Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elaborazio matematikoa "ideia hutsal bat mozorrotzeko modu tradizional bat da". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.
Oroitzen al dun nola koleratu hintzen soineko hutsal baten gorabehera zela eta? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.
Saialdi hutsalak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.
Hitz-jario hutsal ederra. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.
Uraren Munduko Foroa, publizitate ariketa hutsala izan da, mamirik gabekoa. Berria - Gaiak 2006-03-24
Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura. Elizen arteko biblia Ef 5,6
Arrazoibide hutsaletan galdu dira eta beren adimen zentzugabea ilundu egin zaie. Elizen arteko biblia Erm 1,21
Ospe hutsalaren haizeak puztuta, bere gudari-taldea Pugliara eramatea erabaki zuen, dirua eta ohorea irabazteko asmoz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.
Herioaren larritasunaz batetik, poztasun hutsal eta faltsuaz bestetik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.
Erdialdera bidean gauza hutsalei buruz mintzatu ginen, burura etortzen zitzaigun lehenbiziko gauzaz, hitz egitetik gelditu nahi ez duen jendeak egiten duen bezala. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 161. orr.
Komarik hutsalena ere. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.
Bakearen usoa da nire lanik hutsalena, ziurrenik, ez duelako ezertarako balio izan, zoritxarrez. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Gertaera hutsalena ere abentura bilaka dadin, beharrezkoa eta aski da hura kontatzea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 80. orr.
Otoitz-denboran ameskeria hutsaletan sakabanatuta ibiltzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.
Beti hutsala den kasuistika. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 33. orr.
Jakintsuen asmoak hutsalak direla. Elizen arteko biblia 1 Ko 3,20
Hilezkorra izatea hutsala da; gizona izan ezik, sorkariak oro dira hilezkor, ez baitute heriotzaren berri; jainkozkoa dena, ikaragarria, ulertezina dena, izaki batek bera hilezkorra dela jakitea da. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.
Zeren zorionak zuri baitira; zuri, faltsu, ustel, hutsal, merke, hits eta huts. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.
Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna. Elizen arteko biblia EsZ 31,30
Hutsa, hutseratua eta hutsala. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 70. orr.
Nolanahi ere, deserosoa egin zitzaidan, ia eramanezina, museoan arnasten ari nintzen aire hutsal-fashion total hura, beti berri beti moderno, beti azken olatuko izan beharraren esklabutza. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.
Gauaren hutsalean etxeko izkiriatzeko makina traketsean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 52. orr.
Todos os Nomes (1997), oraingoz idatzi duen azkenak, gure izatearen hutsalaz dihardu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 14. orr.
Oso gogoan dute faxismo garaiko jardun estetikoen hutsala. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.
espiritu hutsal (3); eta hutsal (7); gertaera hutsal (3); gorabehera hutsal (3); hitz hutsal (4); hutsal bat (20); hutsal bat baino (3); hutsal batek (4); hutsal baten (5); hutsal edo (3); hutsal eta (34); hutsal gisa (3); hutsal haiek (3); hutsal horiek (3); hutsal horrek (3)
ariketa hutsala (3); baino hutsalagoa (3); bezain hutsala (7); da hutsala (7); eragina hutsala (3); eta hutsala (18); ez da hutsala (5); gauza hutsala (6); hutsala baino (4); hutsala baino ez (4); hutsala baita (4); hutsala da (17); hutsala dela (12); hutsala den (3); hutsala eta (10); hutsala gertatu (3); hutsala iruditu (3); hutsala iruditu zitzaion (3); hutsala irudituko (3); hutsala iruditzen (4); hutsala izan (21); hutsala izan da (9); hutsala izango (6); hutsala izango da (5); hutsala litzateke (7); hutsala zela (4); hutsala zen (7); ia hutsala (3); kontu hutsala (3); zein hutsala (3)
ahaleginak hutsalak (3); bezain hutsalak (3); eta hutsalak (8); ez ziren hutsalak (3); gauza hutsalak (5); hitz hutsalak (10); hitz hutsalak alde (4); hutsalak alde (5); hutsalak alde batera (5); hutsalak dira (8); hutsalak direla (6); hutsalak eta (13); hutsalak ez (3); hutsalak iruditzen (3); hutsalak izan (5); hutsalak izaten (4); ikuskari hutsalak (3); ziren hutsalak (3)
arrazoibide hutsaletan (3); arrazoibide hutsaletan galdu (3); gauza hutsaletan (3); gauzarik hutsalenak (4); hutsalen artean (4); hutsalen bat (4); hutsalena ere (3); hutsaletan galdu (4)