Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behin eta berriro igurtzi zuen gorputza xaboiaz, behin eta berriro murgildu zen uretan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.
Olioa ere eman zion, zerbitzariek gorputza igurtz ziezaioten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.
Egidazu putz, igurtz nazazu, atera iezadazu distira. «Kuskue tanden», 2004 - 213. orr.
Begiak igurtzi zituen kearen eraginagatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 332. orr.
Eskuak igurtzi ditu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.
Galtzetan igurtzita garbitu nituen eskuak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.
Sudurra ukabilaz igurtzi ondoren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.
Mitxelenak esku urduri batez igurtzi zituen ezpainak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 297. orr.
Barruko bultzadari men eginik, ilea igurtzi zion Léak Maxi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 239. orr.
Reb Alter, bizarra igurtziz, hizketan hasi zitzaion Ansheli: […]. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.
Izekok besoak eta hankak fuerte igurtzi behar izan zizkion, eta aurpegi osoa garbitu benda batekin. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 106. orr.
Neska baldin bada, klitoria igurtzi. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.
Katutxoek bizkarra igurzten zuten Joxe Mariren hanken kontra. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.
Nestorren alaba gazteenak Telemako garbitu zuen eta olioz igurtzi. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 17. orr.
Kerosenoz igurtzi eta bizirik erre zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 101. orr.
Gaixorik dudan alderdia eskuz igurtzi eta sendatuko zidala legena. Elizen arteko biblia 2 Erg 5,11
Jaunaren atzean zegoela, oinen ondoan, malkoz bustitzen hasi zen, eta buruko ileez txukatzen, eta oinak muinkatzen eta ukenduz igurtzen. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.
Nik igurtzi eta igurtzi jarraitzen nuen, orain begiak itxita nituen, nire orgasmoa baitzen ardura zitzaidan gauza bakarra. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 92. orr.
Gantzu eta usain goxo merkez igurzten dituzte beren buruak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 11. orr.
Paul D-k kikararen ertza igurtzi zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 74. orr.
Gizon hura bere erpuru zabalaz aizkora distiratsu baten xafla igurzten ari zela ikusi zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 259. orr.
Kobrezko plater asko genituen, amak astero igurzten zituenak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 125. orr.
Tomate helduekin eta oliba olioarekin igurtzitako ogi zatiak. Berria - Kultura 2004-10-13
Eztiz igurtzitako opil bat hartu, eta ahoan jarri zion Andreasek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.
Atsoak ogi puska bat hartu, eta koipe eta piperrautsez igurtzirik, zakur bati emateko usadioa hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 248. orr.
Haritz ezpalak bata bestearen kontra igurtziz eta gorituz su berria lortzen zuten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.
"Babarrunak igurzteak" babarrun tantodun lizunduak txukuntzea nahi du esan hemen. balearen gantzarekin igurzten zituen bere botak eta nire senideenak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.
Arkua berotu eta gantzaz igurtziko diagu. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 160. orr.
Elkarren arteko junturak olioarekin nahastutako kare biziarekin igurtziko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4010. orr.
Aleak eskobatu, eta garbitzeko zapiaz igurtzi zuen zorua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 388. orr.
Kontua [lapikoa] espartzu egokiarekin igurztea da. «Kuskue tanden», 2004 - 88. orr.
Lurra eskobatzen zuen eta argizariz igurzten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.
Eraztuna edo lanpara igurtzi, eta jeinua azaltzen da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.
Ihiek elkar igurztean ateratzen zuten hotsa eta ibaiaren zarata makurra entzuten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.
Batzuetan garraren distira bizia lehertzen da, adarrek eta enborrek elkar igurzten duten bitartean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 369. orr.
Hitz jolasguratuak elkarrekin gertatzen dira jendeen aho-mihitan, elkar igurzten dute, adiskidetuz eta haserretuz orobat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.
Artean egin gabe zegoen "Poeta Hilen Kluba" delako filma, baina gu ere halako dohain batek igurtzirik sentitzen ginela esan liteke. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 119. orr.
Senarrak eta beraren etxekoek -emaztea erre, urkarazi edo irato egin badute-, epailea, medikua eta polizia igurtzi egiten dituzte, emazteak bere buruaz beste egin duela esan dezaten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 86. orr.
Auzia gaizkiagotuz gero, gaizkileak polizia mila pezetako batzuez igurtzi eta kito. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 88. orr.
Euren kontra «diruz ongi igurtzita» arituko direla, eta hurrena Alevesekin ez direla ahalegin betean arituko esan zuen. Berria - Kirola 2004-06-10
Eta bainila txokolatezko katilu batean bustitako ogi gurinez igurtzi batez betetzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.
aldiz igurtzi (3); aurpegia igurtzi (8); aurpegia igurtzi zuen (5); batek igurtzi (4); batekin igurtzi (3); batez igurtzi (11); begiak igurtzi (48); begiak igurtzi eta (6); begiak igurtzi nituen (3); begiak igurtzi zituen (23); bizkarra igurtzi (3); burua igurtzi (5); elkarren kontra igurtzi (4); eskuak igurtzi (26); eskuak igurtzi ditu (3); eskuak igurtzi eta (3); eskuak igurtzi zituen (16); eskuaz igurtzi (4); eta aurpegia igurtzi (3); eta begiak igurtzi (7); eta eskuak igurtzi (9); eta galtzetan igurtzi (5); eta igurtzi (29); eta igurtzi egin (4); eta igurtzi eta (3); eta olioz igurtzi (3); galtzetan igurtzi (6); galtzetan igurtzi zuen (5); gogor igurtzi (3); gozoz igurtzi (3); gurinez igurtzi (3)
igurtzi arin (3); igurtzi arren (3); igurtzi arte (3); igurtzi batzuk (7); igurtzi behar (8); igurtzi behar izan (3); igurtzi ditu (16); igurtzi du (7); igurtzi egin (11); igurtzi egin zituen (5); igurtzi egiten (8); igurtzi eta (78); igurtzi eta igurtzi (14); igurtzi nion (4); igurtzi nituen (7); igurtzi nuen (6); igurtzi ondoren (14); igurtzi zidan (5); igurtzi zion (11); igurtzi zituen (80); igurtzi zituen begiak (6); igurtzi zituzten (3); igurtzi zizkion (9); igurtzi zuen (59); igurtzi zuen distira (3); igurtzi zuen gorputza (3)
adarrak igurtziko (7); adarrak igurtziko ditu (6); erpuruak igurtziko (4); erpuruak igurtziko ditu (4); ertzeko adarrak igurtziko (7); igurtziko dira (3); igurtziko ditu (12); igurtziko du (4); ilea igurtzi (3); jesus ukenduz igurtzi (3); klitoria igurtzi (3); kontra igurtzi (15); kontra igurtzi zituen (3); kontra igurtzi zuen (4); kopeta igurtzi (3); lepoa igurtzi (4); lokiak igurtzi (3); oineko erpuruak igurtziko (4); olioz igurtzi (12); olioz igurtzi eta (3); ondo igurtzi (3); ongi igurtzi (3); txiki batez igurtzi (3); ukenduz igurtzi (8); usain gozoz igurtzi (3)
begiak igurtzitzen (4); begiak igurtziz (7); bestearen kontra igurtziz (3); bizarra igurtziz (3); eskuak igurtzitzen (3); eskuak igurtziz (15); eskuak mantalean igurtziz (3); igurtzitzen ari (11); igurtzitzen ari zen (8); igurtzitzen hasi (4); igurtzitzen hasi zen (4); igurtziz edo (3); igurtziz edo neurtuz (3); igurtziz eta (7); igurtziz gero (3); kontra igurtziz (10); mantalean igurtziz (3); sabela igurtziz (3)
batez igurzten (5); begiak igurzten (9); begiak igurzten ditut (3); bizkarra igurzten (3); bularra igurzten (3); elkar igurzten (5); eskuak igurzten (13); eskuak igurzten ditu (3); igurzteari ekin (4); igurzten ari (26); igurzten ari zela (6); igurzten ari zen (11); igurzten ari zitzaion (3); igurzten dira (3); igurzten ditu (8); igurzten ditut (5); igurzten du (7); igurzten eta (5); igurzten hasi (18); igurzten hasi zen (7); igurzten hasi zitzaidan (3); igurzten hasten (3); igurzten zidan (5); igurzten zituen (11); igurzten zuela (4); igurzten zuen (16); igurzten zuten (5); ilea igurzten (3); ipurdia igurzten (3); klitorisa igurzten (3); kontra igurzten (10); nola igurzten (4); titiak igurzten (4)