Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ilunbista (orobat ilun-bista) 1 iz ilunabarra, iluntzea.

Bere gorputzak, ilun-bistan, "hari beltza eta zuria bereizi ezin diren unean", sendoagoa ematen zuen, beteagoa; hogei urte izan ordez hamar gehiago balitu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Ohol-gazteluak geneuzkan inguruan; ibaiak bereizi egiten gintuen mundutik; ilun-bistak babestu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.

Gero, itzuli bat egin genuen kaian zehar, ilun-bistaren urdin gero eta ilunagoa barneratuz, nire ikasketei buruz eta erosi nituen liburuez mintzatzen ginen bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Azalpen horixe egin nien bi lagunei, ilun-bista jaio berriaren altzoan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.

Paola eta Mario paseo malenkoniatsuak egiten zituzten, biek elkarrekin edo bakoitzak bere aldetik, ilunbistan, bakardade barrenkoian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.

Gaua, epela eta haizetsua zetorren, eta ilunbistan amak labadora ireki zuen etxeko arropa pilda hura atera eta oilategian esekitzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.

Adiskidetzearen errainu-izpiak hasiko ote dira, oraindik ilunbistan, argi egiten?  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

2 (izenondo gisa)

Denborarekin kriseilu batzuk ezarri ziren etxe bakoitzean, giro ilunbista argitzeko lain ez zirenak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus