Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burla (ETCn 3.587 agerraldi) 1 iz iseka. ik trufa1 .

Auzoko herrien isekagai egin gaituzu, ingurukoen burla eta barregarri.  Elizen arteko biblia   Sal 44,14

Kastela adinduaren jazarria hunkigarria zen, solasaren hein horretan eta Philippek burla merke zeukan: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.

Burla sumatu nion bozean baina baita, lehenbiziko aldiz, ontasun pixka bat ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 55. orr.

Lasaigarria izan zen astelehenean ikastetxeko zalaparta eta zirriparrara itzultzea, han beharturik baitzegoen beste gauza batzuez pentsatzera, nahiz eta Draco Malfoyren burlak jasan behar izan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 152. orr.

Kongresuak egin duena burla bat da.  Berria - Harian   2005-04-20

Orain artean ikusten ari garena, komunikabideetan "erlatibisten" burlak eta irainak ugaritzea eta geroz handiagotzea besterik ez da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.

Eta erraz egiten didate burla baina nik ezin diet burla hori bihurtu.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 77. orr.

Ohikoak ditu mespretxua eta burla.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 32. orr.

2 (izenondoekin)

idazleek joera handia daukate burla orokorrak egiteko edo, beste era batera esanda, mundu guztiari barre egiteko. Lurrera jausi da aurrean dituenen burla algaratsuak sortuz.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 117. orr.

Esan daiteke, beraz, burla pertsonalizatua zela Faulknerrena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 117. orr.

"Zuentzako hortaz", Amaiak burla gaiztoz, "eta ondo pasa".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 103. orr.

Ezin ditu burutik uxatu haien ziriak, haien burla on-usteko nahiz txantxa gaiztoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Ezezko garratzak, ordea, berandu bezain argi erakutsi dio burla gorrizkoa zela atseginezkoa uste zuen irria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Burla-hitzak gaitzetsiz, promes egin zioten aho batez Santuari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

Eta horrek are gehiago amorrarazten ninduen zerengatik nik ere burla-izen eta goitizen sentitu bainuen betidanik Golubtxik izen hori.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.

Gazteek onartu zutenez, aurtengo ikasturtearen hasieran kolpetxoren bat eman zioten eta burla ekintzaren batean parte hartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Haren kantu, marmari, txio, txistu hartan burla nota klaroa zegoen, burla ageria!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Herrestaren ustegabeko azalpenak burla-gogoa hazi zion, fedeak tanpez aingerututako Kastelari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.

4 burla egin

"Emango diate asko! -egin zion burla Sebastianek-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Herrietan burla egiten zioten.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 25. orr.

Burla egiten ari zatzaizkit.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 221. orr.

-Niri burla egiten ari zara -esan zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.

Lotsaz nahasturik geldi bitez burla egiten didatenak!  Elizen arteko biblia   Sal 40,16

-Ume mordo bat da -burla egin zuen Lizak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 202. orr.

Ted Williams, golferako jantzita, sartu zen isil-isilik eta irribarrez, burla egin zion atzetik Solomon jaunari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 182. orr.

Horregatik edo burla egin nahi ziolako Virgioliori.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 145. orr.

Adarra jo edo burla egin nahi diguzue?  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Bi artikulutan gutxienez esaten die bertso eskoletara joaten diren gazteei ez etsitzeko, segitzeko aurrera, burla egingo dietenik eta kritikatuko dituztenik faltako ez den arren.  Berria - Kultura   2006-02-14

Hoa jaun horrekin, eta begiratu berari burla egitetik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 105. orr.

Psikiatra jaunak muturrera burla egiteagatik kobratzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

· Baina burla eta barre egin zieten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,10

Haurrek abitu arraro eta latzez jantzita ikusi zutenean, burla eta irain asko egiten zioten, zoro bati egiten zaion erara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 952. orr.

-Ez egin burlarik -agindu zien gerlariei-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 189. orr.

Otoi, ez egin niri burlarik, eskola-lagun hori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 39. orr.

Matiasek pentsatu zuen Miguelek berak hartu ziola telefonoa, baina itxaroteko esan ziola, burla apur bat egiteko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 127. orr.

Gaurkoan bista laburreko Zarteiako nagusiaz burla ausarki zegiten herritarrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

5 burla-burlaka

Baina, azkenean, Tabirak irribarre egin eta burla-burlaka esan zion: [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.

6 burla-haize ik burlaize.
7 burla-aire ik burlaire.
8 burlan adlag burla eginez.

"Hesseren liburu artean eman nahi duzu denbora guztia", esan nion burlan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.

Burlan dakote ihardesten demokratek, segur etzutela ontsa konprenitu Amerikanoek Bush presidentgaia.  Herria   2001-04-05

Galdegintza entrexanten burlan, arrapostua ere hala hala, biak oroitzen baitziren Aldudeko partida ondoko pilota ukaldiaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 120. orr.

9 burlaz adlag burla egiten.

Ez dirudi burlaz ari denik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.

Isekagai bihurtu natzaie, ni ikustean, buruari eragiten diote burlaz.  Elizen arteko biblia   Sal 109,25

Niri begira, gainera, burlaz legez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 56. orr.

10 burlazko izlag

Hori txatxuita! -xuxurlatu zidan Danek, eta burlazko agurra egin zion Georgeri, oraindik atzeraka zihoan itsasoari begira baitzegoen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Begirada gogorturik, ezpain artea zabaldu zuen, burlazko keinu bat saiaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

Dei egin zien Peterri eta Johni eta Michaeli, baina burlazko oihartzunak baino ez ziren entzun bueltan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 79. orr.

Burlazko geriza batek arindu zion jarreraren zuria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 75. orr.

Gurasoek, ez baitzien eman inolako esplikaziorik, ez zioten barkatu, ez zeremonia baliogabetu izana, ez egindako gastuak, ez beren lagunen begirada burlazkoa ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus