Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere zigarroari zurrupada bat hartzen utzi zigun Josemariri eta bioi. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 94. orr.
Nik bi zurrupada edan nituen nire whiskitik, gogorik gabe, gizalegez jokatu nahian. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 80. orr.
"Gero, eta ez galdetu zergatik", erantsi zuen ardoari zurrupada egin eta gero. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 28. orr.
Isilunean kafeontzia hartu eta zurrupada bat kendu zion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 21. orr.
Esan bezala, kikaratxoa zurrupada batez hustu eta "bref" esan zuen: [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 268. orr.
Alkandora apur bat laxatu eta banan-banan, leiho ondoan lerraturik zituen Cutty Shark botiletatik zurrupada txikiak edaten hasi zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.
Beste batzuk bakarrik daude, errosarioa eskuan edo hausnarketan, teari zurrupada laburrak emanez, begirada galduta hormako zuri-gristasunean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.
Azken zurrupada eman dio teari eta berriro hitz egin du. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 172. orr.
Kafe kikara bi eskuez hartuz, zurrupada luzea egin zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 110. orr.
Atzamar artean zeukan zigarroari zurrupada luzea eman eta kea patxadaz bota ondoren. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 35. orr.
-Putakume horrek geltokira jaisteko aprobetxatuko balu! -erran zuen Hansek, zigarretari zurrupada urduriak emanez. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.
Fermin isildu egin da lipar batez, txirriari azken zurrupadak emateko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 322. orr.
Ur-zurrupadak eztarria gozatu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
Abelen hitzak entzunda Joxek sudur-zurrupada bat egin du, jiratu eta bidera atera da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 100. orr.
Horixe izan omen zen Ferratéren azken bizi-zurrupada, inork ez baitzion, El Trovadorrenean ohi zioten gisan, bizitzaren pitxarra berriro bete. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.
zurrupada bat (4); zurrupada luzea (3)