Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gidariak irri antzeko zerbait egin zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.
Irriak, irainak, burla-haizezko oihuak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 151. orr.
Hobe negarra, irria baino; begitartea goibel egon arren, bihotza ondu egiten baita. Elizen arteko biblia Koh 7,3
Bortz minutu abantzu atxiki ninduten beirateaz harata esperoan, oro irri eta solas. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.
Beste motor batean, berriz, bost lagun, dena irri eta keinu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 43. orr.
Eltzepeko zotzaren txinpart-hotsa bezalakoa ergelaren irria, huskeria hutsa. Elizen arteko biblia Koh 7,6
Gaizki zaude ala...? -erran zidan kondesak, hala-holako irria ezpainetan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.
Kalapita horren erdian, Ezpondak, irria ezpainetatik galdu gabe, bere kokots bizar gabea ferekatzen zuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.
Entzuten ahal ez den irri bat. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 43. orr.
Irri batekin erantzuten dio, buruaz agur eginez, lotsatia baino gehiago maleziazkoa den irri batekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 19. orr.
Oraingo irria urduria izan zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.
Ez zen hori denen gustukoa izan, izan zen irri eta trufa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.
Azaroaren 16an, 4.30etan, antzerki, kantu eta irri. Herria 2003-11-13
Irria eragiteko esaten diren hitz likits antxak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Lagunei irria eragin zien nire jarrerak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 83. orr.
Irriari eutsi ezinik. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 45. orr.
Ni irriak salbatzen nau. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 18. orr.
Baina nolako irri goxoa! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.
Bere irri argiarekin eta bere musu goxoekin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 49. orr.
"Ikus arte" erranik pollikiño, irri ezti-ezti batekin. Amona Sinforosak barre egin zuen, saltzaileak irri zabala, eta amak irri inozo bat. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 35. orr.
-Zertan ari haiz? -Martin Mihurubikoak harridurazko irri mehe batez itaundu zidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.
Irri xaloa lorarazi nuen neure ezpainetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.
Begiraden eta irri mutuen esangura irakurtzen trebatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.
Bistan da irri xuri batekin egin nion galde hori... Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.
72 urte, xuxen xuxena zegoen, ona, lañoa, zuhurtziaz betea, irri xuri bat ezpainetan, enetzat zinezko anaia. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 82. orr.
-Zinez manera eztiak dituzu, Ermita adixkidea -dio irri larri batekin marexalak-. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.
Izeba Petuniaren irri faltsu ozena iritsi zen egongelatik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 18. orr.
Irri sarkastiko batez askatu nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 25. orr.
-Jaiki bai, esnatu ez oraindik -ihardesten diegu irri etsia ezpainetan, begiak idor eta mihiak totel. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 149. orr.
Haren irri ozenak bezero guztiak birarazi zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Artegatasuna irri bortxatu batez kukutu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.
Irri osasuntsua ezpainetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.
-Maialen zunan... -azaltzen zion anaiak, irri kokina begietan-. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.
Bere betiko irri zozoaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.
-Gauza fina -erantzun zuen Barchinik irri gaiztoz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 291. orr.
Gizonak, orduan, irri isekariz: […]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.
Afifi andereak, orduan, irri asaldatu batekin: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.
Isilka ia dena esaten zuen irri maltzur-aire batekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.
ik irrimaltzurka.
Jauntxoari irri ikus ezina eskapatu zitzaion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.
Ttipiren irri-algarak egun horietako eguzkia bezainbat gorritu ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.
Afifi anderea, irri firfira ezpainetan, adeitasunez mintzatu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.
Irri gogoa bermatu zitzaidan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 74. orr.
-Harekin irri partida ederrak egiten genituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 181. orr.
Zer duk hik eskua hain idorra, Kattinak ez nahi ukaiteko?, eta gaitzeko irri zafla bota zuen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.
Egun batez, ordea, denen irri-bazka izateaz nazkaturik, mututasun erabatekoan kiribildu zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 107. orr.
"Zer esaten duzu?" sinesgaitz, irri doinuz, Larraitzek. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 148. orr.
Sinbadek begietan beti izaten zuen irri-keinu zorrotz harekin begiratu zidan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 138. orr.
Irri-joko haiek egiatzat hartzeko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.
Irri-esanak eta hitz politak ez dira burugogorretan sortzen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 160. orr.
Babiloniako erregeari irri-kanta. Elizen arteko biblia Is 14,3 tit
Neska txarrei buruzko irri-kopla lizuna kantatzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.
Ez duzu irri antzerki bateko tonto lapikoa izan nahi, ezta? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 230. orr.
Orduan nirekin heldu den emaztekia eranzten hasi da, baita biluzgorri gelditu ere irri-arra batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.
Mundu guztia irri-ajajaka hasi zen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 173. orr.
· izond Zirikatzaile eta irri-gaizto samarra. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 145. orr.
Bera da hemengo jostakina eta irri-ontzia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.
Ttipi bere bulegoko atean nuen, irri-zabal. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.
· Biok irri-algaraka hasi baikinen, inguruko ikusleen bekozko beltzei soraio. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 45. orr.
Halakorik adituta, ordea, Charly irri-ajataka lotuko zitzaidan bere hartan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.
Eta irri garden bat, ume irri bat, lokarturiko etxearen isiltasun handian txirula baten txorrotxio samurra zirudiena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.
Orduan agureak, berriz fartsa honetako errege, garaipen-irri zoroak, basatiak, bota zituen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 129. orr.
Aitatxiren soa ikusiz, garaipen irria ezin izan zuen saihestu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 165. orr.
Hala nola, Amanda Aizpuriete hor aurrean, lotan ere zorion-irria dario eta. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.
Harryri batere atsegina ez zen iseka-irria egin zion amaren beso artetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.
Etxarteren ezpainek burla irria marraztu zuten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 75. orr.
Gutizia hark eragindako irribarre onbera bat zebilkion jostalari aho aldean, eta behin tranbiara igo eta txartela ordaindu zuelarik, gidariari egindako adeitasunezko diosal-irri zabal bilakatu zitzaion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Itzuli zenean, alimaleko pizti-irria zeraman: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.
[...] -esan zuen Peevesek santu-ahotsez, baina begietan deabru-irria zuela-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.
Hara da hura heldu girlanda fantasiatsuz horniturik, irribelar, asun, bitxilorez, eta orki-lili luzangoz. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 189. orr.
Guk irri egin dugu denak irrika hastean, eta txalo ere egin dugu denak esku zartaka hastean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 319. orr.
Harekin batean egin nuen irri, ozenegi beharbada. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.
Irri egin genion, eta gordinkeriaren bat bota ere bai. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 49. orr.
Irri egiten zuen eguzkiak, soroko ihintzetan dirdirka. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.
Hauteskundeak: bada irri egitekoa. Herria 2004-02-26
-Niri ere bai! -irri egin zuen gizonak-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 176. orr.
Diru sobera diagu guk, gero! irri egin zuten. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 253. orr.
Irri egin zuen halako batean berak, eta irri gero nik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.
Hain suturik egon ez banintz, muturrera eginen niokeen irri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Mugitu gabe zintzilik zegoen katua ikustean irri egin zuen maltzur. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 120. orr.
Ederki egingo dute irri gure kontura. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 108. orr.
Zaindariak gogotik egin zuen irri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.
Hamidak, ostera, ez zion irri egiteari utzi: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.
Neskatxak, irri egitearekin batera: […]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.
Saski beteak ikusiz atseginez irri egin zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.
Bere buruari irri egin nahi balio bezala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 93. orr.
Nik biziki maite dut irri egitea eta irri eginaraztea. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 18. orr.
· Guztiok egin genuen irri eta barre. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 90. orr.
Atera behar duzu, hemengo mutilak ezagutu, irri apala egin zuen, niri beha. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 48. orr.
Irri zabar bat egin zuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.
Irri xitala egiten du fededunak jeneralean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.
Gorriak irri gaiztoa egin zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 168. orr.
Potzolok irri burlatia egin zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.
Raduan Husainik berak ere irri zabala egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.
Gazteak irri antzeko zerbait egin zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.
Denek begiratu zuten On Camilloren leihorantz, irri-gaizto eginez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 103. orr.
Baztertzen ninduten eta errientsa nitaz trufatzen zen, gaineratiko haurrak irri eginaraziz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.
Nik biziki maite dut irri egitea eta irri eginaraztea. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 18. orr.
Irri eginarazteko jokoak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 19. orr.
Irri eginarazi zidan bat-bateko burutazioak Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 77. orr.
Karikaturak dira, baina mamuak dira; batzuk irri-egingarriak dira, denak dira izugarriak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.
-Biziki irri egingarria zara Amaia... Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.
Bakoitzak berea egiten du eta filma guzian irri egiten da nasaiki, hain irri egingarriak diren jokolarien arteko harremanak. bat-batean oroitu nintzen, irakasleak nola hormetan edo eskola gelaren minean zegoen berogailuaren inguruan, gehiengoaren irri egingarri, hitz bat edo beste trebes ahoskatzen zutelako, auzoko lagunak dekalkatzen zituen. Herria 2001-06-07
Gutun luzeak idazten zizkidan bere estilo dotore eta irri-emangarrian. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.
Gertaera grotesko eta irriemangarriek, dena dela, ez diote gizatasun izpirik ere kentzen historiari. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.
Aireak irri eragiten zigunan; gure begien soa elkartzen zinan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.
Bere antzezlan irri-eragingarri bateko pertsonaia baten hitzak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 110. orr.
Portaera irri-eragingarriak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.
Gattermannaren esanera bromobentzenoa edo metilo-bioletoa prestatzea dibertigarria zen, are irrieragingarria. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.
Gauza sinple hunkigarriak, omore onezko hitz eztiak, irriegingarriak ere artetan irakurtuz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 170. orr.
Mariri beste irri karkaila bat atera zitzaion, eta beste biek ere irriño bat egin zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.
Bere hitzei irri-karkail ozen batzuekin eman zien azken puntua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.
Mentxuren algarak luzatu zuen Santosen irri-karkaila. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 102. orr.
· Irri-karkailaka lotu zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.
Leher gaizto egiteraino hasi zen irri karkaraka. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 234. orr.
Unetik unera irri karkaraka itotzen zen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.
Eta bizkaitarrak trufaka eta irri-karkaraka ekin zion berriro. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 535. orr.
Galdetu nion, irrimirri apur batez baina betiere errespetuz, ea zein aldartez ari zitzaidan, kosmikoaz ala beste batez. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 24. orr.
· adlag Pepponek, mahaian ukabilkada bat joz, besteak isilarazi zituen, irri-mirri hasiak zeuden eta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 125. orr.
Ehun zaldun nabarrak ere bai zaldien gainetan, denak bibotedun, denak irribarretsu, denak irri-mirri. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.
Ohe-buruan, anaia nagusi Felix eta arreba Ernestina irri-mirrika daude begira. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 24. orr.
Azkenean motorra muntatu eta martxan jarri nuenean, berak irri-murrika egin eta "Bravo" esan zuen, besterik ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.
Haren irri-murrika bizarpetik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.
· adlag Baina tipoak ez du deus esatekorik, bere Louvre osoa neska ukitu ahal izateko aitzakia besterik ez, agure lizun halakoa, eta gainera, niri irri-murrika. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.
Felicitasek bere lehen irri murritza oparitu zidan, kukuka, bere ezpain artetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.
Irri murritza utzi eta barre algarari eman nion. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 203. orr.
Neskak eskua eman eta begiratu zidanean, irrimurritza egin zidanean, esan zidanean seguraski zineman lan eginen zuela, berarengatik interesatzen hasia zela zinemaren mundua ere. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.
Eta neskak irrimurritzaz: "Baina maniobrari jauna, nik itsuitsuan ere saltzen ahal ditut txartelak". Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 38. orr.
Medikua, abokata, lege gizona, armadako aitzindaria, erregea, teologoa eta predikaria, bakoitzaren berezitasunak xeheki azalduz eta irakurleari zenbait irri xafla eginaraziz ber denboran. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 202. orr.
Aperitifa hartu, afaldu, irri xafla batzu bota eta Gérard ere lasaitzen da, hastapeneko mutur tzarra alegeratzen zaio. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 94. orr.
Bazkari denboran eta ondoan ere entzun izan baita bakarren irri xaflak eta kantuak. Herria 2004-09-30
Zer irri zaflak eta karkailak egin ditugun horier begira, ez baita kalte artetan bederen, egun guzietako griñetarik baztertzeko. Herria 2004-10-14
Itxura horien aitzinean zer balio du asko borondate oneko politikariek piztu eztabadak, afera irringarria balitz, zer irri zaflak egin ginezazken zuen astokeriez. Herria 2003-11-06
Zonbat karkaila ta irri zafla ba ote dituk sorturik. Herria 2003-01-14
Jendearekin elgarrizketa bat baitzen, denen irri zafla eder batzuez noiztenka moztua. Herria 2001-02-08
Ostatura bertze hiru lagun sartu dira, xutik daude eta nahiko azantz egile handiak dira, irri zafla ozenak botatzen dituzte noiz nahi. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 62. orr.
-Zer duk hik eskua hain idorra, Kattinak ez nahi ukaiteko?, eta gaitzeko irri zafla bota zuen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.
Kristinak irri zuri bat egin zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.
-Bejondeiola! -esan zuen txinpartaka irri zuriz-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.
Irujori bost, zeharkako begirada eta irri zuria ezpainetan, bera da oilategiko oilarra. Berria - Kirola 2006-02-09
Baina duela zenbait hilabete, hemen Irlandakoa bezalako prozesu bat egin zitekeela erraten genuenean, beste diputatuek irri zuriarekin erantzuten ziguten. Berria - Harian 2006-03-23
-Bikaina! -irri zuriz erantzun Teresak-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.
Hipokrisiak eta irri zuriek gela osoa gainezkatu zuten. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 197. orr.
Hots, lan ederretan sartzen ari da Blair ere, irri zuria egiten dioten beste europearen artean. Herria 2005-06-30
Eskalatzaileak irri zuri batez eman zion azkenburu esaldiaren nabarrari, gibelasmoaz inolako dudarik geldi ez zekidan.· Osabak berak lotsa handirik gabe eta irri zuritxo batekin aitortzen du mozkor galanta eta emakumezale porrokatua dela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.
Baina sobera ageri da zein irri zuria den. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 125. orr.
Zer moduz hemengo oporretan? galdetu zioten irrizuri. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 219. orr.
ala irri (4); aldiz irri (6); amak irri (6); are irri (4); baina irri (12); berak irri (6); bere irri (23); bertze irri (9); beste irri (12); beste irri bat (4); buruari irri (5); da irri (6); dena irri (7); du irri (7); edo irri (4); egin zidan irri (6); egin zuen irri (7); ere irri (37); ere irri egin (10); ere irri egiten (6); eta irri (166); eta irri egin (20); eta irri egiteko (5); eta irri egiten (19); eta irri hura (6); eta irri karkaraka (8); eta irri maltzur (4); eta irri zabala (4); ez irri (4); ez zuen irri (4); ezpainetan irri (10); gaitzeko irri (4); gizonak irri (5); guztiek irri (5); halako irri (6); haren irri (11); hari irri (4); herriz irri (4); hire irri (4)
irri ajataka (8); irri algara (13); irri algarak (5); irri algaraka (4); irri artean (9); irri bat (48); irri bat ezpainetan (8); irri batean (6); irri batek (4); irri batekin (18); irri baten (5); irri batez (14); irri bortxatu (5); irri bortxatua (5); irri ederrak (4); irri edo (6); irri egin (225); irri egin du (13); irri egin eta (10); irri egin gabe (4); irri egin genuen (6); irri egin nahi (6); irri egin nion (6); irri egin nuen (12); irri egin zidan (19); irri egin zion (12); irri egin zuen (73); irri egin zuten (8); irri eginarazi (8); irri eginarazteko (4); irri eginarazten (9); irri eginen (16); irri eginez (20); irri egingo (8); irri egitea (14); irri egiteari (5); irri egiteari utzi (5); irri egiteko (49); irri egiteko gogoa (7); irri egiteko parada (4); irri egitekoa (4); irri egiten (156); irri egiten du (4); irri egiten dut (5); irri egiten dute (5); irri egiten ere (4); irri egiten hasi (5); irri egiten nuen (4); irri egiten zidan (5); irri egiten zion (5); irri egiten zioten (5); irri egiten zuela (5); irri egiten zuen (14); irri egiten zuten (13); irri egiterat (4); irri eragingarria (4); irri eta (82)
irri eta barre (4); irri eta irri (6); irri eta solas (6); irri eta trufa (7); irri etsi (14); irri etsi bat (10); irri ezin (8); irri ezin zabalagoa (6); irri ezti (6); irri firfira (25); irri firfira bat (9); irri firfira ezpainetan (5); irri gaizto (6); irri gaiztoa (7); irri gaiztoz (9); irri goxo (7); irri goxoa (7); irri gozoa (4); irri handi (4); irri herabe (4); irri hura (24); irri hura egin (6); irri inozo (5); irri inozo bat (4); irri karkail (4); irri karkaila (25); irri karkailak (10); irri karkailaka (10); irri karkailetan (4); irri karkara (6); irri karkarak (7); irri karkaraka (34); irri karkaraka hasi (18); irri labur (7); irri malizios (5); irri malizios bat (4); irri maltzur (25); irri maltzur bat (7); irri maltzur batekin (4); irri maltzurra (16); irri maltzurrez (8); irri murrika (5); irri o (4); irri oa (4); irri pikaro (5); irri pikaro bat (4); irri pollit (4); irri solas (4); irri txiki (8); irri txiki bat (6); irri urduri (6); irri urduri bat (4); irri zabal (20); irri zabal bat (4); irri zabal batek (4); irri zabal batekin (5); irri zabala (27); irri zabala egin (13); irri zafla (6); irri zuri (7); irri zuri bat (4)
baina irria (5); bere irria (6); eta irria (14); eta irriak (8); gaztearen irria (5); gure irriak (5); haien irriak (5); haren irria (11); haren irriak (4); irria ahoan (4); irria baino (4); irria egin (4); irria eragin (6); irria eragiten (5); irria eta (14); irria ezin (4); irria ezpainetan (43); irria sortzen (5); irriak eta (15); irriak ez (4); irriz irri (5); lehen irri (4); maria sarak irri (4); nik irri (8); nik irri egin (4); nuen irri (4); sarak irri (6); sarak irri egin (6); zen irri (11); zer irri (5); zidan irri (10); zion irri (4); zitzaion irri (4); zuela eta irri (4); zuen irri (27); zuen irria (6); zuten irri (6)
beti irriz (6); denak irriz (7); dio irriz (4); erdi irriz (10); ere irriz (6); eta irriaren (5); eta irriz (27); eta irriz hasi (5); ez zen irririk (4); hasi zen irriz (4); irriari eutsi (7); irrien artean (4); irririk egin (5); irririk ez (5); irriz ajataka (4); irriz ari (36); irriz ari zen (14); irriz ari ziren (5); irriz eta (19); irriz hartu (4); irriz hasi (47); irriz hasi zen (28); irriz hasi ziren (7); irriz hasten (4); irriz irri (5); irriz karkailaka (48); irriz karkailaka hasi (24); irriz lehertu (7); irriz lehertu zen (6); irriz lehertzen (7); kantuz eta irriz (4); mona irriz (4); mona irriz hasi (4); zen irririk (4); zen irriz (5); zuen irriz (7)