Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hats egin du dado-potoaren ahoan, eta, potoa airean astindu eta gero, mahai gainean irauli du. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.
Iraulita jarritako katilu bat. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.
Oihal-etxola batera heltzean, jo eta irauli egin du, eta oihal-etxola azpikoz gora erori da. Elizen arteko biblia Epa 7,13
Tinta-ontziak hartu eta gela osoa zipriztindu zuten, liburuak eta paperak birrindu, horma-irudiak urratu, paper-ontziak irauli. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.
Gerra-gizonek, upela irauli, eta mutiko bat aurkitu zuten hantxe. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 109. orr.
Eta trukalarien diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen. Elizen arteko biblia Jn 2,15
Autobian irauli omen da kamioi bat, platerez kargatuta zihoana. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.
Jendearen bultzadak gero eta bortitzago, iraultzeko zorian zegoen kalesa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.
Gudu-gurdiak eta gurdikoak irauliko ditut, eta zaldiak eta zaldizkoak eroriko dira, batak bestea ezpataz jota. Elizen arteko biblia Ag 2,22
Erantzuteko presaren presaz, Harryk ia irauli zuen tinta-botilatxoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 204. orr.
Golderik ez bazuen, aitzurraz iraul zitzakeen soroak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 475. orr.
Baratzeko lurra irauli arren, Eugeniaren hondarrik ez zen kausitu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.
Mendiak erroetatik iraultzen ditu. Elizen arteko biblia Jb 28,9
Arineketan igoko zara ontzi gainera eta astia izango duzu oraindik izotz tontor handi bat zatiak galtzen eta iraultzen ikusteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.
Baina zoritxarrez ontzi txikia irauli egin zen; gidariak igeri egiten zuen bitartean, Jakobo anaia hondora joan zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.
Batel bat, ordea, irauli egin zen; patroi zihoan mutil kozkorra, ez ni baino askoz handiagoa, ibaiaren erdialdera erori zen, beste bi arraunlarirekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.
Iraulitako txalupa baten azpian, oinez. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.
Gobernua iraultzeko arriskuan jartzeraino. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 264. orr.
Emakumeak Historia iraultzen ari dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 282. orr.
Hesi sozialak hautsi eta lege guztiak iraultzearen lilura. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.
Errai guztiak azpikoz goiti ezarriak neuzkan, ingeniari pitzatu batek diseinaturiko atrakzio deabruzkoak irauliak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Eta, berriro ere bihotza irauli zion goibelaldiari eusteko indarrik gabe. nekazariei buruzko klixea irauli nahi zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 524. orr.
Horrela, Maltzurkeriak mundu osoa erraustuko du, bidegabekeriak ahaltsuen tronuak irauliko. Maistra berriaren etorrerak azpikoz gora irauli zuen nire bizitza. Elizen arteko biblia Jkd 5,23
Erabat irauli zuen auzia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.
Kantek gure ezagutzaren eta izatearen adigaiak irauli ditu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.
Bere iluntasuna iraultzen duen lur zahar honen dardaraldia. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 145. orr.
Kuhnen "paradigma" nozioak irauli egin zuen zientzia ulertzeko modu estandarra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.
Mendebaldeko moralaren historian, menderatuek, kristauek, ahulek, nagusia indarrez garaitu ezinik, balio horiek irauliko dituzte. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.
Hitz ordena iraultzeak dakartzan ondorioak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 123. orr.
· Zanpatzen gaituen historia intelektual dogmatiko guztia errotik iraul-gaindituz. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 9. orr.
Txanbilak gora jasoko dira, eta ardatzera iritsi ahala, iraultzen joango dira jasotako ur guztia depositu batera isuriz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.
Eltze bat ikusten dut irakiten, iparraldetik hegoalderantz iraultzear. Elizen arteko biblia Jr 1,13
Nor da hodeiak zenbatu eta zeruko pegarrak iraultzeko bezain jakintsu. Elizen arteko biblia Jb 38,37
Petaka neure ezpainartera irauli nuen; bere onera itzultzean, hutsik zegoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
Poltsa komun-ontziaren gainean iraultzen dut. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.
· Lucyk garbituta ekarri ditu patatak: saski handi batera iraulita garbitu ohi ditu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.
Hondarrez beteriko kamioiek bezala: bidearen amaieran zama irauli, hondarra hustu, eta beste bidaia bat hasi, hondar gehiagoren bila. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.
Gure Super-Constellationa apur bat aurrerantz iraulia zetzan, ez gehiegi: aurreko gurpilak zeuzkan bihurrituta, hondarretan hondoratua zelako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.
Bere gorputzaren pisu guztia txakurraren gainera iraultzen du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.
Lurrean etzan eta nire gainera irauli dut zakarrontziaren edukia. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 77. orr.
Trena esparruaren gainera irauli zen eta oroitarria txikitu zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.
Jerusalem, estali dolu-jantziz, irauli hautsetan. Elizen arteko biblia Jr 6,26
Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrera itxi zuen. Elizen arteko biblia Mk 15,46
Eskuak bihotzera eramaten zituzten, begiak gora iraulita. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.
Xuxurlaka hitz egiten hasi zitzaion, begiak bizi-bizi irauli: [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 177. orr.
Baina begiak zerurantz iraulirik, akabatu zuen: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.
Eguzkia irauliz joan zen gauzen gainetik eta beren itxura itzuli zien. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 163. orr.
Nire alde irauli zituen bere indarrak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 25. orr.
Giza bizitzaren zergatia eta zertarakoa aztertzera irauli zuen bere ahalmen osoa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.
Laneko kontuetara irauli nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.
Bere idealetara iraulia bizi izan zelako. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 47. orr.
Borrokan isuri nintzen teklatura iraulitako ene eri gogortuekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.
-Denetarik dun zaku miresgarri horretan -solasa bertze noranahi iraultzeko gogoz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.
Dianaren irriñoaren oroitzapenak lagundu ninduen orria iraultzera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 253. orr.
Baina opila mozten hasi zenean, platera altzora irauli zitzaion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.
Okerbidean iraulitako gaua kolpe bakarrean zuzentzeko bezainbat. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 28. orr.
Mundua itzultzen hasten da, mundua hitzetara iraultzen eta bihurtzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.
Itzulpen hori, ordea, modu lasai eta egokituan egin dugu, testua hitzez hitz iraultzeko xederik gabe. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.
Gauza zerutarrak gogoan iraultzen zituen bitartean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1000. orr.
Baina Frantzisko, bidean geldirik, anaiari esan ziona buruan iraultzen hasi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 615. orr.
Burutapenok barnean irauli ostean, ikuskariaren interpretazioa eman zuen: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.
Marinelak dado-jokoan hasi dira barrika irauli baten ipurdi gainean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.
Kanpai irauli bat zen, edo, nahi bada, kukufraka-korola bat, lau metro zabal eta altzairu trinkoan egina. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.
Ur zikinen ontzi irauliei. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 20. orr.
Hilotz usainak erakarria zuen, inola ere, zaborrontzi irauliak hegal-usoak bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.
Argazki batean txalupa irauli bat ageri zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.
Etxabere hilak, basapizti galduak, arbola irauliak edo pareta zahar eroriak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.
Adibide erraz eta garbi bat [...] perspektiba iraulia deitzen denarena da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.
Ikur nagusiaren azpian zubi irauli itxurako diakritikoa jartzea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.
Euskalki batzuetan eta garai batzuetan txistukari apikariak irauliak ere badiren edo izan ote diren ikertzea merezi lukeen arazoa da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 41. orr.
· Hobi bat, sei txakur heldurentzat: lur irauli berrian ere, ia ordubete behar du, eta amaitzen duenerako minbera du bizkarra, minbera besoak, eta min du eskumuturrean ere. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.
Lur irauli berriaren hezea zekarren haizeak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 80. orr.
Itzultzeko irrikaz, grinatsu irauli dugu lurra azpikoz gora, lubakitik kanpora egin nahian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.
Maistra berriaren etorrerak azpikoz gora irauli zuen nire bizitza. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.
Irauli egin dira balioak azpikoz gora. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 252. orr.
Eta zer da gertatzen? ume erdaldunek euskara ikasi baino lehenago dutela bere eskolakide euskaldunek ikasten erdara, helburua gainetik beheiti irauliz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 68. orr.
Goitik behera irauli zuten hiria; asaldaturik zebilen mundu guztia, nahiz eta inork ez zuen tutik ulertzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.
Baina badabiltza hor norbaitzuk zuek nahasten eta Kristoren berriona goitik behera irauli nahian. Elizen arteko biblia Ga 1,7
Hego Amerika goitik behera irauli eta gero al hator hona, Euskal Herria ere iraultzera? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 85. orr.
Belarretarako gurdiak eta kamioiak, omnibusak eta iraul-orgak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 94. orr.
atera eta irauli (3); auto bat irauli (7); barrena irauli (3); barrenak irauli (3); bat irauli (27); bat irauli da (3); bat irauli egin (10); bat irauli zen (5); batek irauli (3); behera irauli (6); bihotza irauli (7); bihotza irauli egin (4); dena irauli (3); egoera irauli (14); egoera irauli egin (3); egoera irauli nahian (3); erabat irauli (5); eta irauli (19); eta irauli egin (8); gainera irauli (5); goitik behera irauli (6); gora irauli (3); hori irauli (7); irauli ahal (3); irauli behar (8); irauli beharko (4); irauli beharra (6); irauli berriaren (3); irauli da (7); irauli du (7); irauli dute (3); irauli edo (3); irauli egin (64); irauli egin da (3); irauli egin du (4); irauli egin zen (22); irauli egin zituen (3); irauli egin zitzaion (4); irauli egin zuen (6); irauli egingo (5); irauli egiten (7); irauli eta (36); irauli ez (4); irauli nahi (7); irauli nahi zuen (3); irauli nahian (4); irauli nuen (3); irauli ondoren (4); irauli zen (23); irauli zen atzo (3); irauli zituen (7); irauli zitzaion (6); irauli zuela (3); irauli zuen (31); irauli zuten (6); kamioi bat irauli (13); lur irauli (5); lur irauli berriaren (3); lurra irauli (5); mahaiak irauli (3); markagailua irauli (3); mundua irauli (4); traktorea irauli (5); traktorea irauli eta (3); zeharo irauli (3)
atera eta iraulita (3); autoa iraulita (5); autoa iraulita geratu (3); baiona iraultzen (21); baiona iraultzen plataformak (4); bat iraulita (3); egoera iraultzeko (17); eta baiona iraultzen (3); eta egoera iraultzeko (3); eta iraulita (6); eta iraulita geratu (5); eta iraultzeko (4); iraulita geratu (10); iraulita geratu zen (9); iraultzea lortu (3); iraultzeko asmoz (3); iraultzen ari (5); iraultzen ditu (3); iraultzen du (5); iraultzen duten (3); iraultzen eta (5); iraultzen hasi (3); iraultzen hasi zen (3); iraultzen plataformak (4); iraultzen zituen (3); iraultzen zuten (3); lurra iraultzen (5)