Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanpararen argi ilaunarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 165. orr.
Argi ilaun triste bat besterik ez dela haraino [ur handi edo sakonetaraino] iristen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.
Ipurtargiak hurbil iragartzen dik goiza, zurbiltzen hasia baitu bere su ilauna. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.
Argi kaskarra egiten baitzuen bonbilla ilaun bakartiak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.
Arestiko begirakune ilauna desagerturik, begirakune gotor erronkaria josi zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.
Bat-batean, nik antzematen ez nuen seinale batera, hotzikara egiten zuen, bere hazpegi ilaun ederrak gogortzen zituen eta inurri lanari ekiten zion. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.
Irribarre ilaun batez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.
Halako artegatasun ilaun batek egin zuen habia neure barrenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.
Lilura ilaunak. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 29. orr.
Susmo ilauna, lausoa... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.
Ez da hau, ordea, ohoregose direnen berezitasuna, baina, bai, zorigaitzak jotzen dituen eta barne ilauna duten guztiena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.
Zuria lepoa, handiak begiak, ilauna begirada. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 400. orr.
Begiak altxatu eta lokamuts ilauna aienatu egin zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.
Orduan zilarrezko kanpaitxo baten hots ilauna aditu nuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.
Geroenean, burua makurturik, ahots ezin ilaunagoz esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 342. orr.
Urrutitik datoz orduko ahotsen oihartzun ilaunak, gero eta itzaliago. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 41. orr.
Bere burua argi engainagarriren baten inguruan jiraka zorabiaturik galtzen duen sorkari ilaun eta pasakor izate horretan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 307. orr.
Beren izate ilauna euli baten gisako sentitzeraino. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 123. orr.
Itzal ilaun bat bezala jarraitzen ziola noranahi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.
Gogoko ditut zaldiak, nik -esan zion Camillari, zurbil eta ilaun baitzegoen satinezko etzaulki abrikot-kolorean-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.
Husainek, orduan, ahotsa ilaun: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 268. orr.
Hain ilaun sentitzen zen gaualdi bare hargatik, hain ahul, odolki eta txerri gantz usainengatik, hain motel, Pauline potxolo hura bere belaunen gainean lo gelditu ondoren [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.
ahotsa ilaun (5); ilaun bat (3); ilaun batek (3); ilaun batez (3)