Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uzkaili, uzkail, uzkailtzen (orobat uxkaili g.er., uzkaldu g.er., uzkali eta uzkaildu g.er.) 1 da/du ad irauli, azpikoz goratu.

Gure beharren egiteko untzia, bagoiaren erdi erdian zena, uzkaili zen, eta barnekoa, ondoan etzanik zeudenen gainera ixuri.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Belarretan ari zelarik gune patartsu batean, trakturra uzkaili zaio Fagaldeko Pantxix Harispuru gazteari, azpian hartuz laborari dohakabea.  Herria   2004-07-01

Hor gaindi zabilan donazahartar neska gazte baten autoa uzkaili da eta lau errotak airean gelditu.  Herria   2002-12-12

Lerroka jartzen ziren gizonak, pikotza eder bat eskutan, eta, neurrian, denek batean, altxatzen zuten eta gero lurra uzkailtzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.

Gainean jartzen zitzaidan oldarrean, ni bizkarrez atzera uzkailiz, eta oihuka hasi ginen bozkario eta plazer betean biok, hain geunden zoriontsu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 103. orr.

Jaikitzerakoan, aulkia uzkaili nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 126. orr.

Autoa bat-batean uzkaili da eta 200 metretan barna erroiztu behereko errekaraino.  Herria   2005-04-21

Karroa eta zaldunen segida iritsi zirelarik, jende andana batek baztertu behar ukan zuen, kasik uzkaili baitzituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

Hondartzan, ontzi batzuk uzkailiak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 133. orr.

2 (gauza abstraktuekin)

Bazegoan Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat [...] teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena, sinesten zuèn mundua irauli eta uzkailiko ote zitzaion beldur. Bi puntuzko ondasuntsu, Bidasoaz bi aldeetan mugakide, hendaiarra bata eta irundarra bestea, arma kontrabandotan ari Madrileko gobernua uzkailtzekotan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.

Egun, monarkia feudala uzkailtzeko desira eta aldarrikapena gizarte osora zabaldu da.  Berria - Mundua   2004-06-03

Jakobino sutsuenek Pariseko boterea uzkaili eta politikoki haiekin ados ez ziren guziak garbitu gogo omen zituztelako zurrumurruei soraio.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.

Nahi ukan zuten haiek ere Madrilen berdin egin, erran nahi baita Fernando VII. errege absolutista uzkaili.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 153. orr.

Helduden iraileko bozketan ezartzen du bere mentura, mementoan galdua duen maioriaren berriz bere alderat uzkaltzeko.  Herria   2005-07-07

3 (era burutua izenondo gisa)

Baleki-bale begiratzen nien bide bazterreko hesi eta sasiei ere, ea ez nuenetz auto uzkaili bat han edo hemen ikusiko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus