Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errealitatean atomoak eta hutsa baino ez dira existitzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.
Fluktuaziook huts berezi bat sortu bide zuten, materiarik gabea baina energiaz betea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.
Materiari eta hutsari gorazarre egin nahi dionak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.
"Sustraietako gizonek" uste dute, era berean, hutsa existitzen dela, hau da, badela espazio bat, edo batzuk, deus ere eduki gabe erabat, inolako gorputzik ez eta substantziarik bat ere gaberik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 201. orr.
Ur, lurrun, huts, gas, gasolina eta abarren hoditeria guztiak, edo lurpeko erreten-zuloz zihoazen, edo zimenduan hormarteraturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.
Liofilizazioa: elikagaia izoztutakoan, hutsean sartu eta, sublimazioz, ur guztia erauztea, galaraztea. ik beherago 9. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.
Hutsean abandonaturiko gorputzak beti erortzen dira abiadura berean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.
· Begiak hutsean finkaturik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.
Bere burua ikus dezake lan-mahai baten aurrean begiak hutsari begira. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.
Huts-neurgailuaren orratza, hantxe zeroan zut-zut egona, gainbeheran hasi zen, ezkerrerantz lerratuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.
Haizagailuaren maskorra irekirik xurgauspoa martxan jarri, huts-etetekoa itxi, eta ponpa gelditu zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
Azaldu ezineko hutsa sentitzen du buru barruan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 155. orr.
Mintzatzerakoan, errespetu handiz, bi aditzen arteko huts guneak misterioz betez, hitzak hautatzen zituen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.
Ilargiaren peko isiltasun eta huts erabatekoetan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.
Zer huts zeukan zure bizitzak, zer hutsune bete nahi zenuen, zeren bila zenbiltzan nire bila abiatu zinenean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.
Sumatzen dut haren hutsa, jakina, baina zer arraio egin dezaket ba nik? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.
Lehengo borreroa lekutu baitzen errebelekin bat egitera, haren hutsa betetzeko eskaintza egin zion Bassillon Nabarrenkoxeko gobernariak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.
Orain desiratzen nago, Patri, haren fantasma noiz etorriko zaidan utzitako hutsa apur bat betetzera. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 118. orr.
Jainkoaren handitasuna eta gizakiaren hutsa. Elizen arteko biblia Jb 25,2 tit
Ez nintzen ezer, euskalduna are gutxiago, nortasun ezpalak ezabatzen ziren bat-batean eta huts handi horretan aldi berean dena nintzen, iragana eta geroa, azala eta mamia, [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 181. orr.
Neure barruan hazten sumatu nuen, ustez lehenbiziko aldiz, huts sentsazio higuingarri bat: horixe zen, beraz, "bestelakoa izatea". Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.
Ezin konta ahala gauza erraz eta merkez egindako arrosario azkengabe bat osatzen dute: azkengabea, hutsa bera bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.
Deus ez dagoenean diruaren poza dagoela esan dugu, eta non da ezereza eta hutsa handiagoa hilobiko hilkutxaren barnean baino? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.
Hutsaren atzetik ibili ziren, hutsaren hurrengo bihurtu dira. Elizen arteko biblia Jr 2,5
Hutsaren lurralde arriskugarrian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.
· Hori dela eta, gizona jipoitu ez -hutsa falta izan zitzaion horretarako-, eta haren amorrua eta jelosia arrapizteko, esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 171. orr.
Hutsa nahikoa izango zen dena sutan jartzeko, eta jendea kezkatuta zegoen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.
Txunditu ere egiten nintzen batzuetan, ikusirik zeinen gutxi behar zuen kantuari ekiteko, hutsa gehienetan, ezer ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.
Horrela, huts bihurtuko dituzu Ahitofelen aholkuak. Elizen arteko biblia 2 Sm 15,34
Horrela, bertako jakintsuen jakinduria huts aterako da eta adituen adimena bertan behera galduko. Elizen arteko biblia Is 29,14
Jauna, zuri dei egitean, ez dakidala neure ustea huts gerta! Elizen arteko biblia Sal 31,18
Bat eta huts irabazi diagu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 78. orr.
-Sei eta huts! -oihukatu zuen-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 155. orr.
Nire ekipoa bat eta huts irabazten ari denean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.
Alderantziz denean, ordea, bat eta huts galtzen doazenak gu garenean, [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.
Hogei eta huts, Gryffindor aurretik! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 249. orr.
Aurrera erauzkinekin, nahiz hala--hola eginak izan, ur beroz eta prentsagailuz, eta gero huspean kontzentratuak: untxiei hestegorriraino zintzurreratu, eta haien gluzemia neurtu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.
Ukabilkadak hutsean jotzen dituen borrokalaria bezala. Elizen arteko biblia 1 Ko 9,26
Hutsean jotako atzaparkada guztiak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 170. orr.
Azken batean, ezinezkoa zen hutsean sortzea, irudimena oso lotua zegoen oroimenarekin, eta sorketa orok aurrez sortutakoa zuen oinarri. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.
Izan ere, epaitegiek egindako urrats positiboak hutsean gelditu direla ikusi du. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 152. orr.
Gure ahaleginak hutsean geratu dira. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.
Haren itxaropenak hutsean gelditu baitziren berriz ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 345. orr.
Txostenaren errentagarritasuna ez zegoen erabat ziurtatuta, litekeena baitzen haren balioa hutsean gelditzea, edo dezente murriztuta bederen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 269. orr.
Urteek, ordea, hutsean utzi zuten nire ilusio hura. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.
Hala bada, neska xarmantarengana asko nahian joan, eta hutsean irten zen Bakbaka errukarriak, burua makur, hiritik alde egin behar izan zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 93. orr.
Etorri, hartu garia eta jan, hartu ardoa eta esnea, dena hutsean, ordaindu gabe. Elizen arteko biblia Is 55,1
Hutsean emaniko oparia, ezinago estimagarria. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 30. orr.
Hutsean bukatu zen partida. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.
Erritmo askoko partida izan zen, hutsean amaitu zen arren. Berria - Kirola 2006-03-30
Newcastlek eta Marseillak hutsean berdindu zuten Ingalaterran. suediarren egoera hegoaldeko bizilagunena baino hobeagoa da, hutsean edo bana berdinduta ere aurrera pasatuko direlako. Berria - Kirola 2004-05-06
Behar baino arazo gehiago izan zituen Melen taldeak markagailua hutsean mantentzeko. herria¬
Neurgailua hutsean» jartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-04-22
Lehendakari gisa egingo nukeen lehenengo gauza, markagailua hutsean jarri eta alderdi demokratiko guztiei dei egitea izango litzateke, Estatutuaren erreformaren inguruan elkarrizketa prozesua abiarazteko. Berria - Euskal Herria 2004-07-11