Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agian tribialak ziren nekazariaren hitz haiek, baina, traktoretxo gorriaren ondoan, artasoroari begira, amonaren otoitzaren marmartxoa lagun, zentzu handia aurkitu nien. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.
Horrekin zerbait itxuraz tribiala jatorriratzea lortzen du: ortzi urdinaren eta egunsentiaren miraria. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.
Bakarrak izen bakarra behar zuen Leizarragarentzat, Iaincoa: bestea, bi silaba gehiagorekikoa, puzte ergel bat baizik ez zen izango harentzat, berria, tribialegia, denik-eta misteriorik sakratuena urardotzen zuena, kasik haur batek asma zezakeena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.
Hemen daukagu identitate-perpaus ez-tribialen auziaren erantzuna: identitate-zeinuaren alde bietan erreferentzia bera baina zentzu desberdinak dituzten izenak daudenean izango da informatiboa perpaus hori. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.