Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon garaia zen oso, eta indar beldurgarria zuen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 60. orr.
Kristo gurutziltzatua Jainkoaren indar eta jakinduria. Elizen arteko biblia 1 Ko 1,18 tit
Gizon antzeko hark berriro ukitu ninduen eta indar berriak eman zizkidan. Elizen arteko biblia Dn 10,18
Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 173. orr.
Eta kalera irteten ahalegindu zen, bere indar guztiak baturik. banku gainera igo, barra lodiei heldu eta besoen indarrez altxatu zen, burdin saretik begiratu ahal izan zuen arte. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.
ik beherago 14. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bere besoen indar hutsez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.
Pedalen gainean altxatu eta indar biziz hasi nintzaien eragiten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.
Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue. Elizen arteko biblia Eg 1,8
Josafaten indar militarra. Elizen arteko biblia 2 Kro 17,10 tit
· Haizearen indar suminduak itsasoa astintzen eta ontzi eskergak iraultzen eta hodeiak sakabanatzen ditu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Haizearen indarrez martxan jartzen den makinak oso emaitza dotoreak ematen ditu bere artearen fintasunagatik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4630. orr.
Errobi ibaiaren hegian indar handiz zihoan ura. Berria - Harian 2005-12-07
Eta natura, Lukreziorentzat [...] indar sortzaile ez ezik, indar suntsitzaile ere bada. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.
Gorputzean duen zereginari ondo egokitutako indar eta gogortasuna du hezurrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.
Erlijio erlikien antzera, armek indar berezia ditek. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.
Sobera denbora eta indar galdu da herri honetan eztabaida antzuetan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 20. orr.
Zientziaren kontrako mugimendu akademikoak sortu dira, eta batzuetan nahiko indar hartu ere, batez ere Frantzian eta Estatu batuetako zenbait tokitan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.
Gutxi dira eta indar gutxi dute, ez dutelako gobernuen edo bankuen laguntzarik jasotzen. Berria - Gaiak 2004-06-02
Baina bizirik irtetea lortu zuen eta gaur egun indar handia du mugimendu errepublikanoan. Berria - Harian 2006-03-25
Masoneriak indar etikoa du. Berria - Gaiak 2004-05-12
Oraindik, hala ere, homofobiak indar handia du gizartean. Berria - Harian 2005-04-22
Sektore guzietan barne dira eta 1996etik goiti, ezin ukatuzko indar bat dira. Herria 2004-07-22
Leku horietan eguzkiak udan indar handia izaten baitu jaiotzen den unetik, eta eguerdian kiskali egiten baitu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.
Ordenagailuen indar itzelarekin. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.
Zer indar ulergaitz eta misteriotsuk erakartzen nau, bada, zuregana? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.
Kontzientzia psikologiko, moral eta profesionalaren pisuak berak ere [...] indar jasanezinez estutu gaitzake batzuetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 78. orr.
Oihartzun eta indar handiko irudiak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.
Fundamentalismoa ageri zaigu bere indar guztiarekin. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 45. orr.
Oso indar eskasekoak dira, ordea, plazaraturiko argudioak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 37. orr.
Jaiki zen Elias, jan eta edan zuen, eta janari haren indarrez berrogei egun eta berrogei gau ibili zen. Elizen arteko biblia 1 Erg 19,8
ik beherago 14. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Neure indarrez egin dut hori guztia, neure trebeziaz, argia bainaiz. Elizen arteko biblia Is 10,13
Egipto utzi eta Jerusalem hartu zuen armen indarrez. Elizen arteko biblia 2 M 5,11
Pentsaera bakarrak pentsamendu propioa du etsai, nork bere gogoeta askeaz eraikitzen duen pentsamoldea, alegia; sedukzioaren indarrean sinisten duen gogoeta eta ekintza-bidea da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.
ik beherago 11. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Baina guk juduok, Liburuaren herriak, sinesten dugu oraindik hitzaren indarrean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.
Eta indar goibel batek bultzaturik bideetan nabil. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 212. orr.
Indar ezkuturen batek era horretantxe txikitzen ditu giza asmoak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.
Arimaren indar goitiar hauek. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.
Indar eta su ezezagun batek hartua zirudien zaldiak ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.
Bazekien, agintean jarraituz gero, indarra erabili beharko zuela okerrak zuzentzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.
Jesuitek, indarra erabiliz, Ingalaterra herri katoliko bihurtzeko eta Karlos III.a (1630-1685) erailtzeko asmoa zutela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Bazirudien giza bihotzetan lurperatutako guztia, usteldutako eta lirindutako guztia indar gupidagabe batez berpizten zela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.
Gizon-emakumeak indar saihetsezinez lotzen dituen grina baino indartsuagoa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.
Ongiak indarra baino zerbait gehiago behar du, eta hori ordena da: jakintsuenak dira ordena hobekien errespetatzen dutenak, dio Sokratesek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Sugarren indarra moteltzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.
Frantziskoren kordoiaren mirarizko indarra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.
Greccioko belar onduaren mirarizko indarra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.
Gauzak aldatzeko indarra emango didan irribarre bat. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 241. orr.
Estatu Batuen indar hegemonikoaren babespean, globalizatu egin zen mundu ekonomia kapitalista. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.
Erlijioaren indar nagusia hartan sinestean datza. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 156. orr.
Ez dugu botere politikoa nahi, indar ebangelikoa baizik. Berria - Harian 2005-04-06
Ejertzito horrek enpresarioen indarra areagotzen du, oro har langileen elkartasun ahalmenaren eta negoziazio indarraren kalterako. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 118. orr.
Kapitalaren atomizazioa dela medio [...] enpresaren goi mailako zuzendarien indarra areagotu egin da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 177. orr.
Nola artikulatu nazioz gaindiko enpresen indarra mugatuko duen nazioz gaindiko indar eragile bat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.
Kanufaktura-lanaren, merkataritzaren eta kolonia-hedapenaren apologia ziren doktrina honen gai nagusiak, estatuaren indarra sendotzeari baitzegoen osorik emana. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Gizakiak 6 zaldi potentziako (zp) indarra egin dezake segundo batean edo bitan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.
Katuaren kasuan, kilo batzuen indarra (eskuaren presioak palankaren muturrean egiten duena) tona bat edo gehiagoren indarra bihurtzen da automobila jasotzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.
Normalean bi muskuluk edo gehiagok egindako indarren oreka delikatuak eusten dio hezurrari bere lekuan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.
Zientzia abstrakzioez arduratzen da: indar, atomo eta geneez, esate baterako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.
Habe solido batean, bada eskualde bat geruza neutral horren gainean eta azpian, konpresio- edo tentsio-indar nahiko txikiak jasaten dituena habea kargatzen denean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.
indar horiek formulen bidez adierazten saiatuko da mekanikari-matematikaria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.
Atomoen barne-egitura hori zela eta, indar berriak agertu zitzaizkigun: indar nuklearrak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 194. orr.
Teoria honek ekarpen garrantzitsua egin zion Eredu Estandarrari, hau da, indar elektromagnetikoarekin, indar ahularekin eta indar azkarrarekin loturiko fisika guztia azaltzen duen teoriari», esan zuen atzo Suediako Akademiak. Berria - Gaiak 2004-10-06
· Nire pubak zortzi bafle dauzka, eta 2.000 batioko indarra jaurtitzen dute lokalaren hesteetara. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.
Presio aldaketaren intentsitate edo indarra, berez, wattetan neur daiteke. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
Italia bi indar politiko indartsuren artean erdibituta zegoen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 11. orr.
Babeserako Batzarrean ordezkaritza zeukaten indar politiko eta sindikalak ez ziren ados jartzen nola jokatu behar zuten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 87. orr.
Horregatik, indar demokratikoek aurrera egitea exijitu behar da. Berria - Harian 2006-03-18
Bide horretan indar abertzaleek «prozesu soberanista abian jarri» behar dutela esan zuen. Berria - Harian 2006-04-16
Indar autonomista eta independentistei dagokienez, egoera aski nahasia zen. Berria - Harian 2005-05-31
Indar politiko independentista bateko burua. Berria - Mundua 2004-03-25
Indar Nazionalen Fronte Batua eta Elkarrizketa Nazionala taldeak izan ditu solaskide egunotan. Berria - Harian 2005-04-30
Indar bat sortu behar dugu gure herria aurrera ateratzeko; ez soilik bakea, baizik eta herria. Berria - Harian 2006-03-25
Eskuineko indarrek, Elizaren alderdi kontserbadoreenen laguntzaz. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 67. orr.
Opus Deiren balioen araberako politika egiten duelako, eskuineko indar atzerakoien aldekoa. Berria - Harian 2006-03-09
Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren. Elizen arteko biblia 1 Ko 15,24
Zati-zati egingo zukeen jendetzak indar armatuak azaldu ez balira. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.
Bere erreinuko indar guztiak bildu eta gudaroste arras indartsua antolatzeko agindu zuen Antiokok. Elizen arteko biblia 1 M 3,27
Garai hartako indar okupatzaileekin kolaboratu zutenak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 154. orr.
Bere indar guztiekin hegoaldeko erreinuaz jabetzea erabakiko du. Elizen arteko biblia Dn 11,17
Errepublikaren indarrek faxisten erasoari azkenean ere aurre egiten asmatu zutelakoan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 13. orr.
Ratko Mladic jeneralaren indar serbiarrek 8.000 musulman bosniar hil zituzten. Berria - Harian 2005-07-10
Bukharako khanerria [...] estatu ikaragarria da, eta Errusiak indar handiak beharko lituzke hari kontra egiteko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 50. orr.
Talibanak ihesi, "indar askatzaileak" boterean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 157. orr.
Aurpegia zapi gorriz gorderik indar errepresiboak mehatxatzen zituzten gazteak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.
Iragan asteetan hasitako operazioaren haritik, Iraken zabalduta dituzten okupazio indarrak berritzen jarraitzen du AEBetako Armadak. Berria - Mundua 2004-01-16
Frantses Indar Libreak izeneko sarea osatzen zuten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 70. orr.
Europa eta Japoniaren arteko indar-harremanen oreka berria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Indar-erlazio politiko berrien bila. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.
Orain indar metaketa hasi beharko da konponbiderako bidean jarri ahal izateko. Berria - Harian 2006-04-02
Gizakietan, nabarmen laburragoa da besaurrea besondoa baino; lastertasun- eta indar-betekizun kontrajarrien arteko hautsi-mautsi bat adierazten du diseinu horrek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.
300 eta 350 bitarteko watt-en indar-gastu etengabea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.
Indar eta diru galera bat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.
Zenbaiti, odolberotasuna eta erronkazaletasuna, mugapen fisiko eta sozialekiko etengabeko indar-probaketa [nabari zitzaien]. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.
Irudia indar-eremu bat bezala ikusten du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.
Bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.
Ortzegun aratsean, Kanbon, herriko pilota plazan, euskal indar jokoak. Herria 2003-08-07
Legeen barne-indar babeslea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.
Negoziazio indar handia dutenek, hau da, nolabaiteko botere ekonomikoa dutenek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.
Honen erakarmen-indarra atsegin-egarrian baino gehiago heziketan dago. Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez heltzen da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 91. orr.
Gizarte indarrek hizkuntzan izan ohi duten eragina. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 109. orr.
Aristokrazia lurjabeak bere zapalkuntza-indar osoa berreskuratu zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.
Su berberak zintzoak janaritu zituela, berezko suntsipen-indarra ahaztuz. Elizen arteko biblia Jkd 16,23
Garaiko legegileak suntsipen-indar gobernaezinekin gudua galtzera erremediorik gabe bideratuta daudenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.
Bide bazterrean ezkutatuko bonba batek zuen eztanda egin okupazio indar horien konboi bat albotik igarotzean. Berria - Harian 2006-04-28
Zeharkakoak eta froga-indar eskasekoak ziren guztira emaitzak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.
Emozio-indar bitxi eta ilun bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 165. orr.
Mahayanaren adimen-indar iraunkorra budismo primitiboaren filosofi eskolatik hartutako ondarearen parte zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.
Bizirik ateratzen bada, erabat zigorkatua etorriko zaizu, toki hura benetan Jainko-indarrez inguratua baitago. Elizen arteko biblia 2 M 3,38
Festa hau lege-indarrez ezarriko duzue belaunez belaun. Elizen arteko biblia Ir 12,14
Une saminak eta une pozgarriak, betiere bizi-indarrez eta itxaropenez gainezka, borborka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.
Igeltseroak dira, linterneroak, peoiak..., beren esku indarrez edozelako gailuak erabilgarri, bizigarri, gozagarri bilakatzen dituen jendea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.
Lurrun-indarrez funtzionatzen zuen gaztalekua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 171. orr.
Dotzena bat ile-mozteko, elektrika indarrez ari direnak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.
Lurrun indarrezko trena. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.
Egun batean, alabaina, Errepublikako Seguritate Indarrek egin ziguten eraso. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 40. orr.
Indarrean dagoen araudiaren arabera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 43. orr.
Indarrean dauden nazioarteko erregimenak zaintzeko, edo are nazioarteko ordena ere zaintzeko. Apartheid sistema egon da indarrean hainbeste urtez Hegoafrikan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.
Artean plan zaharra zelarik indarrean, bosgarren kurtsoan ematen nuen neure ikasgaia. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.
1971ko martxo hartan Salbuespen Egoera zegoen indarrean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.
Heriotza zigorra indarrean dagoen lekuetan. Berria - Gaiak 2004-04-07
Hemen "ateak zabalik" deritzan politika dago indarrean, aspaldisko. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.
Izan ere, indarrean zegoen hiriko agintariaren erabaki bat, ez gauerdian bakarrik, baizik eta kanpaiaren hirugarren joaldiaz geroztik hirian barrena inor ibiltzea debekatzen zuena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.
Oraindik ere indarrean dauden ideiekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 143. orr.
Gure administrazioan 35 orduko lanaldia indarrean jarri zenetik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 141. orr.
Diru-batasuna 1999ko urtarrilean jarri zen indarrean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.
Legeek indarrean iraun zuten artean, inor ez zen kexu izan feudoa kendu ziotela-eta, legeak ez baitzion betiko ematen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.
Leninek duela ia ehun urte, sobietar iraultzaren garaian, landu zuen teoriak oraindik ere indarrean dirau zenbait tokitan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.
Kyotoko Protokoloa indarrean sartzen denean, sinatzaileak behartuta egongo dira, legez, berotegi efektua eragiten duten gasen emisio mugak betetzera. herria¬
Napoleonen gerlen ondotik, lehengo erresumaren lege zaharra berriz indarrean sartu zelarik, Lapurdiko bazter hondatuetan ez ziren aitzineko desmasiak berehala ordaindu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 109. orr.
Bidegabez erasotzen zidaten etsaiak indarrean ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 79. orr.
1874an zuriek indarrean segitzen zuten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 245. orr.
Existentzialismoa indarrean zebilenean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 35. orr.
Indarrean sentitzen zen, mendia azpikoz gora jartzeko lain. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.
Arratsaldea indarrean dago oraindik. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.
Haizea eta hotza sartzen ziren indarrean bagoiaren zirrikitu guztietatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 173. orr.
Eta aitte eta ama bixak indarrean ageri dozak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 25. orr.
Bereziki Etcheto arras indarrean agertu da partida huntan, lehen finalerdia zelarik hau. Herria 2004-09-30
Ura indarrean zihoan Bilboko Alde Zaharreko kaleetatik dendak eta tabernak hondatuz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 121. orr.
Behin baino gehiagotan, indarrean sartu ziren ia hiri barruraino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.
Esku batetik indarrean hartu eta [...] harritzar kubiko horietako baten kontra ipini ninduen erdi etzanik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 118. orr.
Baina inor ezin da indarrean eztei paliora eraman. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.
Ukondo bat egiten bada, urak indarrean bultza eta hautsi egingo ditu hodi arteko junturak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.
Munduaren jaun eta jabeek Operation Iraqi Freedom jarri zioten izena Mesopotamia zaharra indarrean irabazteko azio odoltsuei. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.
Emadazu berehala; bestela, indarrez kenduko dizut. Elizen arteko biblia 1 Sm 2,16
Aliatuak indarrez edo akordioen bitartez lortzen dira. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 72. orr.
Baina eraso eta indarrez jabetu zen hiriaz. Elizen arteko biblia 1 M 6,63
Haien [Erdialdeko Europa eta Baltikoko herrialdeen] industrializazioa, historikoki, eremu komunistak indarrez beretu aurrekoa da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.
Izan ere, indarrez bahituta ekarri ninduten hebertarren herritik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 111. orr.
Bisitariek indarrez atera zituzten bera, emaztea eta bi alabak, eta hiritik kanpo utzi. Elizen arteko biblia Has 19,16
Gotorleku bat indarrez hartzera doan gerlariaren antzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.
Estatu Batuek 1960 inguruan indarrez ezarritako blokeoari aurre egiteko. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 119. orr.
Ez dakigu nahita alde egin zuen edo indarrez kanporatu zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.
Handik aste betera indarrez Haarlem izeneko galeoi batean sartu zuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.
Babiloniako errege Nabukodonosor gure lurraldean indarrez sartu zenean. Elizen arteko biblia Jr 35,11
Esan zieten modu hartan amaituko zutela Arturren lurretan indarrez sartzen ziren guztiek. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 110. orr.
Etxeetan indarrez sartze, ebaste, su emate, ukaldika erabiltze, emakume bortxatze, aihotzez kolpatze... nork bere istorio ikaragarria zekarren. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.
Han, polizia errukigaberen batek ontzira igotzea galaraziko zion indarrez! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 99. orr.
Hiltzea nahi lituzketen atxilotuak berez hil daitezen, guziak indarrez hiltzea atzerritarren eskandalugarri bailitzateke. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 77. orr.
Hi indarrez edo amarruz hiltzen saiatu al da norbait? Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.
Neskak uzkurtu egin ditu ipurdiak, baina gizonak indarrez zabaldu dizkio. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.
Eztarritik behera indarrez sartu zioten koñaka gizonari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.
Haizea indarrez hasi zen, ipurdantzari, mendebaletik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.
Hari-laukotearen allegroari ekin zioten, gogoz eta kemenez ekin ere, tresnen sokak indarrez joz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Selifanek indarrez dantzatu zuen zigorra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 318. orr.
Hiru aldiz inarrosi zuen sorbaldatik, lehena poliki, bigarrena kemenez, hirugarrena indarrez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 389. orr.
Bat-batean, eskua jaso eta indarrez jo ninduen matrailan. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 88. orr.
Honela hasi zen gatazka, hasieran agiri-gerra gisara, laster indarrezko gerra izatera endekatu zena, non alde bakoitzaren baliabideak "dirua eta pistolak" baitziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.
Oroit gaiten 2004ko maiatzaren zazpian Miarritzeko aireportuan gertatu zela indarrezko kanporaketa bat. Herria 2005-03-10
Ez dut indarrezko neurririk hartu ordena publikoa berrezartzeko. Berria - Mundua 2004-12-26
Globalizazioak merkatuen eta estatuen arteko indarrezko harremanak arras aldatzea esan nahi du; alegia, kapitalaren metaketaren legeen eta gizarteak gidatzen dituzten legeen arteko harremanak aldatzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.
Homerok, darabilen indarrezko gizarte egituraren barruan ere, ez dio muzin egiten zuzenbideari zibilizazioaren hasiera deskribatzen duenean, errege zuzena aurkezten duenean edo herritarren eskubideak aipatzen dituenean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.
Nola hari lezio bat eman -indarrezko mendekura iritsi gabe? Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 210. orr.
Halako indarrezko gerruntze moduko bat, oholtxoz eta sokaz egina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.
Nik indar egiten nuen, jiraka, daratuluaz egurra zulatzen ari banintz bezala. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.
Astiro eta jarraituki indar egiteko diseinaturik dago muskulu lisoa. besoak alde banatara luzatuz indar egin zuen, ibaiertzak bata batera eta bestea bestera aldenduz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.
Heldu egin dio, ukondotik gertu; aurreko hankekin indar eginez, tira egiten dio, orroka. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.
Goraka indar eginez emakumea zaldi gainean eserarazi zuen, bere atzean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 131. orr.
Lan horretan indar egiteko asmoa azaldu du EAJk. Berria - Harian 2005-06-25
· Oso indar handia egin behar denean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.
Azkenean, soldaduak indar apur bat eginez askatu zizkion eskuak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.
Zurrumurru horiei indar eman zien Dumbledorek... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.
Beren asmoari indar emateko, sinadurekin batera Europako zenbait naziotan egiten dena azaldu dute. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 67. orr.
Tatariarren prestalanek Ivan Ogareffen gomendioei indar ematen zieten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 440. orr.
Holako arrazoinek indar eman diote Egiptoko buruzagien esku gogorrari. Herria 2003-09-11
Eskualde eta nazioak Europar Batasunean agente aktibo izatea lortzeko, beharrezko da estatuez azpiko erakundeek elkarlanari eustea eta indar ematea. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Gorputza minduta nuen, indar gabe sentitzen nintzen eta negarrez blai nengoen. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Indargabe sentitzen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 209. orr.
Indar gabe sortu da Enpleguaren Kontseilua. Berria - Ekonomia 2004-09-17
Espainiako Gobernuak jarritako helegitea indar gabe uzten ahaleginduko direla azpimarratu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-06-15
Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.
Kanadako Auzitegi Gorenaren epaiak indar gabe utzi du, hala, 2002. urtean beste auzitegi batek erabakitakoa. Berria - Gaiak 2004-05-25
Zintzotasunaren bertute nagusia ardurarik ezak eta iniziatiba hartu edo arriskatzeko joerarik ezak uzten baitzuen indar gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.
Indar hartzen ari zen sua ezpalei itsatsirik, txinpartaka, gero eta sorgin-dantza biziagoan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 109. orr.
Apezik eta elizkizunik gabe, nahi ala ez, jende ainitzen fedea ahuldu zen, kartsuenenek indar hartu baldin bazuten ere. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.
Berrogei urtera hurbiltzen hasi zenean, zuhurtziak indar hartu beharrean, bizitzeko gogo eroak bultzatuta-edo, lehen egin ez zituen erokeriak egiten hasi zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 129. orr.
Susmo batek gure baitan indar hartzen duenean ematen duen argiarekin irudikatu nuen idazlea zahartzaroan maitasun berri batek eman dezakeen [...] bozkarioa eta tortura aldi berean gozatzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.
