Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hurrupa (ETCn 559 agerraldi; orobat hurrup g.er. eta urrupa g.er.) 1 iz behingoan ahoratzen edo irensten den edari kopurua; hurrupatzea. ik zurrupada; trago.

Botila bat ardo atera zutelarik, Alalek lehen hurruparekin ekin zion mihia dantzatzeari: [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.

Mohamed Chukrik kopa hurrupa batean hustu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 95. orr.

Hurrup batean edan zuen zerbitzatzerako.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.

Beste hurrup bana edan genuen Bordeleko ardotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 22. orr.

Beste hurrupa batzuk hartu nituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.

Joanttok sorbaldak goratu zituen eta sagarno hurrupa luzea hartu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Hurrup txiki baina luzetan edan zuen ardoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.

Zigarroari azken hurrupa eman, eta motxikina bota nuen uretara.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.

Gero hurrupa ttikietan jarraitu zuen edaten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Plazako ostatuan, garagardo bat bi hurrupaz edan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kafe hurrupa batzuk edan zituen, niri begira.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.

Azken datila irentsi, eta azken te-hurrupa zanga-zanga edan zutenerako, lasaitua zen Habibi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

Gazteak arno hurrupa bat edan zuen eta dadoak jaurtiki zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.

Huntzak bere kantu hurrupak hasten ditu berriz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

3 hipa eta hurrupa

Hipa eta hurrupa ari zarete Mazella eta biak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 183. orr.

4 hurrupa egin

Potzolok, irriñoa galdu gabe, hurrupa egin zuen bere katilutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Berehalakoan, kopa Besagain ardo gazteaz bete, eta hurrupa egin du.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 119. orr.

Egin ezak hurrup eta esaiguk zer ikusi duan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Kendallek hurrupa egin zion edariari, izotz puxketei kili-kili eraginez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 121. orr.

· Botila husturik, azken hurrupa egin du.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.

Abiatu aurretik, zahatoa eskaini nion eta hurrupa bana egin genuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.

· Tomek gogoetatsu zirudien, Camel Filter zigarretari hurrupa egiten ziolarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 256. orr.

Petrusek bere hortz zikinen artean jartzen du pipa eta hurrupa egiten dio kemenez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 259. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste hurrupa (5); beste hurrupa bat (4); eta hurrupa (7); hurrupa bat (15); hurrupa bat edan (4); hurrupa batez (3); hurrupa egin (7); hurrupa egiten (4); hurrupa egiten dio (3); hurrupa luze (3); hurrupa luzea (4); kafe hurrupa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus