Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zubira iristean, gelditu eta intzirika hurbildu zitzaion Virginiari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.
Hurbiltzen nintzaion, eta nik garondoa ferekatzen nion, bularraldea, ipurmasailak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 25. orr.
Eztandak, ordea, areagotzen ari ziren eta hurbiltzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 241. orr.
Urruneko murmurioak, hurbiltzen edo urruntzen diren zaintzaileen boz eta urratsak, sarrailak, zerrapoak, ateak, gakoak... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.
Amak, korrika txikian hurbildurik, besarkatu egin ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 138. orr.
Urratsa luzatuz hurbildu nintzaien. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 122. orr.
Gudari-saila bi aldeetatik hurbildu zitzaien juduei, turutak joz. Elizen arteko biblia 1 M 9,12
Heriotza hurbildu zitzaionean. -Hurbil bitez ezkongaiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.
Hurbil zakizkit, defenda nazazu, askatu etsaien eskutik. Elizen arteko biblia Sal 69,19
Hurbil hurbildu arte, ez zaukuten kasu egin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 173. orr.
Automobila hurbilduz joan zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 281. orr.
Tsarra zutitu eta hurbiltzeko esan zion Mikel Strogoffi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.
Hurbiltzeko keinua egin zion aparkalekuko zaindariak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.
Hamaikak hurbiltzean, eskola osoa quidditcheko estadiora abiatu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.
Gutxienez, inbasioaren mehatxua hurbiltzerakoan ihes egiteko beta izango zutela uste zuten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 220. orr.
Gelako atera hurbildu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 57. orr.
Ointokian salto txikia eginez, zu agertu zinen [...] eta ate aldera hurbildu zinen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.
Sutara hurbildu eta hautsa sugarretara bota zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 45. orr.
Redin Cesarrengana hurbildu zen: "Isilago hitz egin behar duzu, Cesar". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.
Printzesarengana hurbildu da, ipuin bat esan dio belarrira. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 35. orr.
Eta zu ez hurbildu niregana. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.
Aztia mezulari gaztearen ondora hurbildu zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 243. orr.
-Pare bat zerbeza aterako ditut? -galdetu diot Aiorari belarrira hurbilduta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.
67 zenbakirantz hurbildu ahala urdurituz nindoan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 148. orr.
Ehun urteetara hurbildua zelako. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.
Léon Blum eta Jaurès-en ezagutza egin ondoren, gero eta gehiago hurbilduko da sozialismora. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 8. orr.
Edatera hurbildu zen hura ere. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 160. orr.
Musu ematera hurbildu ez hurbildu egon eta gero, atetik agurtu nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
· Zaldi jaio berriak beren amekin zeuden hesiraino hurbildu ginen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Jendetza hurbildu zen Charlotte Corday Maraten hiltzailearen azkentzea ikustera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.
Bera eta borroka ikustera hurbildu den jendetza Belazkitaren zalduna noiz agertuko zain daude. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 36. orr.
Lasai, Harryren masail ondora hurbildu zuen bere gorputz epela, Riddleri begira-begira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.
Birena da munduaren sorrera: herriak hurbildu nahi dituenarena eta aldendu nahi lituzkeenarena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.
Ahoa nire belarrira hurbildu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.
Eskuan kopa zekarren, eta ezpainetara hurbildu zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 63. orr.
Ezpainak neskatxaren ezpainetara hurbildu zituen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.
Ezpainetara hurbiltzen zion ur ontzia eta hark edaten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.
Gure arteko mahai gainetik kaskarrena iduritu zitzaidan hautsontzia hurbildu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.
Aulki gurpilduna kutxa batera hurbildu zuen Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.
Artemisen errezela beregana erakarri, eta metxa izekia hurbildu zuen barreneko ertzera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Dionisosek edalontzia hurbildu zion Mikeli eta ardoz betetzen hasi zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 30. orr.
Mikrofono bat hurbildu zidan morroi batek. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 80. orr.
Haren istripuak elkarrengana hurbildu zituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.
Izan behar omen dugunak izan omen ginenera hurbilduko gaituen esperantzak bizi gaitu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.
Orain gutxi hainbat politikari Madrilera joan dira presoak hurbiltzeko eskatzera. Berria - Harian 2005-09-28
Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak esatera: "Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez bainaiz inor zu nire etxean sartzeko". Elizen arteko biblia Lk 7,6
Eta, bide horretan, unibertsoaren osotasunean, zenbat eta gorputzak erdira hurbiltzenago, iluntzenago dira, haien substantzia are gizenagoa da eta haien mugimendua zailago bilakatzen da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.
Baina etxera hurbiltzenago eta geldiago abiada. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.
Ez halako jainkosa santutzar ezin hurbilduzko bat, baizik eta hezur-haragizko emakume bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.
Zineman baizik gertatzen ez den distantzia psikiko bat, hurbiltasunez, txundimenez eta aldi berean ezin hurbilduzko urruntasunez osatua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.
