Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitak, gaztari bultzatu beharraren aitzakiaz, azkeneko tragoa eskatzen zion. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.
-Jarri beste trago bat, putakumea -esaten dit-. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.
Tragoa ipiniko dizut ala popatik hartzera bidaltzea nahi duzu? Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 130. orr.
Ateraidak ardoa, trago bat behar diat eta. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 126. orr.
-Beste trago bat behar dut -eten zidan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 222. orr.
Nahi al duk beste trago bat tabernaren kontura? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 77. orr.
Trago batzuk kendu genizkion hasita zeukaten xanpaina-botilari. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 72. orr.
Orduantxe kendu zion lehen tragoa konbinatuari. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 11. orr.
Juliok ordaindu zituen trago guztiak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.
Tragoaren azkenetan, arnasa eztarrian trabatu zaiola ematen du, eta eztulka hasi da Agustin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 231. orr.
Trago baten premia nuen, alajaina! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.
-Trago batera gonbidatuko zaitut gaur ere -esan zuen gizon lodiak-. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 29. orr.
-Lehenik eta behin trago bat. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.
Basoa erabat hustu nuen, beste trago batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.
Trago bakar batean husteko gehitxo geratzen zela deliberatu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.
Hator hona eta buka dezagun tragoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.
Filmen ondotik izanen da solasaldi bat, trago baten inguruan. Herria 2003-04-24
Aratsean, trago ta pintxo eta dantzaldia. Herria 2005-08-04
Zigarro bana erre genuen tragoei laguntzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 284. orr.
Haiek ere gehienez tragoen truke joko zutela imajinatu nuen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 82. orr.
Tragoz trago, Ximurrarenganako nire susmo txar gero eta zehatzagoen partaide egin nuen Charly. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.
Klasetik landa Kattalinekin trago batzuen edateko esperantza baduelako. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 76. orr.
Trago bat edan zuen muturretik. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 227. orr.
Ez izan eskergabea eta gonbida nazazu trago bat edatera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 213. orr.
-Hartuko dugu trago bat? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 144. orr.
Mostradorera joan, basoerdi bat eskatu eta trago batean hartu zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.
Badakit Euskal Herriko edozein herritan trago bat hartu eta mokadu bat egiteko lagunak topatuko ditudala; zer gehiago eska dezaket? Berria - Ekonomia 2004-12-29
Weathersek beste trago bat behintzat harrarazi zien beraren kontura. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 138. orr.
Tarteka-tarteka beren pinta beteko edontzi handietatik trago batzuk egiten zituzten, eta tabakoa erretzen zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 168. orr.
Nik melokotoi-zukuari trago bat egin nion, ezer erantzun gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 83. orr.
Mostradorera itzuli eta tragoa egin nion kafeari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 180. orr.
Gauerdi baino lehentxeago sartu nintzen tabernara, trago bakarra egin eta berehala alde egiteko asmoan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.
Bada hemen denok trago bana egiteko adina. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 162. orr.
Goazemak trago bat jotzera, zer arraio! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 138. orr.
Beste trago bat joko nion, baina hutsik zegoen botila. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.
Tragoa jo nion ostera kopari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 182. orr.
Beste trago bat jo zuen botilatik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 261. orr.
Har ezak ematen zaiana, eta jo ezak tragoa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.
-Pentsatzen nuen, bai! -esan zuen izeba Margek, brandy-trago handi bat eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.
Diannek trago txiki bat egin zion kafeari. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 211. orr.
Trago luzea eman zion garagardoari, atsegin handiz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 204. orr.
Beste Keler luze bat eskatu zuen, lehena hiru trago luzetan edan eta gero. «Kuskue tanden», 2004 - 209. orr.
Basokadaren erdia baino gehiago hustu nuen trago luze batez. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.
Bermuta hartuko dut gizon bakartiaren itxuran, leihatila ondoan eserita, urrunera begira, trago laburrak eginez. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.
Ardo-kopa jaso, trago laburra jo, eta Mathilde eta Norari zuzendu zitzaien: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 208. orr.
Trago eder bat edan, eta gero zuzenean joan zen harira. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.
Salomonek zenbait ur trago hartu behar izan zituen, zer egin ez zekiela geratu baitzen. Te-trago handi bat egin zuen, bibotea lehortu eta jarraitu zuen-: [...]. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 250. orr.
Zalantzarik gabe, on egingo lioke limonada trago batek. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 111. orr.
Eloyk garagardo trago luzez xamurtu zuen eztarriaren lehorra. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 104. orr.
Pendulu-erlojuari begira-begira jarri da, bistarik kendu ere egin gabe ardo trago bat egin du. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 42. orr.
Vodka trago bat hartu, eta aurrera egin du: [...]. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 143. orr.
-Pentsatzen nuen, bai! -esan zuen izeba Margek, brandy-trago handi bat eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.
Guztiek antidoto-trago bat hartu eta handituak jaitsi zitzaizkienean, Snape Goyleren pertzera hurbildu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.
Eguna garbi eta eguzkitsu zetorren, amarrurik gabea, doratua, Cutty Shark trago bat bezalakoa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 39. orr.
Trago bat whisky edan edo emakume bati betiko agur esan, aurpegia batere mudatu gabe egingo duena. -Aizu, emaidazu trago bat esne. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.
Gero, trago handi bat ur jo zuen, gargarak egiteko edo. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 381. orr.
Eta bere basotik azken trago ardoa edan zuenean, berriro ere bat-bateko beldur hura gaindu zitzaion. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 35. orr.
2001ean txapelaren ezti gozoa dastatu zuen, hartaz geroztik, baina, eta azken bi urteetan bereziki, trago garratza egokitu zaio buruz burukoa. Berria - Kirola 2006-04-08
Itxura guztien arabera, promesa egin izango zion bere buruari ondorengoek ez zutela berak pasatu zuen trago txarra pasatuko sekula. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 120. orr.
Ikusi duela nire argazkia prentsan; bezperakoa ez zela trago gozoa izango; beste atentatu bat izan dela eta gazte batzuk atxilotu dituztela. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.
Itsuenak ikusten du, baina, trago ezinago mingotsa behar duela izan, larrietan larria. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.
Neskak ardoa ekarri dionean basoa erdiraino bete eta tragoan edan du Lainezek. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 111. orr.
Garagardoa tragoan irentsi eta Mikeli gauza bera egiteko agindu zion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 272. orr.
Kopa hustu zuen tragoan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 39. orr.
Tragoan hustu zuen edukia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 212. orr.
Hiletak ez baitira hileta zintzurra busti gabe, neronek proposatu nuen trago egitera abiatzea. Upakada bat ke arnastu eta lehentxeago ezpain ertzera hurbildutako edalontzitik trago egin zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.
Kantua amaitu zutenean, ardotxo txuritik eta kolore guztietakotik egin zuten trago. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 219. orr.
Neskak Mikel askatu eta trago egin zion garagardoari. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 146. orr.
-Egiok trago eta ahantz astopito horretaz -eskaini zion Ttipik botila. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
ardo trago bat (3); beste trago bat (27); bi trago (4); garagardo trago (4); garagardo trago luze (3); hiru lau trago (3)
trago bakar (10); trago bakar batean (3); trago bakar batez (7); trago bakarrean (3); trago bana (3); trago bat (128); trago bat edan (8); trago bat egin (9); trago bat egiteko (3); trago bat eman (5); trago bat hartu (13); trago bat hartzeko (5); trago bat hartzen (5); trago bat hartzera (7); trago bat jo (5); trago bat jotzera (3); trago bat nahi (3); trago batez (9); trago batzuk (14); trago eder (4); trago eder bat (4); trago egin (5); trago handi (5); trago handi bat (5); trago luze (16); trago luze bat (10); trago luze batez (3); trago luzea (13); trago luzea eman (4); trago pare (3)
azken tragoa (4); lehen tragoa (3); tragoa egin (4); tragoa eman (8); tragoa eman zion (4); tragoa jo (8)
tragoen truke (3)
tragua jo zuen (4)