Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Deiadar egingo dute zuregatik, garratz egingo garrasi, errautsez burua estali eta lurrean iraulkatuko. Elizen arteko biblia Ez 27,30
Iraulka zaitezte hautsetan Bet-Leafran. Elizen arteko biblia Mi 1,10
Kumeak bihurritu eta iraulkatu egiten ziren, atzera eta aurrera ipurdiaren eta sabelaren gainean biraka, batak bestea zokoratuz, elkarri atximurka, amaren inguruan elkarri bultzaka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
Arnasa nola aldatzen zaion entzutea, plazerez nola iraulkatzen den, aurpegia nola pizten zaion... Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 253. orr.
Guri txanotik heldu, lurrera bota, elurretan iraulkatu eta makilaren kozkor guztiekin astintzen gaituenean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 958. orr.
Lurraren bizkar azpian ibai ezkutu asko dabilela, olatu indartsuetan harri murgilduak iraulkatzen dituena. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.
Horrela sua urrun botatzen du, eta hautsa lekutara zabaltzen eta belztasun zarratuko kea iraulkatzen du, eta aldi berean pisu izugarriko haitzak jaurtitzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.
Zintzoak urrundu egiten dira horrelakotik eta ez dira bekatuetan iraulkatzen. Elizen arteko biblia Si 23,12
Adela sartzen eta salmahaira hurbiltzen ikusi nuelarik, bihotza iraulkatu zitzaidan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.
Bere lanetan hainbat kultura, hizkuntza, erlijio eta ideologiatako narrazio nagusiak berrirakurtzea, iraulkatzea, interpretatzea, narrazio teknika berriak trebeziaz baliatuz. Berria - Kultura 2006-04-25
Emakumeak historia iraulkatzen ari dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 279. orr.