Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marruskatu, marruska(tu), marruskatzen 1 du ad gogor igurtzi.

Astiro eta nekez, erratza eta pertza hartuta, fregatzen, marruskatzen, hondamena eta ustela geldiarazi zuten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

Palaz jotzen zituen lehentxeago zurezko taulan salboinez marruskatu zituen jantziak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 241. orr.

Eskuak marruskatzen zituela ematen zuen bere iritzia agertu zuen aldietan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 184. orr.

Horren ordez, Del Valleren harridurarako, ezpain ertzetik zintzilik zeraman zigarreta hartu eta Wagnerren diskoaren azalean marruskatuz itzali zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

2 gogor igurtziz higatu.

Egurra marruskatzeko makinen eta zerren artean, etzanda egon behar izan genuen txirbilaren gainean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Begiak ikusteko, haginak marruskatzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 107. orr.

Harriak lurraren kontra marruskatzean egiten duen urratu-hotsa ateraraziz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 121. orr.

Gero hartzen ditu hitz horiek eskuetan, eta irakurri egiten ditu edo, (euskaraz) gauza bera dena, aletu [...] eta zukutu egiten ditu, elkarren kontra igurtzi-igurtzi egin, estutu eta marruskatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

5 irud/hed

Marruskatu egingo dut Jerusalem, garbitzeko alde batetik eta bestetik platera marruskatu ohi den bezala.  Elizen arteko biblia   2 Erg 21,13

Bere gogoetak suntsituta ikusten zen gizon hura, harrak fruitua jaten duen bezala, pentsamendu batek, bere Pentsamenduak, marruskatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

3 esku artean gogor erabiliz, zimurtu edo desitxuratu. ik lauskitu.

Malkoak lehortu eta musuzapia marruskatzen hasi nintzen, kabitu ezinez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 27. orr.

Tarteka, painelua hartu eta zintz egiten du, eta berriro jasotzen du berehala, hots, marruskatzen du bere esku urdurian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Nire izarak marruskatzen ari da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 119. orr.

Hartu zuen, kri-kra papera marruskatu zuen, aitonari begiratu zion... eta bota.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.

Zerbeza lata hatz artean marruskatu, eta HIESaren kontrako txosnara abiatu da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 7. orr.

Mami sendoa eta zaporea barnean gordetzen zituen oskol zakarra marruskatzera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

4 marraskatu, hortzikatu.

Jaiki, komunera joan, bi galleta marruskatu -igandekoak bezain zahar eta jangaitz- eta baso bat ur edan ondotik egunkarira deitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Sagu tripa-hutsak iduri, soin gaineko arropen larru higatua marruskatzera abiatzeko puntuan ginen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Hurrena, hortzez marruskatu ditu bere familiak xerretan utzitako arrasto hori gozoak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 31. orr.

5 irud/hed

Indarra erakutsi beharko du gaurkoan Lleidaren kontra (18: 30, ETB1), hain zuzen, Eibarren zelaian, Ipuruan, puntu bat marruskatu duen talde bakarra.  Berria - Kirola   2004-12-04

Umeak, libre duen eskua zerurantz altxatu, eta atzamarra luze, inoiz erabili gabeko hitza marruskatu du ezpain artean: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 63. orr.

Tapaxek hitzerdi batzuk marruskatu zituen; bere painueloa atera zuen urduri, harekin buruko zauria buxatu zion lagunari; laster gorritu zen hura.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.

Nik oihu egin behar nukeela; nire eskuek txiki-txiki egin behar zuketela elkarren kontra euren etsipen larria marruskatuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Baina orain eraikin triste bat iruditzen zait, latorrizko pote marruskatu bat erreka-bazter zikinera jaurtikia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 44. orr.

Hagrid mahuka-hutsik zegoen zurezko mahai marruskatuan eserita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.

Sabai marruskatuen gainera jausten ziren harriak, haurrek hondartzan egindako uhinak legez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus