilka (35); isil nadin (10); isil ostuka (3); isil samarra (4); isil zaitez (28); isil zaitezte (3); isil zedin (12); isil zegoen (3); keinu isil (3); lagun isil (3); lan isil (4); lan isil eta (3); lekuko isil (4); modu isil (4); mutil isil (3); ni isil (4); ni isil isilik (3); nintzen isil (4); nintzen isil isilik (3); nola isil (3); oihu isil (3); orduan isil (3); oso isil (4); osoan isil (3); otoitz isil (3); soinu isil (3); soinu isil bat (3); zen isil (9); zen isil isilik (4); ziren isil (3); zuen isil (12)
baiezko isila (5); baiezko isila egin (5); baina isila (3); barre isila (5); bezain isila (6); elkarretaratze isila (5); eta isil isila (7); eta isila (29); eta isila zen (5); gizon isila (11); hain isila (4); isil isila (57); isil isila egon (8); isil isila eta (3); isil isila geratu (10); isila bezain (3); isila da (18); isila darion (3); isila delako (3); isila den (3); isila egin (17); isila egin zuen (4); isila egin zuten (3); isila egiten (3); isila egon (8); isila egon zen (5); isila ematen (3); isila ere (3); isila eta (33); isila geratu (10); isila geratu zen (10); isila izan (18); isila izan zen (10); isila izango (8); isila izango da (3); isila izanik (3); isila zen (23); lan isila (8); lekuko isila (8); lekuko isila izan (3); mailu isila (3); manifestazioa isila (3); musika isila (5); nahiko isila (4); negar isila (5); negar isila darion (3); oso isila (5); pertsona isila (4)
are isilago (7); baino isilago (22); baino isilago egon (3); baino isilago geratu (4); baino isilagoa (3); elkarretaratze isilak (7); eta isilago (10); eta isilagoa (4); eta isilak (9); eta isilak ziren (4); eta isilaren (3); gero eta isilago (5); harria baino isilago (7); hitz isilak (6); inoiz baino isilago (5); iraultza isilaren (3); iraultza isilaren hitzak (3); isilago egon (3); isilago eta (5); isilago geratu (5); isilago hitz (7); isilago zegoen (3); isilagoa eta (4); isilak dira (4); isilak egin (4); isilak egin ziren (3); isilak ere (3); isilak eta (7); isilak izan (7); isilak izan ziren (3); isilak izango (3); isilak izango dira (3); isilak ziren (8); isilaren hitzak (3); malko isilak (3); ohi baino isilago (4); oso isilak (4)
bere isilean (3); elkarretaratze isilean (3); erabateko isilean (3); gauaren isilean (4)