Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilargiaren argi indargabe bat baizik ez zen beraienganaino iristen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 206. orr.
Kolore indargabeak, inpresionista samarrak, lasaitasuna zabaltzen dutenak. Berria - Kultura 2004-02-17
Hasierako kolpeak, ukabila itxita, masaila bete-betean jo bazizkion ere, hurrena ukaldi indargabe sarriak eman zizkion, negarrak amorrua baretu izan balio bezala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.
Neure buruari esan diot: ontasun hau indargabea da, eder eta indargabe, goizeko ihintza bezala. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 45. orr.
Zenbat eta zentzugabeagoa izan, zenbat eta itxuragabeago eta indargabeagoa izan, orduan eta handiagoa da. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 46. orr.
Indargabearentzat babesleku izan zara, behartsuarentzat larrialdian babesleku. Elizen arteko biblia Is 25,4
Zein ederki laguntzen diozun ahulari eta eusten indargabeko besoei! Elizen arteko biblia Jb 26,2
Emakumeek gatazken indargabeko ebazpenean betebehar garrantzitsua jokatzen dute. Berria - Euskal Herria 2006-03-08
Harek erran du haundiena dela ttipiena, indargabekoa, haurra. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.
eta indargabe (6); indargabe utzi (4)