Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Milizianoak aulkitxo banatan eserarazi gintuen, eta bera atearen hutsartean kokatu zen bere aulkian, irteera oztopatuz bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.
Arrantza egiten dugularik, sarearen hutsarteak nolakoak, eta halako tamainako piezak harrapa ditzakegu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.
Lantokian atzealdeko eskailerapeko hutsartean egindako larru-jotze arinak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.
Alde batetik, hamar metroko zabaleraz tenplua inguratzen zuen hutsartera jotzen zuen, eta, beste aldetik, kanpoko atariko harrizko espaloira. Elizen arteko biblia Ez 42,3
Bi marratxo paralelo berdin-berdin, hutsarte mehe batez bereiziak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.
Xaboi-ontziaren atzean, sei edo zazpi oholtxo, batetik besterako hutsarte meharretan bizar-labanak sartzeko jarriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.
Egia esan, ez dago hutsarterik giza hezurraren barruan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.
Guk harroa baino maiteago baikenuen eta dugu hutsartea, eta hutsartearen arintasunean eta babesean igeri bizitzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.
Edertasunak hutsarte moduko bat sortzen du maiz ingurumarian. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.
· [Lastertasun handiko kalkulagailua] hutsartean barrenako hodi elektronikoen bitartez zuzendu ohi delako burmuin elektronikoa ere deitzen dena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.
Nik hiru itsasargi ezagutzen nituen: Igeldokoa, izpi bat, eta gero bi hutsarte hutsarte labur; [...] Miarritzekoa, bi izpi segidan, eta hutsune luzakorra ondoren. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 134. orr.
Une horretan, guztiz emana egoten da gibela beste eginkizun batzuetara, baina hutsarteetan ekoizten da behazuna, eta behazun-maskurian gordetzen, kontzentraturik, gero, behar denean, handik jariatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.
Elkarren segidako argazkien arteko denborazko hutsarteak denbora diegetiko koherente batean du erreferentzia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
Azken hogei urtealdiaren hutsarte historikoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.
Irudirik ez dagoenez, irratian hitz-hutsarteak galgarri dira oso, eta plazan edo telebistan baino abiada askoz ere handiagoan botatzen omen dituzte dezimak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 167. orr.
Reyes Karrere entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen orduan, eta azken ordu laurden ikusgarrian, Akabak markagailua irauli zuen, atsedenaldira aldeko emaitzarekin iristeko: 17-13. Berria - Kirola 2006-02-09
Hura bai gertaera, neguko usaimen-hutsarte luzearen ondorengo lehenengo usaina! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.
Batzuetan, memoria-hutsarte bat edo amets bat eragiten du estimulazio elektrikoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.
[Lastertasun handiko kalkulagailua] hutsartean barrenako hodi elektronikoen bitartez zuzendu ohi delako burmuin elektronikoa ere deitzen dena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.
Izadian, ordea, hutsarterik ez denaz geroz (horretaz bestalde aritu gara) eta hutsik ez dadin izan alde guztiek elkarri loturik egon behar baldin badute, [...]. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.
Izozmendi bitxia da Itsasondokoa, ezkutuan materia ez baina zulo erraldoia daukana, Chillidaren Tindaya edo Oteizaren asmazio horietako baten antzera azpiak jandakoa, hutsartearen gainean dabilena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 148. orr.
ekisoainek hutsartea eskatu (3); eta hutsartearen (3); hutsarte bat (9); hutsarte handi (3); hutsarte hori (3); hutsartea betetzeko (3); hutsartea eskatu (12); hutsartea eskatu zuen (8); utzitako hutsartea (3); utzitako hutsartea betetzeko (3)