Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iluntzea gau bilakatu zen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 74. orr.
Laster iluna izango da, eta iluntze horren epeltasuna irail-brisaren hozkirriak menderatuko du. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 83. orr.
Iluntze batean, Charlie, Big Joe eta hirurok etxera gindoazen, landa-bidean gora. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.
Horrexegatik nentorren hain zorabiatuta iluntze hartan ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 90. orr.
Hitz eman zion idazgelatik pasatuko zela, iluntze aldera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.
Pub-era joan ohi zen iluntze gehienetan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.
Ez zen lanbide nekosoa, eta hamaika gizaseme ezagutu zuen eta hamaika iluntze eman zuen haien konpainian. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Udako iluntze baten hondarrean izan zen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.
Abuztuko iluntze hartan Mary ez zegoen Ernesten alboan, hantxe, Mundakako hilerrian. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 13. orr.
Damu dut iluntzea izorratu izana zuei. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 135. orr.
Iluntzearen azken hondarrean. Iluntzearen zain dago adulteriogilea. Elizen arteko biblia Jb 24,15
Kashemirara iluntzearekin heldu nintzelarik, hiriko ateak itxirik topatu nituen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 254. orr.
Bazkalondotik ia iluntze arte irauten zuen ohe-jardunaldi batean zirrika geundela [...]. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.
Uste diat iluntzea baino lehen euria izango dugula. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.
Hitzaldiren bat eman eta, ilunabarrean (edo iluntze ertsian, sasoiaren arabera) amaitu, kalera irten eta denak, bai entzule, bai antolatzaile desagertu ondoren, bakar-bakarrik geratzen nintzenean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 88. orr.
Arratsalde eta iluntze osoa egon nintzen zain. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 135. orr.
Iluntze oso bat, Herbierekin bakar-bakarrik, liskarrerako bide zen ezinbestean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.
Iluntze goxo eta suspergarriak nahi zituen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.
Iluntze nabarra da eta harbidean behera goaz Imanol eta biok. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.
Hango iluntze infinituan Baltikoko itsasertzera joan ginen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 229. orr.
Zeinen iluntze zoragarria igaro zuten eskertu ostean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 140. orr.
Goizean jaitsi, iluntzean igo. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 85. orr.
Iluntzean iritsi zen Baionara. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.
Iluntzean futbola zegoela edo. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 107. orr.
Iluntzean itsasontzi batera bisitaldia egitekotan gara. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 177. orr.
Varsoviara iritsi ginen eguneko iluntzean. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 303. orr.
Bihar iluntzean, astelehenero bezala. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 111. orr.
Biharamuneko iluntzean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 152. orr.
Herengun iluntzean Jon Gaztelumendi presoari egin zioten ongietorria Errenterian. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Giroa, berriz, hotz-hotza, urtarrilaren hemeretziko iluntzean espero zitekeenez. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 119. orr.
Goizetik iluntzera eta iluntzetik goizera, zenbakiek hizkiek baino leku gehiago hartzen zuten buru-hezur zabal haren barnean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 195. orr.
Iluntzerako bueltan ziren. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.
Han egongo naiz iluntzerako. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.
Zer asmo daukazu gaur iluntzerako? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.
Guarda konpainia osoak hara-hona ibili ziren egunsentitik iluntzeraino. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.
Herbie ez zen ia behin ere etxean egoten iluntzetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.
Iluntzeetan, Arrate irratian musika egoten zen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 389. orr.
Igande iluntzeetan elkarrizketen zalaparta gozoak hartzen zuen etxea. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.
Ez zen edozein moduzko gaua: negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen, eta horretarako hiruzpalau egunez behin-edo bidaltzen dituen haize beltz horietakoa zebilen, ulu eta buhada, bazter guztiak astintzen eta hozten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.
Iluntze partean, txakurkume maitagarri bati kontu egiten zion atezainak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Atzo, Ibaetan, iluntze partean Bolognako prozesua izan zuten hizpide. Berria - Euskal Herria 2006-04-05
Iluntze orduetan izarrak ikusiko dituzue. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.
· Astearteetako rugby entrenamendu iluntzetan salbu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 139. orr.
Goiok beste bidaia bat egin zuen, ia aldi berean, arratsalde iluntze hartan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 174. orr.
Udazken iluntze batean leihotik kalera begiratzeak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 37. orr.
Ostiral iluntze bateko hamaikak dira. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 44. orr.
Asteazken iluntxean sei orenetan izan da delako "Krexa bizia" haur ttipienekin. Herria 2004-01-01
Astearte iluntzean herriko etxean hartu gintuzten. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 141. orr.
Ostiral iluntzean auto istripu larria gertatu zen Gorlizen. herria¬
Iluntzeko kazetak poltsikotik atera eta haietako bat luzatu zion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.
Iluntzeko trenean itzuli ziren herrira. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 122. orr.
Bart iluntzeko egoera bertsuan gara. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.
Iluntzeko bederatziak jo artean ia. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.
Emanaldi horiek guztiak iluntzeko 20:00etan hasiko dira. Berria - Kultura 2004-04-22
Kontzertuak irailaren 7tik 10era egingo dira, Gasteizko San Pedro elizan, iluntzeko 20:15etatik aurrera. Berria - Kultura 2004-07-23
Atzo iluntzekoa, esaterako. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 34. orr.
Eguerdiko berriak eta iluntzekoak, besterik ez zuen ikusten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 139. orr.
Gehienak arratsalde eta iluntze aldean pilatuko badira ere, hasierako kontzertua eguerdian izango da. Berria - Kultura 2004-06-20
Zatoz behean jarri dizudan helbidera, nire landetxe berrira, datorren ostiralean, hilak hamabost, iluntze aldean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 15. orr.
Iluntze aldean zuri lagun egiteko urrutitik: orain aretora doa, orain esertzera doa. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 27. orr.
Iluntze aldeko berbaldietan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 56. orr.
Iluntze aldera Bilboko suhiltzaileak etorri ziren. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 64. orr.
Hamabi gizon etxeratu omen ziren iluntze aldera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
atzo iluntzea artean (5); eta iluntze (10); eta iluntzea (6); iluntze aldean (3); iluntze aldera (24); iluntze arte (4); iluntze batean (15); iluntze berri (4); iluntze berri baten (3); iluntze hartan (31); iluntze partean (3); iluntzea baino lehen (3); iluntzea zen (6)
agintariek atzo iluntzean (3); astearte iluntzean (13); asteazken iluntzean (11); astelehen iluntzean (5); atzo iluntzean (187); atzo iluntzean abiatu (3); atzo iluntzean arnaldo (3); atzo iluntzean aurkeztu (4); atzo iluntzean bertan (3); atzo iluntzean bilboko (3); atzo iluntzean egin (3); atzo iluntzean emandako (3); atzo iluntzean ere (3); atzo iluntzean euskal (3); atzo iluntzean iritsi (3); atzo iluntzean utzi (3); atzo iluntzean zen (3); bart iluntzean (10); bihar iluntzean (7); biharamun iluntzean (3); du gaur iluntzean (5); dute gaur iluntzean (6); eguneko iluntzean (4); eta gaur iluntzean (3); eta iluntzean (37); eta iluntzean etxera (3); gaur iluntzean (51); hartako iluntzean (4); herenegun iluntzean (33); igande iluntzean (7)
iluntzean abiatu (3); iluntzean arnaldo (3); iluntzean arnaldo otegi (3); iluntzean aurkeztu (4); iluntzean aurkeztu zuten (3); iluntzean auto (5); iluntzean auto batek (3); iluntzean berriz (3); iluntzean bertan (4); iluntzean beste (6); iluntzean bezala (3); iluntzean bilboko (5); iluntzean donostiako (3); iluntzean donostian (3); iluntzean egin (6); iluntzean egindako (5); iluntzean eginiko (3); iluntzean emandako (3); iluntzean ere (8); iluntzean eta (4); iluntzean etortzen (3); iluntzean etxera (6); iluntzean euskal (5); iluntzean euskal herriko (4); iluntzean ez (5); iluntzean hainbat (3); iluntzean hasi (5); iluntzean hasi ziren (4); iluntzean iritsi (7); iluntzean iritsi ziren (4); iluntzean jakinarazi (4); iluntzean jokatu (4); iluntzean oraindik (4); iluntzean utzi (4); iluntzean zen (3)
larunbat iluntzean (12); ostegun iluntzean (7); ostiral iluntzean (13); zen atzo iluntzean (9); zen iluntzean (5); ziren atzo iluntzean (21); ziren iluntzean (7); zituzten atzo iluntzean (4); zuen atzo iluntzean (24); zuen herenegun iluntzean (6); zuen iluntzean (3); zuten atzo iluntzean (19); zuten iluntzean (6)
atzo iluntzeko (6); eta iluntzeko (6); eta iluntzerako (7); gaur iluntzeko (7); goizetik iluntzera (3); iluntzeko bederatziak (4); iluntzeko panelak (6); iluntzeko panelak kentzen (3); iluntzeko zortziak (9); iluntzeko zortziak aldera (3); iluntzeko zortziak arte (3); iluntzeko zortzietan (4); iluntzera arte (17)
iluntxe batez (5); joanden iluntxe (3); joanden iluntxe batez (3); ortzirale iluntxean (3)