Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ferekatu, fereka(tu), ferekatzen (orobat perekatu g.er.) 1 du ad leunki, emeki ukitu. ik laztandu.

Egunbetetsuko bizarra ferekatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Ile haiek ferekatzen eta musukatzen nizkiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 482. orr.

Gero, astiki bai astiki, nire hatz indargeek teklak ferekatu zituzten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Mihia atera eta eskuak ferekatu zizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 280. orr.

Bere azala neurearekin ferekatu nahi nuelako.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 54. orr.

Ferekatu egin zidan aurpegia bere eskuarekin, negarrez hasi behar duen umeari egiten zaion antzera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 137. orr.

Bere gorputza goitik beheraino ferekatzen zuen bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

Nik begiak itxita jarraitzen nuen, oso gogorrak zeuden titiburuak ferekatzen. Klitorisa ferekatzen hasi da, ailegatzear dagoen orgasmoaren xerka.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 94. orr.

Katu handi zuri bat, lorezainarena, jauzi eginik belaun magalera etorri zitzaidan, eta kolpe hartaz liburua itxi zidan; alboan utzi nuen, piztia hura ferekatzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.

Eta zorigaitzezko gau hartan, aspaldiko partez pilota hura esku ahurrean harturik, luzaz ferekatu, laztandu nuen, anaiaz hobeki oroitzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 26. orr.

2 hed

Firfira fresko batek ferekatu zidan bisaia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.

Egunaren lehen urre-izpiek ferekatu zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus