Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

isilpe (590 agerraldi, 128 liburu eta 102 artikulutan; orobat ixilpe 10 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz ezkutua, sekretua.

Isilpe osoa, beraz, ezinbestezkoa duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Lauzpabost gazte irten ziren, isilpe erabatekoan, taberna txikitik: haien itzalak uzkurturik eta hormarekin bat eginda urrutiratu ziren.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Zenbait egunez mintzatuak zirela isilpe osoan Don Manuel eta Don Juan Nepomuceno Orbe markesa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 129. orr.

Balizko zure gaixotasuna isilpe halakoan gorde zenuelarik, [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.

Biak bizi izan ziren isilpe eta itzalpe samarrean, haien lanak ez zirelako XX. mendea arte argitara atera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 36. orr.

-Hemen da, hirian -esan zuen jeneralak ahopetik, garrantzi handiko berri bat, isilpe-isilpeko bat, ematen ari balitzaio bezala-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Ez dela lehenengo aldia, matematikaren historian, inor isilpeaz baliatu dena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

2 isiltasuna.

Eta isilpe osoan entzun dute.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

Gure artean isilpe osoa sortu da, astuna, iraunkorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

Neure gelaren isilpean pazientzia luzez eginiko esperimentuen fruitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

Isilpea egingo da kafearen lurrin gozoaren ingurumarian, ez zara berritsua, Andoni ere ez da berritsua, eta isilik egongo zarete luzaroan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 115. orr.

3 isilpean1 isilean, ezkutuan. ik isilka 2.

Ni, isilpean, Arkimedesen aldekoa ninduan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.

Osaba Joanikot etorri zitzaidan, isilpean, bisita egiterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

Gor batekin hizketan bezala, poliki-poliki, zure izen berria isilpean adierazten ahalegindu zara ezpainekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 24. orr.

-Zer gertatzen duk? -galdetu nion isilpean ondoko bati.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Isilpean egin omen zuen, Arrietak ezer jakin gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 243. orr.

Salaketa haiek isilpean eta ezkutuan egiten zirela: hain isilpean eta hain ezkutuan, non akusatuak ez baitzuen salatzailearen eta lekukoen berri jakiten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.

Jatekoa ere zuloan ezkutaturik jaten zuen, eta bestelako zerbitzuak ere isilpean egiten zizkioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Isilpean bizitzea dagokizula urte batzuetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 613. orr.

Gordean eta isilpean eduki dute haren izena 150 urtean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 69. orr.

Gogoeta ez batere samurren buruan, aurkikuntza isilpean edukitzea erabakitzen du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Jainkoek dituzte lurpean metal-meen zainak hazarazten, baina isilpean dauzkate, ezkutaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 115. orr.

Zu bazarela gauza sekretua isilpean edukitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 340. orr.

-Ez dut nik deusik ere gorde isilpean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

Grosrouvrek, aitzitik, bere lanak isilpean gordetzeko erabakia hartu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 345. orr.

Gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaira arte.  Elizen arteko biblia   Dn 12,4

Ea isilpekoa isilpean behar bezala gordetzen dugun biok.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 215. orr.

Isilpean gorde nahi zituen demostrazioak; isilpean iraun dute.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

Bonabenturak isilpean uzten ditu Perugiaren aurkako guda eta Frantziskoren presoaldia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 742. orr.

Bertze zenbaitek, anarteraino isilpean ibilita, lehen aukera zuten hura denen aitzinean higanot agertzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.

Beraz, isilpean pasatu beharko zuten muga Kataluniatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 237. orr.

Ezezaguna isilpean lurperatu zuten, Carril ezizeneko hura lurperatu behar zutela baliatuz zulo bakarrean gorpu bi sartuz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 143. orr.

Isilpean aterako dituzte, kamioi ustez huts horietan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 104. orr.

Ijitoen moduan ixilpean eta gauez gainera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.

4 isilpean2 (-en atzizkiaren eskuinean) -en isilean, -a jabetu gabe.

Bien isilpean, ni izana nintzen eztabaida horren lekuko, espaloitik beretik barrandan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

Otoi, orain arte ezkutuan gorde baduzue ikusia, aurrerantzean ere zuen isilpean bego.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 45. orr.

Nonbait, ez oso aspaldi lankideren batekin abentura bat izan zuen eta, Xavierren isilpean gorde ahal izango zuela uste izan bazuen ere, gure epaiketaren kontu horrek zuzenean eragin dio.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus