Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan kemen eta adore! ez beldurtu, ez izutu! Elizen arteko biblia 1 Kro 22,13
Azken indarrak ia ahiturik, kemena du oraindik hitzak elkarren hurren zuzen paratzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 124. orr.
Zure indarra eta zure kemena banitu, zuk bezala zure nahia gailenarazten baneki... Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 335. orr.
Jaun Prefetak ukan du indar eta kemen. Herria 2004-01-22
Kemena eta grina soberan dute, eta partida onak jokatzen dituzte. herria¬
Zeren kemena beharko baitugu beldurrak, urritasunak eta sufrimenduak gainditzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.
Aski kemen ukan nuen zutitzeko eta, zigarrorik hartu gabe, bainugelara joateko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.
Ez baitu lehengoen nigarrak gerorako gemenik. Herria 2001-03-01
Zure ahuldadea kemen bihurtuko da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 41. orr.
Beti ediren diat aztarna berriren bat, bidean aitzina egiteko kemena eman didana. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 616. orr.
Akiturik sentitzen nintzen, zergatik ez eta indarrik gabe, lanean hasteko ezgauza, irakurtzeko ere kemenik gabe. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.
Kemen hartuta mantak baztertu eta lur izoztua zapaldu aurretik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 247. orr.
Indiarrek opioa erretzen dute jendea hiltzeko kemena hartzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.
Orduan, kemena bildurik, Afifi andereak esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.
Une labur batean ez hitz ez hitzondo egon zen, baina laster bildu zuen kemena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.
Ulises xaxatu zuen, garai batean bezainbat kemen erakusten ez zuela esanez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 169. orr.
Guk txalo batzuk eginez erantzuten genuen, kemen askorik gabe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 75. orr.
Bere adimen bikainaren kemen guztia. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 38. orr.
Kopuruaren txikia gure eztarrien kemenak berdindu zuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.
Nire gizonen kemena urrituz zihoan, arraun eta arraun, itzultzeko aukera galdurik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.
Kemena galdu ez bazuen ere, argaldu eta zurbildu egin zen atsekabe haien garaian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.
Beste edozein harremanetarako horma gaindiezina eraikitzen denean, naturaren kemen guztia alferrik galdu egiten da gizadiarentzat, eta zahartzaroa aurreratzen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 91. orr.
Abasek harropozturik eta kemen betean jarraitu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.
"Hori oso ideia ona da, Marcelino", baieztatu zuen Degrela koronelak kemenez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.
Berotzen ari nintzela sentitu nuen, eta tramankulua, haragi bilduma zaintsu hura, eskuan hartu eta kemenez eragiten hasi nintzaion. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.
Ondorio onak ekartzen ditu -kemenezko eta konfiantzazko irribarre bat zirriborratu zuen, eta nik eskertu egin nion. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 81. orr.
Baina kemen guztiek huts egiten zioten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.
Asmo sendo hura bere baitaren baitan hartua zuen, bere kemen guztiak bildurik egin zuen aukera eta bere patuari buruz zihoan hartxintxar bakan batzuk beste galgarik gabe. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.
Bazekienez heriotzak ez zuela inola ere ahaztea esan nahi, koloreak aztertzen erabiltzen zituen bere kemen hondarrak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 20. orr.
Hotzaz gutti axolatzen dire gure ihiztari kemenak Herria 2003-01-14
Kanpoan egoten zen bere kemen eskasa etengabe madarikatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.
Lan zailetan eta kemen handia erakutsi behar zen lekuetan soilik jarduteko irrikaz zeuden. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.
Kemen handiko gizona zen. Berria - Kultura 2004-07-14
Jende bulartsua, kemen handikoa eta abertzalea denik ezin ukatu. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.
Ezer asmatzea jenio hutsezko ekintza da, eta bizi garen merkataritza-aro honetan kemen fisiko handia behar da horretarako. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 151. orr.
Nire kemen morala probatu nahi izan zuela esan zidan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.
Indar eta kemen intelektuala. Berria - Harian 2006-05-06
Kemen politiko falta. Berria - Euskal Herria 2006-01-17
Apeza, isipuari eraginez, hilkutxa ihiztatzen ari zen kemen handiz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.
Batera eta bestera ez zen gelditzen, eta berrikuntza pedagogikoan parte hartzen zuen, kemen osoz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.
Zirimola geldiezin batek inguratu ninduen, kemen basatiaz, eta ohetik jaiki behar izan nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.
Adore eta kemen biderkatuaz berrekiten zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.
Are indar eta kemen handiagoz ekin zioten allegroari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.
Mundua -eta munduan gu! - salbatzeko lanari ekiten dio, kemen nekagaitz batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 33. orr.
Filosofo apalak, kemen fanatikorik gabe, azaltzen dituen egiak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.
Harrapaketa hauek saihesteko, gizon bakoitzaren kemen despotikoari eutsiko zioten eragile sentigarriak behar ziren. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.
Naturak kemen itzalezin batez hornitu bazaitu, zeure burua defendatzeko eskubide utziezin bat eman badizu, [...]. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 59. orr.
Odol hotz izukaitza eta zinezko kemena erakusten zituzten beti lanean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.
Soslaian eginiko irudia da, harrigarrizko kemena dauka hain geldirik egoteko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.
Eskerrak laneko kemena bederen ez nuela galdu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.
Gizakiaren inoizko kemenak utzitako arrasto haiek neure begien aurrean horren antzu eta ahantzi ikusteak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.
Kemen hitzak bidaltzen dizkie Klara eta honen ahizpei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 594. orr.
Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik; kemen faltaz bai, ordea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.
Argi-ilun, kemen-makaltasun horrek eragozten digu argi ikustea [...] gure gogoaren sen bizi bakarra maitatzea dela. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 72. orr.
Behar duten bizi-kemen guztia bereganatzeko. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.
Ez zen harropuzten bere kirol-gaitasun eta gizon-kemenez, ez zuen inoiz gezurrik esaten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.
Guretzat emakumeontzat guztiz ezezaguna den halako gorputz-kemen bat izaten diten gizonek une jakin batzuetan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.
Espazio horrek lotura estua du geografian "Aurkikuntza Handiak" eta beste alor batzuetan matematikaren aurreramendua eragingo zituen esplorazio-kemenarekin. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.
indar eta kemen (9); izan kemen (6); kemen askorik gabe (3); kemen eta adore (4); kemen eta argitasun (3); kemen gehiena (3); kemen guztia (11); kemen guztiak (3); kemen handia (8); kemen handiagoa (3); kemen handiagoz (8); kemen handiko (3); kemen handikoa (4); kemen handiz (13); kemen haundiz (4); kemen osoz (5); misteriozko kemen hori (7)
adorea eta kemena (5); defendatzeko kemena (3); egiteko kemena (8); gogoa eta kemena (5); indar eta kemena (3); indarra eta kemena (10); irauteko kemena (4); kemena behar (7); kemena berreskuratu (3); kemena bildu (11); kemena bildurik (3); kemena eman (7); kemena ematen (3); kemena erakusten (4); kemena eta adorea (4); kemena eta ausardia (4); kemena eta grina (4); kemena eta indarra (8); kemena falta (3); kemena galdu (6); kemena galdurik (3); kemena galtzen (3); kemena hartu (3); kemena izan (8); lanerako kemena (3)
kemenari esker (6)
berebiziko kemenez (3); halako kemenez (3); kemenez bete (3); kemenez beterik (3); kemenez gainezka (3)
aski kemenik (3); egiteko kemenik (11); esateko kemenik (6); hitz egiteko kemenik (3); indarrik ez kemenik (3); kemenik aski (4); kemenik gabe (25); kemenik gabe uzten (3)