Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hurbilagotu, hurbilago(tu), hurbilagotzen da/du ad hurbilago etorri edo ekarri.

Une hura hurbilagotzen zen heinean ikara ere handiagoa egiten zen nigan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.

Herri ordezkaria ustekabe etortzeak une hori hurbilagotu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 160. orr.

Jentilaren oinotsak sentitzean, "tapa-tapa" urrun mehe bat hasieran, "dunpa-dunpa" beldurgarri eta dardarati bat hurbilagotzen gero, harriak ibaira bota eta ihes egin zuten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Hesi berri bat jartzen ariko ziren beren eta Jainkoaren artean, Honengana hurbilagotzeko beste aukera bati heldu ordez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Eta arrunt gaitzesten dugu egilea, zeina, hurbilagotuz bere mendeari eta bere herrialdeari, ausartu baita, interesa areago ernarazteko esperantzaren liluraz nonbait, biziki arrotzak zaizkigun ohiturak gure beztiduraz eta gure ohiturez agerraraztera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 29. orr.

Hurbilagotu ahala, moteldu egin zitzaion urratsa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Jainkozko Hirutasunaren irudira nola hurbilagotu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 361. orr.

· Dei hura gero eta hurbilagotzen ari zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus