Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zero ezer-ez den moduan, "ezer ez baino gutxiago" duk zenbaki negatiboa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 302. orr.
Arabiarrek asmatuak dira zifrak eta zeroa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.
Duela gutti banatua izan zen zero zenbakia. Herria 2004-02-12
Zero babiloniarra izan zen Historiako lehen zeroa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.
Geroago, zero zifra bat asmatu zuten astronomo maiek, barraskilo-maskorra irudikatzen zuen obalo horizontal batez irudikatua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.
Mendebaldeko pentsalariek, hasieran, ez zuten zero kontzeptua ulertzen. Berria - Gaiak 2004-02-25
Gure aroko VI. mendera arte, ordea, ez zuen gizakiak zero "osoa" asmatu, zifra huts izateaz gainera zenbakia ere bazena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.
Biribiltxo batez irudikatzen da zeroa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.
Bekain gainean, zero baten itxura zuen orin more bat marraztu zion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 259. orr.
Zenbaki guztiak ezagutzen ditugulako, zerotik infinituraino. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 79. orr.
Atzekoz aurrerako hurrenkeran datoz lau sailon zenbakiak: lau, hiru, bi, eta bat-zero. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 11. orr.
600 baino gehiago zaretela esaten da beti, eta zero horiek abstrazio itxura ematen dizuete. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.
Garbitasun maniatikook, zortzi zeroko purutasunok. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.
Zortzi zerorekiko zenbakiz hornitu zerrendak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 118. orr.
Erabat positiboa den zerbait zero=0 bihurtzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.
-Ez da erraza, horrenbeste zero elkarren segidan... Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 60. orr.
Parentesi arteko elementuen artetik zero edo gehiago hauta ditzakegu. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 63. orr.
Zero eta hiru urte bitarteko zikloan. Berria - Harian 2005-10-28
Plan berriak egitekotan, zero izan behar da haien kostua. "Balea" eta "du" hitzek maiztasun bera izan lezakete (hots, zero) hiztun baten hizkuntz esperientzian. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.
Urduri nago, ez dakit zergatik, zerotik hasi nahi dudalako beharbada. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.
Egia da errugbiak ez duela pilotak duen lotura euskararekin, beraz zerotik abiatu behar dugu. Herria 2001-11-08
Ezinezkoa dun zerotik hastea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 213. orr.
Ikerketa, zero pundutik har dezagun beraz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 22. orr.
Izotz xehatua eta botila pare bat White Rock igo ditzatela lau zero lau gelara. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 416. orr.
Bat gehi bat bi; bat gehi zero bat. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 126. orr.
Masta gainean antena parabolikoa jirabiraka ari zen, Bisibilitatea zero. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.
Kontuan hartu ez dugun beste aukera bat zero morfema ezabatzea litzateke. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 91. orr.
Hizkuntz eskakizuna “zero” profilera jaistea izan zen lehen neurria. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Telebista aldizkariaren zero zenbakia plazaratua izan da Durangoko ferian. Herria 2003-12-18
Zero solairuan, erakusketa osagarria paratuko dute. Berria - Kultura 2004-12-18
Zero Eremu hura ez zen New Yorkekoa, Gasteizko Mendizabalako lautadakoa baino. Berria - Kultura 2004-09-12
Managuako alkate izan nahi du 'Zero Komandanteak'. Berria - Mundua 2004-06-19
Ekonomia zero puntuan dago, egoera katastrofikoa da. Berria - Mundua 2004-03-21
Orobat daki matematika bitxia dela bi antonimo horiena, bai bailirudike zero eman beharko lukeela batuketak, hala nola hotza eta beroa batuz gero ematen duen epel edo zero. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 104. orr.
Zerorik ez du sekula jartzen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 259. orr.
Zero akats, etengabeko hobekuntza, erabateko kalitatea, bikaintasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.
Betto Zero Gosea egitasmoaren koordinatzailea da. Berria - Mundua 2004-01-02
Gizartearen partaidetza handiagoa behar da, zero tolerantziaren printzipiotik abiatuz. Berria - Euskal Herria 2004-12-11
Zero defizita lortzeko gastu soziala murriztea gaitzetsi dute sindikatuek. Berria - Euskal Herria 2004-12-24
Zero hondakinen filosofiarekin, ordea, dirua herrian gelditzen da. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Urtarrilaren hogeiaren zero ordutan entzuten den musika da. Askoren artean «Rataplan» - 84. orr.
Donostiako Tabako Fabrika, zero orduan. Berria - Kultura 2004-06-17
Tenperatura zero gradukoa, eguraldia hotza eta gardena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.
Airearen tenperatura bera ere zero gradutik behera jaitsi dela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.
Hegoaldea aski epela da, tenperaturak zero azpiko seitik zero gaineko zazpira bitartean mugitzen baitira. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.
Dozenerdi bat gradu zero gainetik udako beroenean, eta zeropetik hogei gradutik behera neguan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.
Maiz ikusi dinat Siberiako estepetan tenperatura zero azpitik berrogei gradu erortzen! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.
ik beherago 5.
Zazpi gradu zero azpitik egunargiz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 104. orr.
Tenperatura zero azpira jaitsi zen gauean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.
Gauez zero azpiko 17 gradura jaitsiko da tenperatura. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 357. orr.
-273,16 ºC-ko tenperaturak (zero Kelvinek) garrantzi handia dauka zientzian, lor daitekeen tenperaturarik txikiena baita. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.
Zero absolututik hurbileko tenperaturan funtzionatzen duten material supereroale berriak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.
Iparraldea goian egotea, hegoaldea behean, zero graduko longitudea Greenwichen finkatzea eta Europa maparen zentroan jartzea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.
Joan dira Lyon-era eta han hiru eta zero galdu. Herria 2004-02-05
Hortik Auxerre hirira eta bost eta zero galdu. Herria 2004-02-05
Argentinak bi - Australiak zero. Herria 2002-10-10
Arrats hartan tenperatura zeropera lerratu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 289. orr.
Bilbon, ia gradu bat zeropetik, -0.8 zehazki. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 143. orr.
Izozte hotzenean, aldiz, -7.6 (zeropetik, alegia) jaitsi zitzaien Bilboko kaleetan, 1963ko ilbeltzaren 15ean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.
Dozenerdi bat gradu zero gainetik udako beroenean, eta zeropetik hogei gradutik behera neguan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.
Itsasoko uraren tenperatura 2 gradukoa izanen da, zeropetik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.
Espedizio gogorra, zero petik 40°ko hotzarekin, alde bat eguzkiak jota. Herria 2004-04-29
10.100 metrotan gaude eta tenperatura zeropetik 44 gradukoa da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.
Zeropetik hogeita zortzi graduko tenperaturara ateratzea pentsa zer zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 190. orr.
Zeropetik 6 eta 15 gradu arteko tenperaturak espero dituzte. Berria - Gaiak 2004-12-19
Eta bi urte geroago, 1965ean, -20.8 gradu zeropetikoak Albaceten iritsi zituztenak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.
Gau osoan eduki gintuen kanpoan zutik, hogeiren bat gradu zeropean, hor nonbait, badakizu zer den hortzetako hotza? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.
Ottawako funtzionarioak ez zituan oso zehatzak izan hemengo tenperatura beti zeropean gelditzen zela esan zigutenean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 170. orr.
Egundoko hotza egiten baitu; hamabi gradu zeropean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 283. orr.
Egingo nuke zeropean ez bada, zerotik gertu gaudela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.
450en bat metrora arte, aire hotza izango da: izotzarekin batera, zeropeko graduak agertuko dira termometroetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.
Eguneko hotzak zeropekoak badira eta gauekoak bost gradu zeropekoak, planaren bigarren heina sartzen da indarrean. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Tenperatura bera, -20 edo -25 gradu zeropekoetatik apenas igotzen den, zerora ezin iritsirik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.
bi zero (3); gradu zero azpitik (11); tenperatura zero azpitik (8); zero azpiko (14); zero azpiko tenperatura (4); zero azpitik (61)
zero bat (6); zero defizita (4); zero eta hiru (10); zero gosea (3); zero graduko (3); zero gradutik (4); zero tolerantzia (4); zero tolerantzia izango (3); zeroa zero (3)
gradu bat zeropetik (3); gradu zeropetik (5); tenperatura zeropetik (3)
zerotik abiatu (3); zerotik hasi (11); zerotik hasi eta (4); zerotik hasiko (3); zerotik hastea (3); zerotik hasteko (5)