Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iseka 1 iz norbait edo zerbait barregarri edo irrigarri uzteko erabiltzen diren egite edo hitzak. ik burla, trufa1; irri.

Iseka eta iraina harroaren gauza dira, baina mendekua du zelatan lehoia bezala.  Elizen arteko biblia   Si 27,28

Iseka da, gorroto dugun gauza batean zerbait mespreziagarri badela irudikatzetik sorturiko Poztasuna.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 357. orr.

Tira, aita, iseka bat dirudi zure ateraldi horrek!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Handik hara, altzari bat gehiago bihurtu nintzen ikasgelan; alde batetik, mesedegarri gertatu zitzaidan hori, halaxe amaitu baitziren isekak eta irainak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 25. orr.

Beste batzuek isekak eta zigorrak, kateak eta kartzelak jasan zituzten.  Elizen arteko biblia   Heb 11,36

Isekak eta irainak jasaten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 99. orr.

Xeto, triste, bere tristura ezkutatzen saiatu zen, gure isekaren beldur.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 3. orr.

Berebiziko beldurra zuen gaizki aterako ote zen, aitaren isekagatik batez ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Hondaturik utzi zaituztete eta zuek berenganatzeko irrikaz zeuden beste nazioak zuetaz jabetu dira, isekaz eta irainez bete zaituztete.  Elizen arteko biblia   Ez 36,3

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hori, egiaz, iseka hutsa besterik ez baita.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 208. orr.

Hark niri plazan egindako iseka zirikatzailea: "E'tzea koldarra izango, ezta ba?".  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 104. orr.

Bost axola zitzaizkion amaren gaitzespeneko begiradak edo jendearen ageriko isekak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 145. orr.

Estoikoen kontrako iseka bat irakurri zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 136. orr.

Bere jarreraren aurkako isekak eta ziriak eraman behar zituelako etengabe.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

Ezingo nuke jasan beren errukia, ez beren asmo oneko isekak onez eraman.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Musu emango nizuke kalean aurkitzean, inoren iseka-beldurrik gabe.  Elizen arteko biblia   Kt 8,1

Aurrez aurre Draco Malfoy aurkitu zuen, ohiko iseka-aurpegiarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.

Iseka barreak egin dizkiote Korreori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 200. orr.

Harryri batere atsegina ez zen iseka-irria egin zion amaren beso artetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.

Ahotsak nolabaiteko iseka-doinua zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.

Amonak iseka-keinu bat egin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

Ahotsean iseka-gogoa igartzen zitzaiola, esan zuen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Iseka-antzean begiratzen dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.

Basatia eta aparta zuan [...] baina krudeltasun ukitu batekin, iseka oldar batekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ahaztuta al nituen lagun batek nik liburu batean azpimarratutakoekin bota zituen algarak eta egunetan jaso behar izan nituen irri-isekak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

• 5 adlag

Barre algaraka hasten dira pertsonaiak iseka eta irainka hasten direnean beren artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Irainka eta iseka hasi ziren hirugarrenarekin.  Elizen arteko biblia   2 M 7,10

Iseka ari dira eta zitalkeriak esaten.  Elizen arteko biblia   Sal 73,8

6 isekaz adlag

Lagunak isekaz ari zaizkit.  Elizen arteko biblia   Jb 16,20

Baina emakumeak, isekaz ari zitzaiolakoan, lotsaz esan zion: "Utz nazazu bakean zeure mantuarekin".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Tsiganokek zakar eta isekaz erantzuten zion beti.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.

Etxeko nagusia Sanchezen herri berekoa zen, eta Jose zuen izena; baina Pepinito esaten zioten herri osoan, isekaz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 203. orr.

Horrelako ezaguerarik ez duenak, isekaz hartuko nau; baina barre eta burla hauek ez didate minik emango, beren itsukeriak ematen didan tristurarena besterik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Isekaz eta txistuz hartu zituzten besteek Alberten hitzak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Beraren gizonak isekaz sarri esaten zion: "Ez zara mundura mottiko bat ekartzeko gauza izan".  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 78. orr.

Beste batzuek, aldiz, honela zioten isekaz: "Edanak daude".  Elizen arteko biblia   Eg 2,13

Zorte handia beharko duzue! -esan zuen ahots batek, isekaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 132. orr.

-Zeatik eroi zea, ba? -Stanek isekaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.

-Bere eskola prestatzera! -Ronek, atzetik, isekaz eta mespretxuz-.-Zu gabe joango ginela uste nuen -esan zion kazetari ingelesak, erdi isekaz erdi benetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.

7 isekazko izlag

Isekazko barre-algara labur bat egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 186. orr.

Isekazko algara batek erantzun zion ateraldi hari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.

Eta honekin guztiarekin Guilhermek lotsagorritu beharko zukeen, baina ez zen horrelakorik gertatu, aitzitik, bazirudien isekazko irribarrea bihurritzen zitzaiola ahoan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 187. orr.

Harry Blount itzuli zelarik, Alcide Jolivet isekazko ahotsez kantuan ari zela entzun zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 247. orr.

Eta isekazko ateraldi batekin trufa egin ordez, azalpen oso eta neurtu bat eman zion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

Hortxe dago! ez duzu entzuten? eta ziur nago isekazko imintzioak ere egiten dituela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 193. orr.

Bazirudien emakumearen hizkera lasaiak isekazko irri lotsati bat uzten zuela agerian-.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 51. orr.

8 iseka egin

Gaizkiaz iseka egitea ez da sekula gaizto.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.

Nire izumenari iseka egiten zioten!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 93. orr.

Jentil arrotz horiek jo ez nazaten eta iseka egin ez diezadaten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 31,4

Arrainak iseka egitera agertzen ziren urertzera, bizi-bizirik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

Badakit erori egin zela -esan zuen iseka egiteko inongo asmorik gabe.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 146. orr.

Ez zuen barre egiten iseka egiteko; haren barrea ondokoaren pozaz benetan alaitzen den emakume batena zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Egitasmoan Nafarroaren eskumenak eta araubidea urratzen dira, eta nafarrei iseka egiten zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Aralarrek esan du aldaketek Legebiltzarrari «iseka» egiten dietela.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

«Lotsa gabe iseka egin dute», gaitzetsi zuen Arizabalok.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Nori egin diozu irain eta iseka?  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,22

-A zer filma kontatzen ari haizena! -iseka egin zion Léak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 105. orr.

· Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten.  Elizen arteko biblia   Mt 27,31

Bazela bidelapur bat, Istanbuleko Sultanaren agintariei barre eta iseka gaiztoa egiten ziena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 194. orr.

Haiei barre edo iseka egiteko baimena ere eman behar litzaiguke.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 229. orr.

Emaztearen anaiak eta haren lagunek egindako isekak eta txantxak zituela gogoan erabaki hura hartzean.     «Bizia lo», 2003 - 12. orr.

Ez niri egin isekarik, badut eta nahikoa samin bestela ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus