Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ilunabar (orobat ilun nabar g.er.) 1 iz eguzkia sartu ondoko iluntzea. ik iluntze; ilunbista; ilunsenti.

Anitz aldiz erraiten dugu : ilun nabarra, ez argi, ez eta ere oraino iluna.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 73. orr.

Geldi zaitezte ilunabarra arte.  Elizen arteko biblia   Epa 19,8

Ilunabar batez deitu nuen eta gizonezko batek hartu zuen telefonoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.

Beroa eta euria, iduzkia beti oren berean ateratzen eta beti oren berean sartzen, ilunabarrarik gabe.  Herria   2003-03-13

Azkenean amaitu egin zen ustez amaigabea zirudien ilunabarra.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 22. orr.

Askotan, ilunabarraren itzalei gelan barneratzen uzten zien, argia piztu gabe.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 161. orr.

Ilunabar eta gauean.  Herria   2004-08-12

Goizean bata eta ilunabarrean bestea.  Elizen arteko biblia   Ir 29,39

Atzo ilunabarrean hamarnaka lagun bildu ziren bi herri horietan, Lefort eta Carrereren sostenguz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Frantzisko urriaren 3ko ilunabarrean hil zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 324. orr.

Ilunabarrean, lanetik etxerakoan, Gregory egoten zen tabernan sartu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 65. orr.

Goizeko edo ilunabarreko angelusetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 38. orr.

Ekin zioten guduari eta borrokan jardun zuten egunsentitik ilunabarreraino.  Elizen arteko biblia   1 M 9,13

Orduan nere etxerat etorri behar duzu gaur ilun nabarrean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 97. orr.

Behin batean, ilunabar aldera bazihoan bere anaia lagunarekin San Verekundoko bidetik[...] eta dei egin zioten alorrean ari ziren nekazari batzuek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.

Aita ilunabar aldera itzuli zen, emakume batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Ilunabar aldera hegazkin bat azaldu zen, militarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Ilunabarreko zortzi eta erdiak aldean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 135. orr.

Arrantzale batzuk nasan, ilunabarreko zeru gorri ilun baten argia atzetik zutela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.

Hor dator Lizarriturri ilunabarreko basoerdiak hartzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Saguzarren aldrak agertu ziren [...] ilunabarreko argitan hegaldi nahaspilatsuan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Izpiliku usaina darabil haizeak, eta ilunabarreko isiltasuna erabatekoa da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 156. orr.

Ilunabarreko orduek erasotzen diote, lanaren arabera antolatua daukalako eguna.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 84. orr.

Kaleko zumarren adaburu beltzak ageri ziren ilunabarreko urdin kobaltoarekin jolasean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.

Euri-usaina zerion ilunabarrari, hodei goibelez zegoen zerua belzturik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.

2 (izenondoekin)

Sargori egunetako ilunabar freskoetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 298. orr.

Udazkeneko ilunabar euritsu batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 122. orr.

Iparraldeko Venezia deitzen diote [...] eta ilunabar politak ditu, zeruminak denbora dezente irauten baitu zeruertzean galdu baino lehen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Emakumeek, bularrak airean, distira egin zuten ilunabar apalean, eguzkiaren ordezko balira bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

3 irud

Hauxe zion Xavier Grall poetak bere biziko ilunabarrean: [...].  Herria   2001-11-01

Bizitzaren ilunabarrean zegoelarik, bere onberatasuna isurtzen zuen ororengan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urrezko ilunabar-argiaz blaiturik zegoen gela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.

Eta maldan gorako zuhaitz ilara bikoitz hura, ilunabar argitasun barean ikustean, bihotzean sartu zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.

Hura ilunabar-pila filmatuta neukana, Tamaulipaseko basamortukoak, besteak beste, hiru ziren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 281. orr.

Ilunabar-arrats ingururako Hendrixtownera itzuli beharra daukat, "Turgeniev" irekitzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.

· Itsas ilunabar zoragarria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Ostegun ilunabar hartan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 203. orr.

Arratsalde-ilunabarrean sartu zen, nonbait, eraikinean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 212. orr.

Arrats-ilunabarreko albistegietan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus