Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bezperatik ari zen euri geldo hotzari aurre eginez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.
Ia esan liteke ura bihurtzen dela olio, hain baita geldia eta geldoa hango uraren mantsoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.
Eta, bere begi geldoak bi bareren moduan erabiltzen dituela, munduko tristurarik handienarekin esan du: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 63. orr.
Zigarroari atxiki geldoak egiten zizkiola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.
Zarata gorra entzuten zen aire geldo eta astuna astiro zeharkatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 107. orr.
Gizon lokartu baten hats geldo sendoarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Hiritik kanpai baten hotsa heldu zitzaigun, geldoa, astuna, tristea, gaueko itsasontzi baten adarraren antzekoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.
Pauso geldoz inguratu zen, aulkian eseri arte. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 297. orr.
Narrasti baten antzera, higitze geldoan zihoan luzatuz, itxura-koloreak ezari-ezarian aldatuz. «Kuskue tanden», 2004 - 135. orr.
Jendea menditik jaisten zen uholde geldo eta isil baten gisan. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 118. orr.
Balthazar abiatu zen bere ibilera geldoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.
Doinu geldoek are motelago egingo lukete giroa, eta kalejirak jarri ditu Ramonek hasteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 57. orr.
Iraultza geldo baina geraezina eragin zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.
Eragin geldoko pozoiei buruz esaten duzuna. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 139. orr.
Antonio Musu-tristeren adierazgabetasun geldoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.
Jende geldoa dugu militantea baino gehiago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 380. orr.
Graxik hor berean eta berekiko, aitaren gorputz geldoaren aitzinean, heriotzak bizitza nola kateztatzen, mugatzen eta baldintzatzen zion arrapasatzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.
Guztiz sendatu artean, aski dut denbora geldoegi honi aurre egitearekin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 60. orr.
Ur lasterreko erreketan zein ur geldokoetan hazten diren landareak. Berria - Gaiak 2004-08-24
Danbadak geldoak ziren eta erregularrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.
Pertsonen mugimenduak geldoak ziren. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 214. orr.
Hurbiltzeko saioak geldoak eta nekezak izan ziren. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 133. orr.
Ez dute dinamika askorik, geldoak dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.
Egitura biribileko ontziak geldoagoak dira bidaietan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 33. orr.
Baina jendea geldoa dun eta Bastillak behin bakarrik izan din erasoa. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 109. orr.
Badira, jakina, gizon geldoak, geldotasuna ordea etsimen modu huts egin bat da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.
Gurdia geldo zebilen maldan gora. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.
Emakumezko serioa zen, berrogeita hamar eta zenbait urtekoa, geldo eta amaiezin mintzatzen zena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.
Izar uxo zaharretako bat, oso geldo eta estropezuka hegan egiten zuena.Tenperaturari geldo eta geldi samar eusteaz gainera, ez du erlaino eta erreka-lainorik sortzen, zeru estaliak badira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.
Abiatzea uste baino geldoagoa suertatu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 128. orr.
Ponparen zarata motelago eta geldoago bilakatua zen kolpetik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Gizona suge erraldoiaren parean aurkitu zen, horma bezain geldo, paralesiatua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.
Sasiaren atzealdean eta lokatzean iltzatu zen, geldo. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.
Kanpaiek jo zuten, ilun, geldo. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.
Nork lituzke jasango munduaren ukaldiak, zapaltzailearen makurra, harroaren destaina, maitasun gaitzetsiaren penak, legearen geldoa, kargudunen burgoikeria [...]. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.
Badira, arnasten dugun airean, gas geldo direlakoak; gas noble esaten zaie, orobat, eta eztabaidatzekoa litzateke ea benetan noble guztiak diren geldo eta geldo guztiak diren noble. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 16. orr.
Barbaricôri bete-betean dagokio orri hauen abiaburu izan den gas geldoekiko konparazio hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.
Koipeak irakiten ari ziren geldo-geldo. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.
Ibiltzen hasi nintzen karrikan gora, geldo-geldo hurbiltzen zitzaidan autoari ez begiratzen saiatuz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 149. orr.
Zalgurdia geldo-geldo jauregiko lorategian sartzen zela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.
Kamera geldoan dantzatutako salsa baten antzekoa zen goizaldeko hura. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.
Guztia kamera geldoan ikusten nuela iruditu zitzaidan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 53. orr.
Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen, kamera geldoan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.
Zeru horiek hainbat joan-etorri egindako disidente baten beste itzulera bat da, kamera geldoan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 178. orr.
ahots geldoak (3); bezain geldo (3); erritmo geldo (6); erritmo geldoa (3); eta geldo (13); eta geldoa (12); eta geldoago (4); eta geldoak (5); geldo baina (4); geldo bat (7); geldo batean (4); geldo batek (3); geldo batez (4); geldo bihurtu (3); geldo eta (45); geldo geldo (8); geldo haren (3); geldo samarra (3); geldoa da (9); geldoa egin (3); geldoa eta (8); geldoa izan (8); geldoa izan da (3); geldoa zen (3); geldoak dira (5); geldoak eta (3); hain geldo (3); kamera geldoan (7); keinu geldo (3); mugimendu geldo (7); mugimendu geldo eta (3); oso geldo (5); oso geldoa (6); prozesu geldoa (3); ur geldoa (3); urrats geldo (3)