XX. mendearen hasieran sekulako indarra hartu zuten kultur elkarteek eta aldizkariek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.
Orijinaltasunaren kontzeptuak indarra hartu zuenetik, edo, txanponaren beste aldetik esanda, plajioa moralki gaizki ikusia eta lege aldetik ere kondenagarria izaten hasi zenetik, egonezina hedatu zen literatur gizartean. hizkuntza batek gizartean indarra hartzen duenean, orduan hasten dira hizkuntza horretan idatzitako obra literarioak -eta politikoak, legeei buruzkoak...- sortzen eta zabaltzen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.
Baina ordurako indarra hartua zuen gaitzak, eta, ezer egitekotan, mediku trebezia izugarria eta erremedio gogorrenak behar ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.
Industriak indarra hartzen hasteko behar diren osagaietatik, hezkuntza da dudarik gabe garrantzitsuenetako bat. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.
-Indarra hartzeko aukera eman behar zaiok gauean lanean ibili denari... -erantzun zidan, burlaizez. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.
Ogi-puska bat ekarriko dizut; jan ezazu, indarrak hartzeko eta bideari ekin ahal izateko. Elizen arteko biblia 1 Sm 28,22
Negua pasatu ondoren, samuaren kumea esnatzen denean, babarrun ale osoa dauka elikagai, indarrak hartu eta zeru zabalera irten aurretik. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 152. orr.
Urtutzen ari zara, begiak itxi, indarrak batu, arnasa hartu eta zartatu, azkenean leher egin. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.
· Izan ere kontsumitzaileak benetako indar eraginkorra izateko, indar hori artikulatu egin behar baitu, indarrak batu eta bideratu, eta hori ez da, ez, lan makala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.
Autodeterminazioaren alde indarrak batzera deitu du Barrenak. Berria - Euskal Herria 2004-03-18
Tokian tokiko gobernuek, sektore pribatuak eta bestelako erakundeek indarrak batzea, «osasun publikoan diru gehiago inbertitu dadin. Berria - Gaiak 2004-05-12
Gizakiek esperientziaz ikasiko dute, bizkitartean, elkar lagunduz dituztela eskuratuko biziki errazkiago eskas dituztenak eta beren indarrak batuz baizik ez dituztela nonahi mehatxatzen dituzten arriskuak saihesten ahalko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.
Erasoari aurre egiteko, Europak, Estatu Batuek eta Txinak euren indarrak batuko dituzte, baina dena alferrik izango da. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 119. orr.
Altxatzeko indarrak bildu nituenean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 120. orr.
Carlosek, nola edo hala, indarrak bildu zituen irribarre egin eta 'pikutara kaka zahar hori guztia!' esateko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 9. orr.
Bezperatik indarrak bilduz, BARATXARTE ostatuan, non Battittik berexiko dituen tripotxik hoberenak beti bezala ; igandean ere, mokoxuri ñapurrek hartzen ahalko dute beren plazerra. Herria 2004-11-25
Hala, Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikalei indarrak biltzeko eta norabide horretan bultzatzeko deia egin zien Batasunak atzokoan. Berria - Harian 2005-05-27
· Hauteskundeotan abertzale eta ezkertiarren indarrak biltzeko benetako saioa. Berria - Euskal Herria 2004-06-08
«Konponbide demokratikoaren aldeko indarrak biltzea» dutela lehentasuna azpimarratu zuten. Berria - Harian 2006-03-18
Hala, Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikalei indarrak biltzeko eta norabide horretan bultzatzeko deia egin zien Batasunak atzokoan. Berria - Harian 2005-05-27
Denen indarrak bilduz geroz, iharduki dezakete menturaz tipiek eta gutiek boteretsuen oldarrari. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.
Nekatuari indarrak berritzen dizkio, ezinduari ahalmena bihurtzen. Elizen arteko biblia Is 40,29
Trago bat edan behar dut indarrak berritzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 113. orr.
-Indarrak berritu behar dituzu -eta erretilua jarri zion neskari belaunen gainean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.
Orduan ogi eta okela puskaren bat jan, basokada bat edo bi kwass edan, indarrak berritzeko, eta ordu baten buruan, bi orduren buruan gehienez ere, Irkutskeko bide amaiezinari ematen zion ahalegin guztian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.
Indarrak berritzeko esertzen gara frantsesez Espace Détente deritzan pausalekuetan Atsedenaldi aspergarri eta gertakizunik gabeko bat besterik ez zuen desiratzen, indarrak berritzeko aukera bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.
-Ez dakit oso ondo nondik hasi -neure indarrak neurtu nituen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 81. orr.
Orduan behar izren indarrak neurtu, gorputzaren mugak entzun, behar den denboraz pausatu... eta jo aintzina! Herria 2004-02-05
Antzinako tradizio bat errespetatzeagatik indarrak neurtu behar zituen berriz, norgehiagokan, Otomandarrarekin. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 106. orr.
Gimnastika erritmikoko Euskadi eta Alemaniako taldeek indarrak neurtuko dituzte gaur Gernikan. herria¬
Eta behar ziren ere, "Napoleon Errebidea" leher egin gabe igan nahi bagenuen, indarrak neurtu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 30. orr.
Ez ziren berriro jaiki, baina elkarren indarrak neurtu ondoren berriro borrokari lotu ez lotu zalantzatan dauden bi olde elkarren arerio bezala hasi ziren elkar aztertzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 83. orr.
Lehenengo mugimenduetan, indarrak probatzeko-edo, xakean jarri zituen piezak mendebaldeko frontean, Hegoaldean eta Iparraldean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 247. orr.
Uste baitu hura dela tamainako etsaia, bere neurriko etsaia, bere indarrak probatzeko dina den etsaia, eta harekin nahi baitu ikasi zer den beldurra sentitzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.
Mende erdi bat geroago ere, Gaztela indarraren indarrez Nafarroa Garaiaren jabe egin zenean, Erasotarrek inbaditzaileekin bat egin omen zuten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 196. orr.
-Gu, orduan, mendez mende, herriz herri ele hori barreiatzeko lurrak aukeratutako ihiak baino ez gara! -esan du Kandidok indarraren indarrez ia zutituz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 134. orr.
Zorabiaturik, hesteak errebentatzen, baina, besa-indarraren eragin hutsez, buelta eman dio harriari gerriraino. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 152. orr.
Erakar-indar horrek merezi luke funtsezko goratzea deitzea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.
Era horretan hazi egiten ziren lur-jabeen errentak eta lan-indarra ugaltzearen kostua, eta, horren ondorioz, soldatak ere handitzen ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.
Lan-indarraren ordainketa da munduko espazio ekonomikoaren beste faktore desberdintasun-eragile egiturazko bat.Kapitalak ezin menderatu duen lan-indarra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.
Ez dioala sekula salduko heure lan indarrik hire ideologiarekin bat ez datorren inori! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 198. orr.
1990eko hamarraldiaren hasieran industriak lan-indarraren ia %40 hartzen zuen lehen belaunaldiko herrialde industrializatu berrietan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.
Hiriek, haietan eskuratzen ziren soldatak zirela-eta, indartsu erakartzen zuten landa-giroko lan-indarra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.
Fabrikatik askoz haratago doan lan indar mugikorra da, klase osaketa guztiz ezberdina duena: langile prekarioak, emigranteak... Berria - Kultura 2004-04-22
adina indar (24); aldeko indar (22); are indar (14); are indar handiagoz (8); artean indar (10); arteko indar (21); aski indar (25); baina indar (35); baino indar (86); baino indar gehiago (24); baino indar handiagoa (25); baino indar handiagoz (9); barne indar (14); baten indar (8); bere indar (142); bere indar eta (8); bere indar guztia (15); bere indar guztiak (10); bere indar guztiarekin (9); bere indar guztiaz (17); beren indar (22); beste indar (62); beste indar bat (14); beste indar politiko (9); bi indar (29); bigarren indar (12); bizi indar (15); bizi indar hori (9); da indar (49); dauden indar (9); den indar (22); dira indar (10); diren indar (17); ditu indar (9); dituen indar (13); du indar (33); duen indar (32); dugu indar (8); dut indar (10); dute indar (15); duten indar (37); duten indar politiko (9)
ene indar (8); ere indar (49); ere indar handia (12); espainiako indar (37); eta bere indar (16); eta indar (370); eta indar gehiago (14); eta indar guztiak (10); eta indar guztiz (8); eta indar handia (9); eta indar handiagoa (26); eta indar handiagoz (10); eta indar handiz (10); eta indar metaketa (8); euskal herriko indar (11); euskal indar (35); euskal indar jokoak (16); ezkerreko indar (9); farc indar (25); farc indar armatu (24); farc kolonbiako indar (8); gero eta indar (43); geroz eta indar (8); geure indar (8); gure indar (29); hain indar (10); hainbat indar (8); halako indar (28); haren indar (12); herriko indar (13); honetan indar (9); hori indar (10); horrek indar (15)
indar abertzale (13); indar abertzaleak (12); indar abertzaleek (13); indar abertzaleen (19); indar apur (11); indar apur bat (11); indar armatu (69); indar armatu iraultzaile (30); indar armatuak (36); indar armatuek (36); indar armatuen (43); indar armatuetako (11); indar asko (13); indar bakarra (8); indar barik (19); indar bat (137); indar bat egin (18); indar batek (32); indar baten (15); indar bera (12); indar berarekin (8); indar berezi (47); indar berezi bat (37); indar berezia (39); indar berri (37); indar berri bat (18); indar berria (12); indar berriak (21); indar betean (19); indar biziz (9)
indar edo (12); indar egin (33); indar eginez (19); indar egiteko (9); indar egiten (22); indar ekonomikoa (8); indar erakustaldi (12); indar erakustaldia (30); indar erakustaldia egin (10); indar eta (184); indar eta kemen (9); indar ezezagun (10); indar ezkutu (9); indar fisikoa (12); indar gabe (10); indar gaitza (13); indar gehiago (121); indar gehiago izan (10); indar gehiagorekin (10); indar gehiagoz (9); indar gehiegi (9); indar gehien (21); indar gehienak (10); indar gutxi (10); indar gutxiago (22); indar gutxiko (8); indar guziak (16); indar guziez (10); indar guztia (69); indar guztiak (90); indar guztiak bildu (8); indar guztiarekin (36); indar guztiaz (56); indar guztiekin (31); indar guztien (16); indar guztiez (18); indar guztiz (37)
indar handi (19); indar handi bat (9); indar handia (226); indar handia dauka (8); indar handia du (36); indar handia dute (16); indar handia egin (10); indar handia eman (13); indar handia hartu (28); indar handia hartzen (8); indar handia izan (9); indar handiago (13); indar handiagoa (124); indar handiagoa du (8); indar handiagoa hartu (9); indar handiagoa izan (9); indar handiagoarekin (15); indar handiagoz (61); indar handiak (8); indar handiarekin (8); indar handiena (11); indar handiko (54); indar handikoa (10); indar handikoak (9); indar handirik (15); indar handiz (60); indar hartu (9); indar hauek (9); indar hori (72); indar horiek (27); indar horien (13); indar horrek (9); indar horren (8)