Indian jendea eskuarki behartsu denez gero, apala eta harrokeriarik gabekoa da, hurbil-erraxa. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 9. orr.
ahora hurbildu (8); aldera hurbildu (14); are gehiago hurbildu (7); armairura hurbildu (7); asko hurbildu (15); atera hurbildu (31); atera hurbildu eta (7); atera hurbildu zen (6); ateraino hurbildu (6); atzetik hurbildu (11); aurpegia hurbildu (6); autora hurbildu (7); baino gehiago hurbildu (7); barrara hurbildu (8); bat hurbildu (116); bat hurbildu eta (10); bat hurbildu zait (8); bat hurbildu zen (20); bat hurbildu zitzaidan (8); bat hurbildu zitzaien (9); bat hurbildu zitzaigun (6); bat hurbildu zitzaion (21); batekin hurbildu (6); batengana hurbildu (11); batera hurbildu (25); batera hurbildu eta (7); batera hurbildu zen (7); batzuk hurbildu (6); belarrira hurbildu (7); berarengana hurbildu (21); berarengana hurbildu eta (7); berehala hurbildu (13); berriro hurbildu (12); bertara hurbildu (14)
eginez hurbildu (6); egitera hurbildu (7); eguna hurbildu (10); eguna hurbildu ahala (10); elkarrengana hurbildu (10); emakumearengana hurbildu (7); ematera hurbildu (11); ere hurbildu (46); ere hurbildu zen (9); ere hurbildu ziren (10); eta gehiago hurbildu (6); eta hurbildu (49); eta hurbildu egin (12); eta hurbildu egiten (6); etxera hurbildu (12); ez hurbildu (13); ez zen hurbildu (8); ezpainak hurbildu (6); ezpainetara hurbildu (12); gabe hurbildu (8); gehiago hurbildu (63); gehiago hurbildu da (7); gehiago hurbildu zen (8); gehiago hurbildu ziren (6); gehiago hurbildu zitzaion (6); gehiegi hurbildu (7); gehien hurbildu (9); gizon bat hurbildu (6); gugana hurbildu (6); guregana hurbildu (10); guztiak hurbildu (9); haiengana hurbildu (16); haietara hurbildu (6); handiz hurbildu (8); hara hurbildu (20); harengana hurbildu (33); harengana hurbildu eta (9); harengana hurbildu zen (7); hartara hurbildu (6); herrira hurbildu (6)
hurbildu ahal (9); hurbildu ahal izateko (6); hurbildu ahala (111); hurbildu arte (13); hurbildu baino (7); hurbildu baitzen (8); hurbildu behar (30); hurbildu beharra (6); hurbildu bezain (7); hurbildu bezain laster (7); hurbildu bitartean (6); hurbildu da (129); hurbildu dela (6); hurbildu den (16); hurbildu dio (6); hurbildu dira (64); hurbildu direla (7); hurbildu diren (16); hurbildu direnek (8); hurbildu ditu (6); hurbildu du (15); hurbildu egin (89); hurbildu egin zaio (6); hurbildu egin zen (14); hurbildu egin ziren (6); hurbildu egin zitzaidan (10); hurbildu egin zitzaion (18); hurbildu egiten (11); hurbildu ere (30); hurbildu ere egin (8); hurbildu eta (427); hurbildu eta bertan (7); hurbildu eta besarkatu (6); hurbildu eta esan (29); hurbildu eta eskua (6); hurbildu eta musu (8); hurbildu ez (6); hurbildu gabe (9); hurbildu gara (13); hurbildu ginen (23)
hurbildu nahi (36); hurbildu nahi izan (7); hurbildu naiz (35); hurbildu ninduan (6); hurbildu nintzaion (29); hurbildu nintzen (115); hurbildu nintzen eta (9); hurbildu nintzenean (7); hurbildu nuen (7); hurbildu ohi (9); hurbildu orduko (8); hurbildu zaie (8); hurbildu zaio (26); hurbildu zait (25); hurbildu zaizkio (6); hurbildu zara (15); hurbildu zarete (6); hurbildu zelarik (8); hurbildu zen (541); hurbildu zen atzo (7); hurbildu zen eta (32); hurbildu zenean (48); hurbildu zion (9); hurbildu zirelarik (7); hurbildu ziren (210); hurbildu ziren eta (7); hurbildu zirenak (7); hurbildu zirenean (20); hurbildu zituen (16); hurbildu zitzaidan (67); hurbildu zitzaidan eta (10); hurbildu zitzaidanean (7); hurbildu zitzaien (41); hurbildu zitzaien eta (6); hurbildu zitzaigun (21); hurbildu zitzaiola (6); hurbildu zitzaion (167); hurbildu zitzaion eta (12); hurbildu zitzaionean (15); hurbildu zitzaizkidan (8); hurbildu zitzaizkien (8); hurbildu zitzaizkigun (8); hurbildu zitzaizkion (52); hurbildu zuen (48)
idazmahaira hurbildu (9); ikustera hurbildu (6); ispilura hurbildu (6); jarrerak hurbildu (7); jende gehiago hurbildu (7); jesusengana hurbildu (6); korrika hurbildu (6); lagun hurbildu (9); lagun hurbildu ziren (6); lasterka hurbildu (16); leihora hurbildu (49); leihora hurbildu eta (9); leihora hurbildu nintzen (8); leihora hurbildu zen (15); lekura hurbildu (18); lekura hurbildu zen (8); mahaira hurbildu (46); mahaira hurbildu eta (14); mahaira hurbildu zen (13); neskarengana hurbildu (10); nigana hurbildu (22); nigana hurbildu eta (7); niregana hurbildu (33); niregana hurbildu eta (7); niregana hurbildu zen (12); nola hurbildu (11); ohera hurbildu (14); ohera hurbildu eta (6); ondora hurbildu (22); poliki hurbildu (8); postuetara hurbildu (6); telefonora hurbildu (9); zen hurbildu (8); zerbitzaria hurbildu (6); zulora hurbildu (6)
hurbildua zauku (8); hurbilduak ziren (13)
gehiago hurbilduz (7); harengana hurbilduz (6); hurbilduko da (24); hurbilduko dela (8); hurbilduko dira (11); hurbilduko diren (9); hurbilduko naiz (7); hurbilduz gero (14); hurbilduz joan (6)
euskal herrira hurbiltzea (12); euskal presoen hurbiltzea (7); herrira hurbiltzea (13); hurbiltzea da (10); hurbiltzea erabaki (8); hurbiltzea eta (13); hurbiltzearekin batera (6); hurbiltzearen aldeko (6); presoak hurbiltzea (13); presoen hurbiltzea (13); presoen hurbiltzearen (7)
elkarrengana hurbiltzeko (8); eta hurbiltzeko (8); euskal herrira hurbiltzeko (6); euskal presoak hurbiltzeko (6); ez hurbiltzeko (19); gehiago hurbiltzeko (7); harengana hurbiltzeko (6); herrira hurbiltzeko (7); hurbiltzeko aukera (12); hurbiltzeko ere (6); hurbiltzeko eskatu (15); hurbiltzeko eta (9); hurbiltzeko keinua (12); hurbiltzeko keinua egin (11); hurbiltzekorik ere (23); jarrerak hurbiltzeko (6); presoak hurbiltzeko (11)
aldera hurbiltzen (8); ari da hurbiltzen (9); ari dira hurbiltzen (6); asko hurbiltzen (6); bat hurbiltzen (32); bat hurbiltzen ari (14); batera hurbiltzen (12); berarengana hurbiltzen (6); bestak hurbiltzen (10); bestak hurbiltzen ari (10); bozak hurbiltzen (19); bozak hurbiltzen ari (18); da hurbiltzen (17); dira hurbiltzen (9); eguna hurbiltzen (11); eguna hurbiltzen ari (9); elkarrengana hurbiltzen (6); ere hurbiltzen (16); ere hurbiltzen ari (8); eta hurbiltzen (22); eta hurbiltzen ari (8); etxera hurbiltzen (9); gehiago hurbiltzen (18); gehiegi hurbiltzen (11); gehien hurbiltzen (13); hara hurbiltzen (8); harengana hurbiltzen (7); herriko bestak hurbiltzen (8); honetara hurbiltzen (6); horretara hurbiltzen (6)
hurbiltzen ahal (7); hurbiltzen ari (382); hurbiltzen ari da (34); hurbiltzen ari dela (16); hurbiltzen ari den (9); hurbiltzen ari dira (14); hurbiltzen ari direla (14); hurbiltzen ari eta (7); hurbiltzen ari zaiku (7); hurbiltzen ari zauku (11); hurbiltzen ari zela (27); hurbiltzen ari zen (47); hurbiltzen ari zirela (15); hurbiltzen ari ziren (17); hurbiltzen bada (9); hurbiltzen da (68); hurbiltzen den (30); hurbiltzen dena (6); hurbiltzen denak (6); hurbiltzen denean (13); hurbiltzen dira (36); hurbiltzen diren (26); hurbiltzen direnak (6); hurbiltzen ditu (6); hurbiltzen du (8); hurbiltzen eta (13); hurbiltzen ez (9); hurbiltzen ginen (6); hurbiltzen hasi (26); hurbiltzen hasi ziren (10); hurbiltzen ikusi (19); hurbiltzen naiz (11); hurbiltzen nintzen (9); hurbiltzen saiatu (8); hurbiltzen saiatzen (6); hurbiltzen utzi (7); hurbiltzen uzten (6); hurbiltzen zaio (11); hurbiltzen zait (7); hurbiltzen zen (42); hurbiltzen zenean (7); hurbiltzen ziren (55); hurbiltzen zitzaidan (9); hurbiltzen zitzaion (11); hurbiltzen zitzaizkion (7)
jainkoarengana hurbiltzen (7); jendea hurbiltzen (8); mahaira hurbiltzen (7); nigana hurbiltzen (9); niregana hurbiltzen (12); zen hurbiltzen (9); ziren hurbiltzen (7)