Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuloak ez zitzaizkion inoiz aski sakonak iruditzen, eta zakar-zakar tratatzen zuen, nagusiak langile alferra bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.
Iraultzaile usteko funtzionario alfer eta irakasle txarrak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 113. orr.
Uneoro konparatzen zituen ametsetako seme-alaba eredugarri haiek bere benetako seme-alabekin, seme-alaba alfer, zabar eta ez-erneak baitzituen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.
Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.
Jende alfer eta maltzur-gaiztoa elkartu zitzaion, eta menpean hartu zuten Salomonen seme Roboam. Elizen arteko biblia 2 Kro 13,7
Oraindik ez duk hire lana ikasi, alemaniar alfer horrek? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.
Altxa hadi, bada, alfer hori, eta hoa atez ate janari-hondarrak eskatzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 288. orr.
Zeinen errukigarriak ziren biak, Flora eta bera alegia, patuak ni bezalako alfer bat sartu zielako etxean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 299. orr.
Erregeari, alfer samarra baitzen, egokiagoa iruditzen zitzaion ilea luzatzen uztea lepoa garbitzea baino. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.
Ikazkin muturbeltz alfer tripazain eskazale honen moro traza. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.
Haietako batzuk, esan ohi denez, gibel-handiak ziren, hau da, ezer egingo badute ostikoka altxarazi behar izaten diren horietakoak; beste batzuk, berriz, alfer zuriak ziren, zabal eta zabar etzanda egoten ziren beti. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.
-Alfer alaena, jaiki hadi! ez duk lanik, ala? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.
Mujikak alfer hutsak dira, lanerako gogorik ez, taberna beste pentsamendurik ez buruan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 181. orr.
Alferkerian ohitzen dira eta hor ibiltzen dira etxez etxe; eta, alfer ez ezik, berritsu ere bihurtzen dira, non zer jakingo eta behar ez denaz hitz egiten ibiltzen direlarik. Elizen arteko biblia 1 Tm 5,13
Ingalaterran lan egiteko gauza izan eta nahi ez duenari "alfer amorratua" deitzen diote. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.
Gobernuan banintz, akabatuko nikek pobre gisa kontsideratzen diren alfer zorritsu horiekin: karrikak garbi litezkek eta jendeak lanean balekebale! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.
Langabeak gizartearen bizkar gainean lasai-lasai bizi direlako ideia biziki presente dago, langabeak ororen buru alfer ziriak liratekeelakoan. Berria - Harian 2006-01-08
Alferreko txatarra mordo ikaragarri bat besterik ez dago hemen, kilometrotik kilometrora hondatuz doala, azkoinak, torlojuak, txapa puskak galduz doala, herri hau, exodo harrigarriro alfer batean, ezerezerantz garraiatzen duena. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 102. orr.
Alfer eta loti izan nahi badu, orduan zigorra eman behar zaio asto gaizto eta alferrari bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 634. orr.
Zakur alferra, kukusoz beterik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.
Baina nik ez dut nahi nire semea alferra izaterik." Bizkarra eman eta etxe barrura itzuli zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.
Langile zintzoa zen, hau da, ez alfer, ez zurrutero, ez gautxori. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.
Alferrak nahi, bai, baina lortu ezin; saiatuaren gogoa asebetea izango. Elizen arteko biblia EsZ 13,4
Euskal-Herritik urrundu buhamiak denetan untsa gobernatzen zirela, etzirela ohoinak eta alferrak, fama hala bazuten ere, bainan onestak eta langileak, eta Paueko prefetak hala nahi bazuen denak ere gibelerat itzultzen ahalko zirela. Herria 2001-06-07
Ateak orpoan bira, alferrak ohean. Elizen arteko biblia EsZ 26,14
Hura baino alferragoa eta berekoiagoa oraindik; inoiz ez zuen ezer egin nahi izan, ez ikasi ez lan egin, eta Estatuko bulego batean sartu zuten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Euskaldunek ez dugu alfer famarik hor gaindi, beharrak joak direlarik, eta desterrurat lerratzen. Herria 2001-09-13
Idazlearen herrikideek, bahiarrek, alfer sona dute. Berria - Kultura 2004-07-10
Denek helburuak korapilatu zituztela nago pentsatzen: alfer koadrila izutzea eta partida irabaztea nahasi zituztela, alegia. Berria - Kirola 2006-05-02
Alfer gaiztoan egon nintzen ni Angeloren argibideren baten zain, nire nondik norakoan lagunduko zidan zerbaiten esperoan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 236. orr.
Ama alargun txoriburu baten maitale alferra. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 18. orr.
Badirudi begi batetik ez duela ikusten, eroria-edo dauka; begi alferra izango du. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.
Esku alferra pobre, esku abila aberats. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.
Alferkeriari ihes egiteko, egunero bazkalostean lanen batean jardun ohi zuen anaiekin batera, honela berak eta anaiek otoitzaldian Jainkoaren laguntzaz lorturiko irabazia hitz alfer eta hutsalengatik gal ez zezaten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 618. orr.
Elizan bezala hasi dute partida bi pilotari adiskideek: hitz alfer bat ez-eta oihu itsusi bat gabe. Herria 2002-12-05
Eztabaida espekulatibo alferra, erantzuna edozein izanda ere. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 116. orr.
Jean Claudek moztu egin zion bere jario alferra. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.
Zertako hainbeste alferlan, zertako hainbeste irabazi alfer, gero berriz alferrik hainbeste gastatzen aritzeko? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.
Zertako hainbeste alferlan, zertako hainbeste irabazi alfer, gero berriz alferrik hainbeste gastatzen aritzeko? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.
Konrad -bere jaidura eta bakardade goizegiko baten gorabeherek bultzaturiko gizaki guztiak bezala- isekaz mintzo zen munduari buruz, erdeinu kutsu batez nahasturiko jakin-min alfer batez. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.
Badakit ordu hauetan mundu-konponketa alfer asko egin ohi dela, bihar bertan gogoratuko ez ditugunak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.
Buruan hitz batzuk bilatzen saiatuko zen, izeba kontsolatzeko, eta hitz kamuts eta alfer batzuk baizik ez zituen aurkituko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 331. orr.
Neure onetik ateratzen ninduen pentsatzeak tresna hori, noizbait Beatrizen ahots berreskuraezina sorrarazi zuen bera, Carlos Argentino Marisaren lagun gizonezkoek erakusten zizuten sinpatiaz gogoratzen zara eta Marisaren irribarre alferraz, begirada triste ironikoaz. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 164. orr.
Daneri haren iruzur-kexu alfer eta apika suminduak jasotzeraino makur zitekeela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 164. orr.
Hamaika sineste zelebre eta ahalegin alferren berri badakar J. G. Frazerrek, bere "Urrezko Abarra" liluragarrian. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 137. orr.
Herrialde edo kausa baten alde hiltzea heroismo-ekintza alfer eta zentzugabe bihurtzen da ziur froga daitekeenean herrialde hori patriotarekin batera galduko dela, eta kausa bere jarraitzailearekin batera, dena barne hartuko duen hondamendian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.
Era guztietako botika miragarriak eskaintzen direla gaur egun interneten bidez, eta iruzurra baino ez dagoela horren atzean gehienetan, kalte baino ez diezaiokeela egin horrek gaixoari, esperantza alferra piztu, bere osasunaren kaltetan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 125. orr.
Zoriaren kontra borrokatzea zein alferra zen sentitu zuen: hori zuen urteek utzi zioten jakituria-zama. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.
Milaka kiloka botatzen den harritza alferrari atxikiriko metal zilarkara noblezko bi kiloen xarma, ez da oraindik iraungi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.
Pentsatu bezala, lau hilabete alferren ondotik, nire giltzak ez zuen arroztu eskaintzen zitzaion xulo laguna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.
Mutilak, Louren belaunen gainean, zorabio batean ikusi zuen hiria, tximiniek eta mastek marrazten zuten kai isil alferren silueta urdin iluna. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.
Alfer ahalegina, gaizki ulertua, zeren irudikapen bati alegoria zentzua emateak berak erakusten du argi eta garbi irudikapen hori alegiatzat hartzen dela, inolako egiazkotasun ez fantasiazkorik ez errealik gabeko alegiatzat, eta nolabaiteko egia moralen baten frogantza izateko dela egina. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 147. orr.
Alfer-gurpil behin eta berrirokoan itzulika gabiltza, horra, ostera ere, temati, gau-tximeleta argiak liluratua nola. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.
Hala eta guzi, itsu paperan ibilitako alfer jende pikaroa erruz izan da, maiz ageri baita "bagabundos y ciegos fingidos" delakoen auzia paper zaharretan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.
Interesatzen zitzaidana lortu ezean, gutienez ere ez nuen alfer-bidaia egin nahi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.
Onestasun handiagoz bizi eta alfer hitzak baztertuz lan egin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 567. orr.
Ama horretan ari zen bitartean, amonak albotik jardungo zuen, alfer hizketan askotan, baina bizitzarako lagungarri zitezkeen kontuak aletzen urritan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.
Martxoko lore, alfer lore. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 72. orr.
Hala ere, hainbat lan egin zuenak beti eraman du, itzala nola, alfer fama halako bat gainean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.
Nicolas Sarkozy bere aldetik ez da alfer egona. Jendea aise egon litakeela lanean batere ari gabe! Alfer egonez gostuan bizitzeko moldea segurtatua izaitekotan. Herria 2005-09-01
Segur ez dira alfer egonak eta ez daude alfer! Herria 2002-09-12
Itxura guztien arabera, jaun kondea bakarrik etorri da, eta leinuen arteko guduez, isuritako odol guztiaren alferraz, bakea lortzeko aukerez hitz egin nahi du Bereterretxerekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 143. orr.
Sakrifizio alfer-alferra, zernahi jainkok zapuztua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 27. orr.
Beharko, hala ikusita behintzat, gure heriotza alfer-alferrekoak ez zian zirrara makala eragingo jendearen irudimenean, eta estutuko zitzaizkiean bai mamiak, horratik, denei. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 39. orr.
Alfer-alferreko berriketa duzu, beraz, sentimenen aurka prestatzen eta bideratzen den guztia. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.
Baina gizakia maitagogo izanik, ezagutari izanik, alfer-alferrekoa da gure ezagumenaren abstrakzioa egiten saiatzea, ezagumenez eginiko ezagumenaren abstrakzioa izango litzateke eta. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 44. orr.
Baina alfer-alferrekoak ere ez ziren izan Eldaseko egonaldiak: arrasto bat aurkitu zuen Eldaseko Tabucchi entziklopedia batean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 148. orr.
Agindu zorrotz harekin eta zaindari neraman zakurrarekin alfer-alferrik nuen bisita hura, baina ezin esango nion hori Aita Arbizuri. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 53. orr.
-Hemen denbora alfer-alferrik galtzen ari haizela iruditzen zaidak niri ere - esan zuen Sonjak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 55. orr.
Horregatik eginarazi dizu bide luze hori ekuazio aljebraikoetan zehar; berak demostrazioak isilean zergatik gorde zituen zuri jakinarazteko; zuri esateko, alegia, argitaratu nahi izan balitu zapuztaldi ederra hartuko zuela alfer-alferrik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 336. orr.
Kulparik gabe kriminalizatutako gazteak daude; baita alfer-alferrik larritutako gurasoak ere, euren seme-alabek kalamua kontsumitzen dutelako. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Mila sindikatu eta elkarte eratuta ere, alfer-alferrik izango delakoan nago. Berria - Kirola 2006-02-14
Pericles-ek, duela ia 2.500 urte, esana zuen: Alfer-alferrik da ideia onak edukitzea, gero transmititzen ez badakizu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.
Begira zenbat eta zenbat fotokopia eginarazten didan alfer-alferrik, ni bere bulegotik ahalik eta urrunen edukitzeagatik: garbi dago ni gainetik kendu nahian ari dela. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 39. orr.
Abere horiek landareen gisa bizi daitezela makurkeriarik doilorrenean: alfer-alferrik mesprezatuko ditugu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 276. orr.
Sineskeriak? Zigarroa itzalita daukadanez, eta patriketan alfer-alferrik bila ari naizenez. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.
-Hemen alfer-alferrik ari zara, etxe pobrera etorri zara eta pobreok ez dugu deus ere botatzen, daukagun pizarra ongi gorde behar dugu - erantzun dio etorri berriari burua mugitzeari utzi gabe. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 35. orr.
Mutikoak eskopeta osoa hustu du, alfer-alferrik ordea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 129. orr.
Eta alfer-alferrik izan ere! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 170. orr.
Hitz eta pitz aritu haiz, baina alfer-alferrik. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 124. orr.
Alfer-alferrik egin zuen bidaia hura guztia. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 130. orr.
Pitermanekin alfer-alferrik dagoela diote batzuek. Berria - Kirola 2006-01-17
Zürichen alfer-alferrik nengoen; beraz, egun berean (O. irakaslearekin Odéoneko berriketaldia egin ostean), Kloten aldera jo nuen, hegazkinez jarraitzeko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.
Bere gurasoen etxeko bizimodua kontatu dit, merkatu beltzeko historiak eta alfer-alferrik dagoela iruditzen zaiola. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.
-Alfer-alferrik da - erantzun zuen agureak -. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 229. orr.
Egoera horretan Liesek ezin du behar bezala lan egin, eta alfer-alferrik dira etengabe ematen dizkioten eskola partikular guztiak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 29. orr.
Bejondiela, alfer alferrik baita, modernokeria pinpirin orok muinak jantxeak dauzkan jendaje honekin tajuzko arrazoiketan hastea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.
Pericles-ek, duela ia 2.500 urte, esana zuen: Alfer-alferrik da ideia onak edukitzea, gero transmititzen ez badakizu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.
Aurrerantzean ez zizula besterik idatziko eta zuk ere alfer-alferrik izango zenuela hari idaztea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.
Alfer-alferrik zuan, lehen batere ez zegoena erotu egiten zian eta. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 107. orr.
Segi bezate segi horgo arduradunek biharko pilotarien prestatzen, alfer egoiteko orde. Herria 2004-03-18
Segur ez dira alfer egonak eta ez daude alfer! Gero, euskal ohidureri azkar atxikiak direla eta ere girixtino sinesteari. Herria 2002-09-12
Nahiz eta osaba Joanikotek erraiten zidan ezen obren bidetik obratu zituztela katolikoek bekaturik handienak, eta obrarik ez egitea zela, halatan, obra zezaketen obrarik jainkozkoena, hobe zelako, ororen buruan, alfer egoitea ezen ez gaizki egitea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 144. orr.
Hobe Andrés ere ez balego, bakarrik egoteko beharra duzu, baina bestalde alfer zaude oso. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 95. orr.
Alfer gaiztoan egon nintzen ni Angeloren argibideren baten zain, nire nondik norakoan lagunduko zidan zerbaiten esperoan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 236. orr.
Lepoa egingo nuke Txitxikovek erosi dituen mujik horiek, lapur hutsak eta mozkor porrokatuak ez badira, alfer gorotzak eta liskarzale amorratuak direla. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.
Alfer-gurpil behin eta berrirokoan itzulika gabiltza. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.
Han gure asmoak hankaz gora, eta han berean gure zuhurtzia guztia alfer-lan bihurtua... zeren eta gainean baikenuen orduko otsoa! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 554. orr.
Alfer lan hark haserre jartzen ninduenez, eta begiak ilunbetara erabat ohitu zitzaizkidanez, argiago ezin ikusiko nuela etsi, eta idazmahaira joan nintzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.
Amodioaz hitz egitea alfer lana da. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.
Judua haiz, alfer lana duk giza naturaren legeen kontra joatea, horixe esaten zidaten hots guztiek aerodromotik bota nindutenetik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.
Giza naturaren legeen aurka jardutea alfer lana dela ulertu berria duenaren antzera, alfer-alferrikakoa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.
Eskarmentuz dakit haiekin edo kutxa blindatu bateko itxitura automatikoaren gailuarekin arrazoitzera saiatzea maila bereko alfer lana dela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.
Alfer-lana izango nuen nik galtza barrenak jasotzea, lokatzez beteak bainituen ordurako. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.
Galderak egitea, alfer lana! Txillardegi «Putzu», 1999 - 104. orr.
Ez zuan alfer lanean ari, eszenategia artaz prestatzen baizik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.
1969ko Euskadi eta Espainia oro har, alfer lurrak ziren. ETC-prentsa Argia, 2017-10-29
Haren bidez adierazi zion Planckek ereingarri bihurtu zituen fisika kuantikoaren lur berrietan -lehen alfer-lur zirenetan- lore gutxi batzuk biltzeko ahalegin xume bat besterik ez zuela egin berak. ETC-literatura, saiakera Nora doa zientzia, Max Planck (Alaitz Imaz), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Luberriak hedatu zirenean, hainbat padura, alfer-lur eta baso zerealentzako soro bihurtu ziren, bai eta -baina ez hainbeste- mahasti, olibondo, lekadun, frutarbola eta industrian erabiltzeko landareentzako soro ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013
-Aski da, alfer-solasean ibili beharrean txukundu ezazu berehala 404 gela. ETC-literatura, saiakera Gauaren sakonean, Haruki Murakami (Ibon Uribarri), Erein, 2009
Bizkitartean, langabeak gizartearen bizkar gainean lasai-lasai bizi direlako ideia biziki presente dago, langabeak ororen buru alfer ziriak liratekeelakoan: [...]. Berria - Harian 2006-01-08
Halako alferziririk, gaineratu zuen, aurrera jarraituz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 69. orr.
"Nagusia ez da egonean egoten, gero!", hasi ziren esaten mujikak, eta garondoan hatz egiten zuten, herriko emakumeak etxaldea administratu zuen denbora luzean alfer zotz bilakatu ziren eta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 382. orr.
Alferrikako ahalegina izan ohi zen, ordea, arrazoi ematen zidanean ere -pertsona sentibera zelako Flora, eta txikitandik, umezurtz nintzelarik ama margaritetan ikusten nuela entzuteak hunkitu egiten zuelako-, esaten baitzidan bera sineskerietatik libre zegoenez, ez zuela beragatik nahi panteoirik, amagatik baizik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.
Jaitsi zen aita gelatik bazkaltzera eta mahaia altuan jarria eta alferrikako dotoreziaz apaindua ikusi zuen; poza ematen zuen mahai hark poz gutxi eman zion Frantziskori. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 318. orr.
Anaiaren batek alferrikako hitz hutsalen bat esaten badu, behartua bego bere errua berehala aitortzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 379. orr.
Ezin izango dira beren jatorrizko bokaziora itzuli, beren bokazioaren arabera bizitzeko garaia alferrikako ikasketa hutsaletan galdu izanagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 689. orr.
Gehiegi luzatzen nintzen alferrikako azalpen aspergarrietan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.
Lore bakarrik ere gabeko txarroaren ondoan, alferrikako pianoaren gainean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.
Azkenean, bere hoteletik goizeko 9etan pasatuko nintzela erabakitzera iritsi ginen, alferrikako "zuk nahi duzunean", "ez, zuk esan", "berdin zait" eta antzeko franko esan ondoren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 147. orr.
· Eskua patrikan sartu eta pizgailua atera zuen, belarri parean astindu ondoren pizteko bi edo hiru saio alferrikako egin, eta lurrera botatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.
Zenbakien serie naturalerako hiztegi infinitu bat, oroimeneko irudi guztiak gogoan hartuko zituen katalogo alferrikako bat · Ripiorik gabeko soneto bat izaten da, eskuarki, baina oso-osorik ripio hutsa dena: hots, sobrakin bat, alferrikako den zerbait. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.
Alferrikako gertatu zitzaidan pentsatzea neuk ere, hura begiz hauteman eta hamar hatz azazkaldunez haztatzen nuen honek, ez nuela munstrotik gutxiago. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.
Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean. Elizen arteko biblia Mt 12,36
Medikuaren eginkizuna da, era berean, alferreko tratamenduak baztertzea. Berria - Gaiak 2004-12-17
Gainerako guztiak beharrezko ez diren errepikapenak, alferreko azalpenak, ezeztapen eta erantzun ziztrin eta hutsalak maiz, erretorika eta poetika jokoak baino ez dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.
Baliteke ohar hau hutsala iruditzea (ba al da giza fenomenorik historiaz kanpo gertatzen denik?), baina ez da alferreko gauza ohar hori esplizituki formulatzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 181. orr.
Alferreko lana iruditzen zitzaion hori. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 59. orr.
Drama ezin da antzeztu, bila ari diren autorea falta delako; eta, drama horren ordez, pertsonaia horien alferreko ahaleginaren komedia antzezten da. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 152. orr.
Beren harridura gora-behera, begibakarraren zortea inozotasunari zegokiona zela sinestaturik, borrokarik gabe joaten ziren norbere etxera edo lantegira, alferreko madarikaziotan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.
Halaxe gogoratzen zituen ospitalera egindako alferreko joan-etorri haiek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 133. orr.
Kemenez esan zien ez geratzeko gauean, ez zuela merezi, ongi zegoela eta alferreko nekea zela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 150. orr.
Erne ibiltzeko aholkatuz, ez galtzeko alferreko loaldian, heriotza lo betirakoa baita. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.
Falzidiar Legea alferreko bihurtzen zen; izan ere, testamentugileak oinordekoaren alde jokatu nahi bazuen, honek ez zeukan Falzidiar Legearen beharrik; eta haren alde egin nahi ez bazuen, Falzidiar Legeaz baliatzea debekatzen zion. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.
Alfer-alferreko berriketa duzu, beraz, sentimenen aurka prestatzen eta bideratzen den guztia. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.
· (izenondo gisa) Tomek buruari eragin zion ezetz adieraziz, eta haren aurpegiera goibelarengatik ohartu nintzen itxaropen alferreko batek eragin zuela nire iruzkin hura. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.
Ilusioa estimatua izan da garai batzuetan, irudikapenaren xede desiragarri gisa, eta kritikatua beste garai batzuetan, helburu gaizto, engainagarri eta alferreko bezala. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.
Azkenik, eztabaida luze eta alferreko franko egin ondoren, asmo gaziak bertan behera geratu ziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.
Parisko jostun modakoari hainbat bisita alferreko egin ondoren [...] lortu nuen Luteziaren eta nire artean bi izakiren artean promes baten, are promes solemne baten baliokide den konfiantza hori sortzea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.
Bide biribil batean, tema atzeraezin eta guztiz alferreko batez jira eta jira dabiltzan zomorro gogotsu horiekin konparatzen zuen Hurtadok. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.
Horrek ez du esan nahi Thuleko printzerik ez dagoenik, belaunaldiz belaunaldi zabaltzen den titulua baita, alferreko samarra, noski, praktikan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 50. orr.
Maitemintzen al dira oraindik gazteak, ala, mekanismo hori dagoeneko obsoleto bihurtu ote da, alferreko, atzeratua, lurrunezko lokomozioaren moduan? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.
alfer alferrik (86); alfer alferrik ari (6); alfer alferrik da (4); alfer alferrik izan (3); alfer alferrik izango (3); alfer alferrikakoak (4); alfer bat (4); alfer bidaia (8); alfer bidaia egin (5); alfer egoiteko (3); alfer egon (3); alfer eta (24); alfer hori (5); alfer hutsa (7); alfer hutsak (9); alfer izan (3); alfer izan nahi (3); alfer koadrila (3); alfer lana (13); alfer lanean (3); alfer samarrik (4); alferra eta (4); alferra izango (3); alferra zen (3); alferrak dira (3); alferrak diren (3); alferrak eta (4); alferrak ez (4); alferreko gauza (3); alferreko lana (9); alferrekoa da (6); alferrekoa izan (7); alferrekoa izango (4); alferrekoa litzateke (3); alferrekoa zela (6); alferrekoak dira (6); alferrekoak direla (3); alferrekoak izan (8); alferrekoak izango (3); alferretan ari (4); alferretan izan (3); baina alfer (13); baina alfer alferrik (10); bezain alferra (3); da alfer (6); esperantza alferra (3); eta alfer (18); eta alfer alferrik (8); eta alferra (7); eta alferrak (5); eta alferreko (8); eta alferrekoa (5); eta alferrekoak (3); eta alferretan (3); ez da alfer (3); guztiak alferrekoak (3); hitz alfer (6); hitz alfer eta (3); hitz alferrak (3); jende alfer (3); lan alferra (5); zein alferra (3)