indar iturri (8); indar izan (9); indar joko (42); indar joko eta (11); indar jokoak (115); indar korrelazioa (15); indar metaketa (45); indar metaketaren (8); indar militar (9); indar nagusia (15); indar nahikorik (14); indar nuklearraren (10); indar okupatzaileek (10); indar okupatzaileen (12); indar osoa (12); indar osoz (16); indar pixka (10); indar pixka bat (10); indar politiko (144); indar politiko eta (19); indar politiko guztiek (11); indar politikoa (23); indar politikoak (27); indar politikoei (9); indar politikoek (26); indar politikoekin (8); indar politikoen (34); indar politikoen artean (11); indar polizial (12); indar polizialek (11); indar serbiarrek (13); indar sortzaile (8); indar txikiko (17)
irakeko indar (18); jainkoaren indar (8); kolonbiako indar (8); kolonbiako indar armatu (8); legebiltzarreko indar (8); nahikoa indar (20); nazioarteko indar (17); neure indar (12); nire indar (31); okupazio indar (13); oso indar (9); polizia indar (8); segurtasun indar (43); zein indar (8); zen indar (12); zenbat indar (8); zer indar (21); zeure indar (9); ziren indar (8); zituen indar (12); zuen indar (35); zuten indar (18)
baina indarra (11); baten indarra (17); benetako indarra (10); bere indarra (74); berebiziko indarra (9); beren indarra (16); bigarren indarra (10); boluntarioen indarra (11); buruko indarra (10); da indarra (12); den indarra (19); du indarra (21); duen indarra (69); dugu indarra (8); dute indarra (15); duten indarra (28); egiteko indarra (25); ere indarra (24); eta horrek indarra (12); eta indarra (180); gaitzeko indarra (8); grabitate indarra (8); gure indarra (18); haien indarra (11); haizearen indarra (10); halako indarra (10); haren indarra (15); hirugarren indarra (10); horrek indarra (22); horren indarra (16); horretarako indarra (8)
indarra atera (8); indarra baino (15); indarra behar (21); indarra bildu (9); indarra da (26); indarra dauka (15); indarra dela (9); indarra du (29); indarra duela (9); indarra duen (13); indarra dute (11); indarra egin (16); indarra eginez (8); indarra egiten (11); indarra eman (46); indarra emango (19); indarra emateko (16); indarra ematen (51); indarra erabili (17); indarra erabiltzea (13); indarra erabiltzeko (8); indarra erakusten (12); indarra erakutsi (20); indarra ere (21); indarra eta (214); indarra eta kemena (10); indarra ez (26); indarra falta (12); indarra galdu (78); indarra galdu du (21); indarra galdu dute (8); indarra galdu zuen (11); indarra galduko (14); indarra galtzen (48); indarra galtzen ari (12); indarra galtzen du (8); indarra hartu (64); indarra hartu du (17); indarra hartu zuen (16); indarra hartuko (12); indarra hartzen (40); indarra hartzen ari (14); indarra izan (60); indarra izan zuen (20); indarra jabetu (8); indarra jabetu zen (8); indarra kendu (9); indarra kentzen (10); indarra talde (8); indarra zuen (8)
izugarrizko indarra (9); jainkoaren indarra (9); jarraitzeko indarra (14); jaunaren indarra (9); kemena eta indarra (8); lan indarra (14); lehen indarra (8); militar indarra (8); nolako indarra (16); sekulako indarra (18); uraren indarra (8); zer nolako indarra (8); zuen indarra (29); zure indarra (10); zuten indarra (8)
alde indarrak (11); aldeko indarrak (32); aurka indarrak (9); autodeterminazioaren aldeko indarrak (13); azken indarrak (13); bake indarrak (8); begira indarrak (8); bere indarrak (34); beren indarrak (15); da indarrak (8); ditu indarrak (69); ditugu indarrak (9); dituzte indarrak (130); duten indarrak (8); egiteko indarrak (9); eta indarrak (72); gure indarrak (21); haren indarrak (9)
indarrak ahitu (8); indarrak ahultzen (8); indarrak batu (32); indarrak batu eta (8); indarrak batzea (15); indarrak batzeko (43); indarrak batzeko deia (9); indarrak berritu (8); indarrak berritzeko (9); indarrak bildu (46); indarrak bildu eta (18); indarrak bilduz (8); indarrak biltzea (25); indarrak biltzea eta (8); indarrak biltzeko (40); indarrak biltzen (11); indarrak dira (9); indarrak ere (14); indarrak eta (57); indarrak ez (28); indarrak gorde (12); indarrak hartzeko (8); indarrak metatu (8); indarrak neurtu (24); indarrak neurtuko (17); indarrak neurtuko dituzte (11); indarrak neurtzeko (14)
irakeko segurtasun indarrak (14); jainkoaren indarrak (9); nazioarteko indarrak (9); neurtu dituzte indarrak (9); neurtu zituzten indarrak (25); neurtuko ditu indarrak (54); neurtuko dituzte indarrak (109); nire indarrak (9); okupazio indarrak (70); polizia indarrak (10); segurtasun indarrak (93); zituen indarrak (11); zituzten indarrak (32)
bere indarraz (13); duen indarraren (9); eta indarraren (17); indarraren erabilera (9); indarraren eta (17); indarrari esker (23); indarrari esker (23); indarraz eta (8); lan indarraren (8); nazioarteko indarraren (9)
akordioa indarrean (10); alderdien legea indarrean (10); arte indarrean (14); artean indarrean (8); aurka indarrean (10); bat indarrean (32); bat indarrean jarri (12); batean indarrean (8); berria indarrean (19); berriro indarrean (25); berriro indarrean jartzeko (8); berriz indarrean (23); berriz indarrean jartzeko (11); da indarrean (93); dago indarrean (28); dira indarrean (21); ditu indarrean (10); dituzte indarrean (9); du indarrean (23); dute indarrean (22); egoera indarrean (10); egongo da indarrean (10); egun indarrean (62); egun indarrean dagoen (37); egun indarrean dauden (10); ere indarrean (22); eta indarrean (66); eta indarrean dagoen (9); etena indarrean (16); euskal herrian indarrean (9); gaur egun indarrean (23); geroztik indarrean (8); gobernuak indarrean (12); hau indarrean (8); herrian indarrean (9); hitzarmena indarrean (9); hori indarrean (16); horiek indarrean (10)
indarrean da (11); indarrean dago (39); indarrean dagoela (18); indarrean dagoen (175); indarrean dagoen legedia (9); indarrean dagoen sistema (8); indarrean dagoena (11); indarrean daude (17); indarrean daudela (15); indarrean dauden (71); indarrean den (37); indarrean diren (20); indarrean duten (13); indarrean egon (42); indarrean egon den (16); indarrean egongo (15); indarrean egongo da (8); indarrean egotea (10); indarrean eman (8); indarrean emana (10); indarrean eta (27); indarrean ez (10); indarrean ezarri (28); indarrean ezarriko (8); indarrean ezartzea (17); indarrean ezartzeko (12); indarrean ezartzen (8); indarrean izan (17); indarrean izango (13); indarrean jar (8); indarrean jarraituko (8); indarrean jarraitzen (30); indarrean jarraitzen du (8); indarrean jarri (182); indarrean jarri behar (9); indarrean jarri du (10); indarrean jarri eta (11); indarrean jarri nahi (11); indarrean jarri zen (15); indarrean jarri zenetik (8); indarrean jarri zuen (11); indarrean jarriko (48); indarrean jarritako (24); indarrean jarriz (8); indarrean jartzea (55); indarrean jartzeko (83); indarrean jartzen (33); indarrean sartu (66); indarrean sartu zen (12); indarrean sartuko (16); indarrean sartzeko (11); indarrean sartzen (9); indarrean zegoen (40); indarrean zeuden (11)
ituna indarrean (14); jada indarrean (9); jarri zen indarrean (23); jarri zuen indarrean (11); jarri zuten indarrean (13); jarriko da indarrean (20); jarriko dute indarrean (8); kyotoko protokoloa indarrean (9); legea indarrean (84); legea indarrean jarri (19); legea indarrean sartu (9); legeak indarrean (11); litzateke indarrean (8); nafarroan indarrean (9); neurriak indarrean (11); orain indarrean (10); oraindik indarrean (36); plana indarrean (16); protokoloa indarrean (11); sartu zen indarrean (18); sartuko da indarrean (20); su etena indarrean (16); urteetan indarrean (9); zen indarrean (52); zuen indarrean (22); zuten indarrean (18)
aldeko indarrek (15); bi indarrek (9); duten indarrek (9); espainiako segurtasun indarrek (14); estatuko segurtasun indarrek (10); eta okupazio indarrek (10); eta segurtasun indarrek (9); indarrei aurre (8); indarrei eta (13); indarrek egindako (8); indarrek eta (20); indarrek ez (24); indarrek ez zuten (9); indarrekin izandako (10); irakeko segurtasun indarrek (21); israelgo segurtasun indarrek (10); marokoko segurtasun indarrek (9); okupazio indarrei (46); okupazio indarrek (180); okupazio indarrek eta (9); okupazio indarrekin (22); oposizioko indarrek (14); polizia indarrek (18); segurtasun indarrei (39); segurtasun indarrek (213); segurtasun indarrek ez (8); segurtasun indarrekin (11); zuten okupazio indarrek (16)
aldeko indarren (14); bere indarren (11); duten indarren (10); erresistentzia indarren (15); eta okupazio indarren (32); eta segurtasun indarren (16); gure indarren (8); indarren arabera (15); indarren artean (29); indarren arteko (44); indarren aurka (21); indarren aurkako (31); indarren batek (8); indarren buruzagi (9); indarren esku (8); indarren eskutik (8); indarren eta (55); indarren eta irakeko (8); indarren kontra (12); indarren kontrako (13); irakeko segurtasun indarren (15); nazioarteko indarren (11); okupazio indarren (178); okupazio indarren artean (9); okupazio indarren arteko (10); okupazio indarren aurka (13); okupazio indarren aurkako (19); okupazio indarren eta (28); polizia indarren (10); segurtasun indarren (140); segurtasun indarren artean (8); segurtasun indarren arteko (10); segurtasun indarren aurkako (10); segurtasun indarren eta (13)
armen indarrez (9); bat indarrez (15); baten indarrez (11); bere indarrez (19); ere indarrez (8); espirituaren indarrez (9); eta indarrez (80); eta segurtasun indarretako (8); halako indarrez (25); indarretako kide (13); indarretako kideak (12); indarrez agintzen (12); indarrez atera (15); indarrez botatzen (12); indarrez edo (8); indarrez egin (8); indarrez eraman (8); indarrez estutu (8); indarrez eta (48); indarrez hartu (20); indarrez jo (13); indarrez sartu (26); irakeko segurtasun indarretako (11); obedientzia santuaren indarrez (9); okupazio indarretako (13); santuaren indarrez (14); santuaren indarrez agintzen (8); segurtasun indarretako (71); segurtasun indarretako kide (9); segurtasun indarretako kideak (9); segurtasun indarretan (10); zuen indarrez (8)
aski indarrik (14); baina indarrik (11); du indarrik (15); egiteko indarrik (12); eta indarrik (26); eta indarrik gabe (16); ez du indarrik (14); ez zuen indarrik (18); indarrik ere (22); indarrik ere ez (9); indarrik eta (11); indarrik ez (61); indarrik gabe (157); indarrik gabe geratu (8); indarrik gabe utzi (12); indarrik gabea (11); indarrik gabeko (12); indarrik handiena (14); indarrik izan (20); indarrik izango (11); zuen indarrik (22)